Bruselas. 2019-02-06. Asparrengo eta Donemiliagako alkateak Txelo Auzmendik eta David Lopez de Arbinak gaur Europako Parlamentuan Abiadura Handiko Trenaren aurrean alternatiba bat defendatuko dute. Proiektua Madrilgo Gobernuak bultzatu duen arrean, Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Biek hogei bat lagunek osatzen duten ordezkaritza zabalago baten kideak dira eta helburua da datozen bi egunetan Europako Parlamentuarekin hainbat kiderekin bilerak egitea.

Behin baino gehiagotan, Lautadako Alkatetzek eskualdean onurarik izango duen proiektu honek zauri sakon bat sortuko duela salatu dute. Lurrak galduko dira, hainbat herri isolaturik geldituko dira eta bertako bizilagunei ez zaie inolako zerbitzurik emango. “Egungo trenbidearen modernizazioa aztertzea exijitzen dugu, gaur egun gutxi erabiltzen delako garraio zein bidaiarien garraiorako nazioarteko zabalera erabiliz hirugarren hari bat ezarriz”, nabarmendu dute Asparrenak eta Barrundiak Europako Legebiltzarreko ordezkarien aurrean.

Gaur GUE/NGL (Confederal Group of the European United Left/Nordic Green Left) taldearekin bilduko dira, baita Europako Batzordearekin ere. Bihar, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, PSOE, Europako Aliantza Librea (ALE), Berdeak eta BNGko taldeen ordezkariekin egongo dira.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba