Hiriko komentu garrantzisuenetarikoaren aztarnak, Olagibel kaleko Gobernu ordezkaritza-ordearen eraikinaren atzean daude

Komentua izateaz gain, Gasteizko Udaleko eta Batzar Nagusietako egoitza izan zen, baita izan zitekeen lehen unibertsitatea ere

Araba. 2019-02-04. EH Bilduk San Frantzisko komentua balioan jartzeko plan bat eskatu du. Gaur egun, bere aztarnak ezkutuan daude, Olagibel kaleko Gobernu Ordezkaritza-ordearen eraikinaren atzean baina bere garaia garrantzi handiak izan zuen historikoki, politikoki eta kulturalki. Hori dela eta, euskal instituzioei eskatu die egin beharreko gestioak egin ditzatela komentuaren aztarnen egiturak sendotu, aztarnen eremua ikertu eta induskatu eta balorean jartzeko lanak egin eta bisitatzeko aukera ahalbideratu dezaten.

Horrela jasota dago, Arabako Batzar Nagusietan aurkeztu den mozio batean. EH Bilduko bozeramailea Kike Fdez de Pinedok gogoratu duenez, “instituzioen ardura da gure ondarea zaintzea eta ezagutaraztea eta, gainera, aipatutako aztarnek monumentu eta balizko arkeologia gunea kalifikazioa dute”. Horrez gain, azken aldi honetan egin diren ikerketa eta lan berriek berreskuratu komentuaren garrantzia nabarmendu dute. “Momentu egokia izan daiteke eremuko aztarnak balioan jartzeko” esan du Fdez de Pinedok.

Komentuaren eraikuntza XIII. Mendean hasi zen Santa Magdalena kaperarekin eta hori izan zen hain zuzen komentuaren jatorria. XIXan gainbehera hasi zen eta etorkizunaren inguruan eztabaida piztu zen. 1929an klaustroak eraisten hasi ziren. Erlijio-balioa izateaz gain, historikoa eta politikoa ere badu. Gasteizko Udaleko eta Batzar Nagusietako egoitza izan zen. Baina kultura aroan ere bere garrantzia izan zuen 1569urtean hainbat ikasketak ematen hasi baitziren, Gasteizko lehen unibertsitate bezala har daitekeena.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba