Gizateriaren aurkako krimenengatik Frankismoaren kereila aurkeztea ere onartu du gaur osoko bilkurak

Gasteiz. 2018-12-19. Arabak eskatu dio Eusko Jaurlaritzari egin dezala Murgiako Aita Pauldarren erreforma. Testuak jasotzen duen bezala, Hezkuntza Sailak eskatzen zaio Zuiako Udalarekin zein bertako hezkuntza komunitatearekin hartutako konpromisoa bete eta, ahalik eta azkarren, ikastetxearen erreformatzeko eta exekutatzeko egitasmoa egin dezala. EH Bilduren ekimena PPk, Podemosek, Orain Arabak eta Irabazik babestu dute eta hiru hilabeteko epean garatu dezatela jaso da gehitze zuzenketa bati esker. EAJ eta PSE alderdiek aldiz ez dute babestu. “Lurralde orekaz hitz egiten dugunean hezkuntzaz ere hitz egiten dugu eta hainbat saiakera egin ostea, Zuiako Udalak ahalegin ekonomiko handia egin du, 2 milioi eurotik gorakoa eta orain Eusko Jaurlaritzak bere hitza bete behar du” azpimarratu du EH Bilduko Batzar Nagusietako bozeramailea Kike Fdez de Pinedok.

Bestalde, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkurak aurrera atera du Gizateriaren aurkako krimenengatik Frankismoari kereila bat aurkeztea Gasteizko epaitegietan. Horrela jasota zegoen EH Bilduk aurkeztu eta PPk izan ezik beste guztiek babestu duten mozioan. Kereila horren oinarria Arabako Frankismoaren Biktimen Bulegoak jasotako arabarren 141 testigantzak izan behar dira. Bulego hori 2017an lanean egon zen 10 hilabetez eta bertan jasotako testigantzen transkripzioa ere egitea eskatzen da. “Lehen aldiz, arabar askok eta askok eurek eta euren senideek pairatutakoa azaldu dute eta sufrimendu hori ezinda ahanzturan gelditu justizia egiteko ordua heldu delako”, nabarmendu Fdez de Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba