Aiaraldean bizi diren pertsonentzako bizitza duin bat bermatzeko eskualde birizik aldarrikatu du Kike Fdez de Pinedok

Ehun lagunetik gora bildu dira gaur Amurrion

Amurrio. 2018-12-16. EH Bilduk ziklo berri bat zabaldu nahi du Amurrion. Horrela azaldu du Iñaki Ibarluzea alkategaiak gaur Reforren egindako aurkezpen ekitaldian. “Datozen hauteskundeetan, udala zuzentzeko gure garaia helduko da, uste baitugu EAJren denbora amaitua dagoela, amortizatuta dagoela. Orain arteko eredu hori, iniziatibarik gabea, herri ekimenari beldur diona, etengabeko hauteskunde kanpaina ematen duena... agortuta dago eta sinestuta gaude gauzak beste modu batez egin daitezkeela. Hori egin dezakeen bakarra EH Bildu da. Hori da gure helburua eta horri begira jarraituko dugu lanean. Proiektu irekia da gurea, guztion iritzia kontuan izaten saiatzen dena eta herriak dituen erronken motorra izan nahi duena. Horretan aritu gara eta horretan segituko dugu”, esan du. Ibarluzeak talde osoaren ekarpena txalotu du eta Eva Blancoren eskutik hartu du erronka horren lekukoa, bera izan baitzen duela laur urte zerrendaburua.

Bestalde, Kike Fdez de Pinedok, Arabako EH Bilduko bozeramaileak eta Ahaldun Nagusirako hautagaiak, Iñaki Ibarluzearen ibilbidea balioan jarri du. “Herri hau mila eta mila lagunen konpromisoari esker eraikitzen ari gara eta guztion ekarpenak ezinbestekoak dira, emaitzek horrela adierazi dute”, nabarmendu du Fdez de Pinedok. Aiaraldeari dagokionez, angabezia tasa altua bezalako eskualdean antzeman diren seinale kezkagarrietaz ohartarazi du Fdez de Pinedok. “Ulertzen dugu Aiaraldeak benetako talka plan bat behar duela: jarduera zein enpresa berriak bultzatzeko toki eta eskualdeko dinamikak, eskualdetik eskualdera jaiotako ideiak, hau da, garapen endogenoa. Amurrioko Refor, enpresa hazitoki bezalako ekimenak. Horretan sakondu behar dugu Aiaraldeko herritarrei bizitza duin bat bermatzeko”, azaldu du.

Azkenik, EH Bilduko Koordinatzaile Orokorra Arnaldo Otegik Iñaki Ibarluzearen konpromisoa txalotu du. “Gobernu ahul baten aurrean gaude eta ezker independentistak herritarren beharrak mahai gainean jarri ditu, kalean zein instituzioetan lanean jarraituko dugu politika sozialak eta ekonomikoak aldatzeko. Ezkerra badago eta politika alternatiboak ere badaude. Gu prest gaude”, esan du Otegik

https://www.youtube.com/watch?v=59FKNJXT_9I&feature=youtu.be

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba