Foru Gobernuaren erantzuna EH Bilduk egindako planteamendutik “oso urrun eta behetik” geratu zen

Gasteiz. 2018-12-10. Gaur amaitu da 2019ko aurrekontuen egitasmoari zuzenketak aurkezteko epea eta EH Bilduk osoko zuzenketaz gain, beste 23 zuzenketa partzial aurkeztu ditu. Idazkian jasota dagoen bezala, Foru Gobernutik jasotako erantzuna EH Bilduk egindako planteamenduetatik “oso urrun eta behetik” geratu zen. “Berandu iritsi zen, inongo dokumentuan jaso gabe eta, larriagoa dena, ez zien erantzuten eskaera zehatz horiei, baizik eta bestelako kontuak plazaratzen zituela, interesgarriak baina inolaz ere egingarriak” zehaztu du Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramailea Kike Fdez de Pinedok. Zentzu horretan, EAJk akordioa erdiesteko ez duela inolako borondaterik adierazi azpimarratu du.

EH Bilduk negoziazioa lau ardatz estrategikoen inguruan planteatu zuen: zerbitzu sozialak, lurralde bizia eta berdearen sustapena eta zerga bilketa justua. Zerbitzu sozialen arloan, EH Bilduk planteatu du milioi bat euroko partida San Prudentzio egoitzako erreformarako eta beste milioi bat Gizartuz plan piloturako – adinekoak etxean egoteko auzoka anbulatorio sozialak egiteko- Era berean, adinekoen egoitza berri bat esleitzeko beste milioi bat eta beste horren beste Sansohetaren erreformarako.

Garraioari dagokionez, 100.000 euro daude Altsasu-Miranda arteko plataformaren modernizazioa aztertzeko eta beste milioi bat Arabatran lehen faserako ezarpenerako. Ingurumeneko arloari dagokionez, aldaketa klimatikoaren aurkako plan bat garatzeko 900.0000 euro daude eta beste 50.000 euro Barron urtegiaren berridemintsionatzeko. Nekazaritza Eredu berri bat martxan jartzeko 500.000 euro daude. Azkenik, gazte politika integralak gauzatzeko 775.000 euro daude: hau da, enplegua, formakuntza, etxebizitza, aisialdia…

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba