Ingurumeneko Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du

Gasteiz. 2018-12-07. EH Bilduk salatu du Arabako Foru Aldundiak liztor asiarraren 120 habia baino gehiago ez dituela erretiratu udazken honetan. Zuiako Udalak alerta jo du, udalerrian antzeman dituzten bost habia kentzeko abisua pasa zuenean. Orduan, gehiago ez zituztela kenduko jakinarazi zioten aurrekontua agortuta zegoelako. EH Bilduk jakin duenez, 120 habiatik gora izan dira erretiratu ez direnak.

Arabako Foru Aldundiaren arduragabekeria larria da aurrekontu saila txikia falta delako. Gure biodibertsitatean kalte handiak eragiten ditu” kritikatu du Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramailea Kike Fdez de Pinedok.

Arabako Foru Aldundiak du horren ardura eta horretarako protokolo bat onartu zuen duela urte bat. Habien kentze lanak uztailetik abendura egin behar dira eta lan hori areagotzen da udazkenean hostoak erotzen direnean ikusgai gelditzen direlako. Protokoloaren arabera, Araban bi kanpaina egiten dira urtean. Maiatzera arte, tranpak jartzen dira erreginak harrapatzeko eta ondoren, habien erretiratze lanak egiten dira. Iaz 400 tranpa baino gehiago kendu ziren eta 6.000 asiar liztor erregina harrapatu ziren. Ondoren, bigarren kontrol fasea ekin behar zaio, baina aurten aurrekontu nahikorik ez dagoelako 100 habia baino gehiago ez dira kenduko.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba