Zerbitu berdinagatik 1.716- 4.617 bitartean ordaintzen du Aldundiak

Gasteiz. 2018-12-07. Adineko egoitzetako itunpeko plazen prezioen desberdintasunak %170ra arte iritsi daitezkeela ohartarazi du EH Bilduk. Horrela jasota dago EH Bilduk egindako idatzizko galdera batean. Izan ere, gaur egun plazak kontzertatzeko ez dago ez foru dekreturik ezta foru araurik ere eta, horren ondorioz, Arabako Foru Aldundiak ordaintzen duen prezioa aldatzen da batetik bestera. Gauzak horrela, Murgiako “Hijas de la Caridad” egoitzan plazaren prezioa 55 eurokoa (BEZarik gabe) den bitartean, Gasteizko Pablo Nerudan plaza berdinak 148 euro balio du. Hau da, zerbitzu berdinagatik Arabako Foru Aldundiak ordaintzen ditu 1.716-4.617 euro bitartean. Erabiltzaileak, aldiz, kasu guztietan prezio berdina ordaintzen du.

“Enpresen mozkinen araberako aldaketa txikiak egotea ulergarria da, baina Arabako kasuan diferentzia horiek %170ra arte iritsi daitezke” azaldu du EH Bilduko batzarkidea Luis Salgadok. Gogoratu duenez, kudeaketa publikoa edo pribatua izanda ere erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuak homogeneoak eta berdintsuak izan behar dira. “Hori betetzea ezinezkoa izango da batean 55euro eta bestean hirukoitza ordaintzen bada. Ezinezkoa da profesional kopuru berdina kontratatzea edo arretarako baldintza berdinak bermatzea”, azpimarratu du Salgadok.

Hori dela eta, EH Bilduk Gizarte Zerbitzuen Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du desberdintasun horien arrazioak argi ditzala. Era berean, egoera konpontzeko Itunpeko Foru Dekretua egitea exijituko du EH Bilduk, beste herrialdeetan dagoen bezala.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba