Kike Fdez de Pinedo: gaitasun eza argia eta borondate eskasa antzeman diogu EAJri arlo horretan eta horregatik funtsezko bost aldaketa aurkeztu ditugu

Gasteiz. 2018-12-04. Kontzeju, Udalerri eta Kuadrillen finantzazioa handitzea proposatu du EH Bilduk eta dagoeneko, Foru Araua aldatzeko proposamen bat erroldatu du Arabako Batzar Nagusietan. EH Bilduko bozeramailea den Kike Fdez de Pinedok gogoratu duen bezala, duela 21 urte foru araua onartu zenetik, ez da sakoneko aldaketarik egon, nahiz eta urtez urte toki erakundeek eskumen gehiago hartu, batez ere, Tokiko Instituzioen Legea eta Zerbitzu Sozialen Legea onartu zirenetik.

“EH Bildutik, Arabako Toki Erakundeen finantziazioa aztertzeko eta aldatzeko asmoz ponentzia bat sortzea bultzatu genuen, baina EAJren Gobernuari gaitasun falta argia eta borondate eskasa antzeman dizkiogu eta horregatik ekimena gure gain hartu dugu eta funtsezko bost bloketan banatzen diren hamabi aldaketa egitea proposatu dugu”, azaldu du Fdez de Pinedok.

Lehenik eta behin, Kontzeju, Udal eta Koadrilek jasotzen duten finantzazio “ez baldintzatua” Aldundiak erabilgarri dituen urteko baliabideen %52,8tik %58ra igotzea proposatu dugu. Bigarren proposamena, Koadrilei zein Udalei urtero ematen zaien ekarpen finkoa 70.000 eurotara igotzea izan da.

Hirugarren neurri bezala, Udal eskumeneko gizarte zerbitzuen finantzazioari dagokion atala aurkitu dezakegu. Zerbitzu hauek bere kabuz eskaini ahal izateko, Udalei etxez etxeko laguntza zerbitzuaren %100eko finantzazioa, oinarrizko zerbitzu sozialen %80ko finantzazioa eta, erabiltzaileen menpekotasun graduen arabera, eguneko arreta zerbitzuaren zein etxebizitza komunitarioen finantzazioa Toki Erakundeen Finantzaziorako Foru Funtsaren bitartez egitea planteatzen da. Azken hauen kasuan, %80koa izango da 1. eta 2. Graduetarako finantzazioa eta %100koa, aldiz, 2. eta 3. graduetarako.

Laugarren proposamena, Kontzejuen finantzazioa hobetzeko, toki erakundeen oinarrizko zatian %3ko igoera planteatzen dugu aurkeztutako foru arauan. Azkenik, finantzazioaren transferentzia, oinarrizkoak diren zerbitzuak eskaintzeko eskumena duten erakundeei egitea proposatzen dugu eta ez, gaur egun egiten den moduan, zerbitzua eskaintzen duen erakundeari.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba