Bazterketan dauden pertsonentzako errekurtsoak sortzea ere onartu da gaurko Batzar Nagusietako osoko bilkuran

Gasteiz. 2018-11-28. Arabak fruitugintza plan estrategikoa izango du. Horrela onartu dute gaur Arabako Batzar Nagusiek aho betez EH Bilduk egindako proposamen bati esker. Izan ere, urriaren 11an Nekazaritza Batzordean Sagar eta Sagardogileen ordezkariak egon ziren eta ezinbestekoa ikusi zuten horrelako ekimen bat abiatzea. Lehen sektorean alternatiba interesgarria eta osagarria dela azpimarratu zuten eta, era berean, ohartarazi zuten 2030. urterako sagardo ekoizpenaren %100a jatorrizko sagarrekin izatea ezarri duela sortu berri den Euskal Sagardoa jatorrizko izendapenak.

Horrez gain, plan estrategikoan jatorrizko hazi eta fruitu-arbolen errekuperazioari arreta berezia eman behar zaiola proposatu du EH Bilduk mozioan. Ildo horretan, gaztainondoak, madariondoak, olibondoak, aranondoak, basaranondoak eta horrelako beste fruitu-arbolak ere kontuan izan beharko dira.

Bestalde, gaurko osoko bilkuran EH Bilduren beste mozio bat aurrera atera da bazterketan dauden pertsonentzako errekurtsoak sortzeko. Izan ere, horrela dago jasota Zerbitzuen Gutunean baina ez da oraindik martxan jarri. Ekimen horren helburua Gasteizko Aterpean eman diren hainbat egoera ez errepikatzea da. Izan ere, hara eraman dituzte adingabekoak dituzten hainbat familia.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba