Oinarrizko segurtasun juridikorik ez duenez, prozesua bera eta kooperatiba batekin sinatutako protokoloa bertan behera uztea eskatu du

Gasteiz. 2018-11-09. Lakuan adinekoentzako egoitza bat eraikitzeko Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen prozesuak oinarrizko segurtasun juridikorik ez duela ikusita, EH Bilduk eztabaida hori azaroko aparteko osoko bilkurara eramango du. Gaur bertan erregistratu duen mozio baten bitartez izango da eta aipatutako idazkian hiru puntu jasotzen dira: Arabarren kooperatibarekin sinatutako kontratua bertan behera uztea, kontrol publikoa bermatuko duen kudeaketarako alternatibak aztertuko dituen azterlana eta eraikuntzarako tramiteak abian jarri eta, azkenik, San Prudentzio egoitzan 65 plaza publiko egiteko erreformarako proiektua martxan jarri.

Bestalde, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio martxan jar dezan adinekoen egoitza pribatuetako langileen lan baldintzen ikuskaritza kanpaina bat. “Arabako egoitza asko txikiak dira eta 10-15 langile baino ez daude; horregatik zailagoa da bermatzea lan baldintza duinak. Hori dela eta, ezinbestekoa ikusten dugu Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea”, azaldu du Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko batzarkidea Luis Salgadok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba