1936ko Estatu kolpearen 82. urtemugan, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Ezker Anitza eta Equo-Berdeak alderdiek egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatuko dituzte berriz. Elkarren segidako bi urtetan, omenaldi bat eta kontzentrazio bat deitu dituzte inpunitatea salatzeko ez ezik, guztiontzako etorkizun hobeago bat eraikitzeko bultzada emateko ere, hau da, Araba justua, iraunkorra, solidarioa, anitza eta feminista.

Goizean, lau alderdiek omenaldi-ekitaldi bat egingo dute Lehendakari Agirren (Posta plazaren ondoan) inauguratu berri den monolitoan. Goizeko 11.30ean izango da. Arratsaldez, 20.00etan eta Katedral berriaren aurrean “Iragana Gogoan, Araba berria erakiki. Contra la impunidad franquista: verdad, justicia y reparación” lelopean kontzentrazio bat deitu dute.

Ekimen horiekin lau alderdiek gerra eta ondorengo diktadura frankistaren gainean egia argitu nahi dute. Horrekin batera, lehen eta bigarren mailako biktimak sailkatuko ez dituen herri bat eraiki nahi dute, memoria izango duena. Justizia exijitzea, biktima guztientzako erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak ere aldarrikatu dituzte.

82 urte geroago, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Ezker Anitza eta Equo-Berdeak alderdiek ezberdinen arteko eta herri bultzadaren ondorioz sortutako borondate errepublikanoak ordezkatzen dituzten baloreak berretsi dituzte. “Altxamendu frankistak eta diktadurak zapuztu zuten jendarte justuago eraikitzen hasi zirenen lekukoa hartu nahi dugu. Askatasunarekin amets egin zuten, gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunaren aldeko jendarte baten zimenduak jarri zituzten, hezkuntza publikoa, eskubide sozial, Estatu eta Eliza katolikoaren arteko banaketa eta elkartasunaren alde lan egin zuten…Gaur egun, balore horiek guztiak indarrean daude” aipatu dute.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba