Gasteizko egoera eta lurralde historikoaren egoera aztertzeko asmoz, ekainaren 30ean amaituko diren bi prozesu partehartzaileak abian jarri ditu EH Bilduk.

Gasteizko kasuan, arlo ezberdinetako diagnosia egiteko 15 talde biltzen ari dira azken asteotan. Memoria historikoa, hirigintza, politika sozialak, aniztasun kulturala, aniztasun sexuala, hezkuntza, euskara, kultura, ingurumena, sozioekonomia, mugikortasuna, demokrazia parte-hartzailea, feminismoa, gazteria eta kirolak dira talde horiek. 100 lagunetik gora parte hartzen dute lan talde horietan eta prozesua amaituko da datorren ekainaren 30ean lan saio batean. Bertan, datorren ikasturtean zehaztu beharreko proposamen oinarriak adostuko dira.

“Herritarrekin kontatu nahi dugu etorkizuneko Gasteiz zehazteko orduan, EH Bilduren proiektua jendearen parte-hartzearekin eraiki nahi du gulako”, laburbildu du Gasteizko Udaleko EH Bilduko bozeramailea Miren Larrionek. “EH Bilduren proiektua partekatua, gertukoa eta arduratsua da eta ideia berriak sortzeko ezinbestekoa guztion ekarpena”, ondorioztatu du Larrionek.

Arabako kasuan, EH Bilduk hilabete batzuk eman ditu Araba Biziberritu dinamika lantzen, tokiko garapena eta lurralde orekari buruzko hausnarketa eta eztabaida prozesua. EH Bilduko bozeramailea Kike Fdez de Pinedok gogoratu duenez, Araban hiru desoreka handi ematen dira: demografikoa, sozioekonomikoa eta zerbitzuena. Horren ondorioz despopulazioa batez ere, Añanan, Mendialdean eta Trebiñun da arazoa.

Era berean, arlo sozioekonomikoan desoreka larriak antzeman ditu EH Bilduk. Adibidez, herrialdeko BPGren %71a Gasteizen dago eta beste %11a Aiaraldean. Berrikuntzan egiten diren inbertsioen datuak ere harrigarriak dira: Añanan soilik %28a inbertitzen da eta EAEko bataz bestekoa %1,87koa da. Azkenik, oinarrizko zerbitzuetan ematen diren gabeziak aipatu ditu, besteak beste, hezkuntzan, mugikortasunean, etxebizitzan, osasungintzan, aisialdian eta kulturan.

Orain arte hiru lan saio egin ditu EH Bilduk eta orain eskualde guzietan burutuko da eztabaida hori. Batzar irekiak ostegunean hasiko dira Aiaraldean eta Gorbeialdean, Añanan, Lautadan, Mendialdean eta Trebiñun egon ostean, Arabako Errioxan amaituko dira datorren ekainaren 29an. “Lan taldea dugu eta plana ere badugu”, azpimarratu du Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramailea Kike Fdez de Pinedok.

Datozen 2019ko udal eta foru hauteskundeen zerrendaburuen aurkezpenean, zehaztu ditu EH Bilduk bi ekimen horiek. Arabako EH Bilduko koordinatzaileak azaldu duen bezaala, Arabako Mahai Politikoaren hausnarketaren arabera, Fdez de Pinedo eta Larrion dira momentu honetan EH Bilduk Araba eta Gasteizentzat duen proiektu politikoa hobekien ordezkatzen duten kideak. “Luze erakutsi dute euren gaitasuna eta herrialde zein hiriburuarekiko daukaten konpromiso eta ardura maila eta, ondorioz, irabazita dute ere herritar askoren artean Arabako Ahaldun Nagusi eta Gasteizko Alkate izateko sinesgarritasun eta konfiantza maila”, nabarmendu du Ibon San Saturninok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba