Kike Fdez de Pinedo: korridorea erabiltzeko tren soluzioari buruzko ondorioak ezin dira ahaztu kaxoi batean eta jasotzen diren neurriak ezartzeko lanari ekin behar zaio, hau da, Miranda-Altsasuko korridorearen egungo eskaintzaren optimizazioa eta errefortzua

Gasteiz. 2018.02.13. Arabako Lurralde Historikoan Arabatran egitasmoaren ezarpenerako azkartasuna eskatu dio gaur EH Bilduk Foru Aldundiari. Kike Fdez de Pinedo bozeramaileak korridorea erabiltzeko tren soluzioari buruzko ondorioak ezin direla ahaztu kaxoi batean ulertzen du. Hori dela eta, Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna Foru Sailak jasotzen diren neurriak ezartzeko lanari ekin behar diotela defendatu du, hau da, Miranda-Altsasuko korridorearen egungo eskaintzaren optimizazioa eta errefortzua.

Azterketaren arabera, alternatiba hori faseka ezar daiteke eta inbertsio baxua du. Horrela, epe motzean, txartelen prezioak bateratu behar dira, Zabalganari eta Jundizi zerbitzua emateko geraleku bat eraiki behar da Gasteizen eta egun trenbideak dituen hutsuneak betetzeko autobus zerbitzu bat eskaintzea baino ez da planteatzen. Horrez gain, erabiltzaile gutxi dauden herrietan eskaeraren araberako geltokiak sortzea planteatzen da, bertan soilik erabiltzaile batek eskatuz gero geldituko litzateke. Guztira, alternatiba horren hasierako inbertsioa bi milioi eurokoa da eta urtean 400.000 euroko ustiaketa gastuak izango zituen.

Epe ertainean, 6,4 milioi euroko inbertsio gehigarria egin beharko litzateke eta tren batekin autobusez egiten den errefortzu hori ordezkatzeko. Ikuspuntu guztietatik inbertsio errentagarria da bai ikuspuntu sozialetik bai ikuspuntu ekonomikotik: lurraldea kohesionatzeko balio du herri txikietan garraio publikoa bultzatuz, egun bost ordu izatera heltzen diren hutsuneak betez, operadore ezberdinen arteko gainezarpenak saihestuz… horrez gain, zerbitzuen kudeaketan eskuhartze txikia du eta akordio bideragarriak behar ditu guztion onurarako direlako.

Datu horiek eskuan izanda, EH Bilduk ADIFekin elkarrizketak berehala hastea eskatu du eta, udarako, oinarrizkoak diren lau ardatzak aztertuko dituen txostenak egin ditzaten eskatu du: tarifa bakarra, Zabalganako geldiune berria, eskaeraren araberako geltokiak eta autobusen bidezko errefortzua. Azken kasu honetan, Miranda eta Gasteizen artean bost zerbitzu gehiago behar dira eta beste hiru Altsasu eta Gasteizen artean.

Bestalde, eskaeraren araberako sistema erabiltzaile gutxi dauden geltokietan, dagoeneko, RENFEk 80 geltokietan aplikatzen du Estatuan. Geltoki berri bakoitzean gelditzeagatik minutu bateko gainkostua aurre ikusten da eta Miranda eta Gasteizen arteko bidean kasurik txarrenean hiru minutu gehiago batuko zituen. “Beti defendatu dugu proiektu horren errentagarritasun soziala, lurraldea kohesionatzeko ardatz horretan dauden herriei zerbitzua eman behar diegulako. Hortaz, ikuspuntu sozialetik errentagarria da eta zer esanik ez ikuspuntu ekonomikotik. Hasierako inbertsioa 2 milioikoa baina ez da, AHT bezalako azpiegiturarekin konparatuz gero oso urria eta AHTk ez bezala gure herrialdeko herriei zerbitzua eskainiko die”, laburtu du Fdez de Pinedok.

Egitasmo honekin aurrea egiteko asmoz EH Bilduk mozio bat erregistratu du Batzar Nagusietan eta Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du. Horrez gain, Añanan zein Lautadako herritan azterketaren ondorioak azalduko ditu. 

Arabatran ezarpenerako lehen urratsak ematera premiatu du EH Bilduk Arabako Aldundia

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba