EH Bilduk bi basozainen kaleratzea gogor salatu du eta Nekazaritzako Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du azalpenak eman ditzan. Izan ere, 2017ko aurrekontu akordioaren ondorioz, basozainen langile kopurua handitu zen eta 6 izatetik 8 izatera pasa ziren. Are gehiago, Foru Diputatuak aurtengo aurrekontuen egitasmoaren aurkezpenean bi kontratazio horiek “oso modu positiboan baloratu zituen” eta aurten kontratu horiek luzatuko zirela iragarri zuen.

Baina ez da horrela izan. Arabako Aldundiak kontratazioa ez luzatzea erabaki du eta langileei berandu jakinarazi die. “Kudeaketa tamalgarriaren ostean, bi langile horiek hainbat egunetan kontraturik gabe jardun dute eta urteko lehen asteburuan ez da inongo basozainik guardian”, ohartarazi du Iñaki Ullibarrik, EH Bilduko batzarkideak.

EH Bilduren ustez, bi kontratu horien kudeaketa tamalgarria izateaz gain oso kezkagarria da gero eta basozain gutxiago baitaude eta beste lurraldeekin alderatuta, bataz bestekoa askoz txikiagoa baita. Araban basozain bat dago 6.650 baso hektarea bakoitzeko, Gipuzkoan 4.000 baso hektarea bakoitzeko eta Bizkaian 3.450 baso hektarea bakoitzeko.

Hori dela eta, EH Bilduk basozainen aldarrikapenekin bat egin du eta langile kopurua handitu behar dela defenditu du: batetik, pribatizaziorako joera hartu duelako Arabako Foru Aldundiak eta, bestetik, herrialdeen arteko diferentzia nabarmena izateaz gain, babestutako eremuaren bataz bestekoa %26koa delako Araban.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Bikotekideak etxeari su eman ostean zaurituta zegoen Iruñeko emakumea hil egin da. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du udalak eta mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.