EH Bilduk Sustapen Ministerioak trenbiderako planteatu dituen egitasmoak guztiz ilogikoak direla salatu du. Izan ere, Madrilek hartutako azken erabakiaren arabera, Abiadura Handiko Trenak plataforma bat izango luke Burgosetik Gasteizera eta beste bat  Gasteiztik Iruñeara. Baina egungo trenbide sarea mantenduko da garraiorako. “Horrek ez du inolako logikarik eta hasieratik izan den zentzugabekeriaren jarraipena baino es da”, esan du Kike Fdez de Pinedok, EH Bildu Batzarkide Taldeko bozeramaileak.

Hiru hamarkada pasa dira Eusko Jaurlaritzak, gauza guztien gainetik, AHTren aldeko apustu sutsua egin zuenetik eta gero eta argiagoa da astakeria ekonomiko eta ekologiko baten aurrean gaudela.

Bestalde, eta Errioxako proiektuari dagokionez, EH Bilduk Espainiako Gobernuari  berriz exijitu dio Arabako lurraldetasuna goitik behera errespetatu dezala eta holako proiektu bat garatu nahi badu egin dezala “onuradun” izango diren edo holakorik “nahi” duten lurraldeetan. “Gure lurraldea are gehiago degradatzea eta mugikortasun eredu antisozial baten azpiegitura huts gisa hartzea ez dugu inolaz ere onartuko, are gehiago Araba osoan eta bereziki Arabar Errioxan inortxok ere holakorik nahi edo behar ez duenean” esan du Fdez de Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.