Zerga politikari buruzko eztabaida lasaia eta irekia egiteko baldintzarik ez dagoela ohartarazi dio EH Bildu Arabak Foru Gobernuari. Izan ere, EH Bilduren ustez, EAJren barne kontraesanak lehenik eta, gobernu bazkidearekin izan dituen arazoak bigarrenik, egoera honetara ekarri gaituzte. Hori adierazi du gaur EH Bilduko bozeramaileak, Kike Fdez de Pinedok, aurkeztu duten proposamena aztertu ostean. Izan ere, soilik Araban ditu EAJK arazoak aurrera ateratzeko eta bi agertoki egon daitezke: batetik, PP eta Confebasken desioei erantzunez, aldaketak egin edo ezer ez onartzea. Bi kasuetan, Araba desarmonizatuta geldituko litzateke beste bi herrialdeekin konparatuz gero.

Izan ere, iaztik bi kezka zituen EH Bilduk: eztabaida sakona egin behar zela, datu guztiak mahai gainean izanda, eta eztabaida hori modu irekian egin behar dela, hau da, eragileek ere parte hartu behar dutela. Proposamena noiz eta nola heldu den ikusita, ez dira bi baldintza horiek betetzen eta horren ondorioz, atzera egin dezan eskatu dio EH Bildu Arabak.

Beste aldetik, eta epe laburrean zabalduko den aurrekontuen negoziazioari begira, EH Bilduk bere proposamenak aurkeztuko dituela iragarri du. Atzo bertan bildu zen Arabako Batzarra eta datorren urteari begira lehentasunak eta lan ildo garrantzitsuenak ezarri ziren. Horien artean, besteak beste, enplegua, lurralde  oreka eta ingurumena daude.

Hori bai, Foru Gobernuarekin konfiantza galera dagoela nabarmendu du. “Guk ez ditugu ateak itxiko baina jakin, badakigu, ez betetzeak oso larriak dira hiru arlo zehatzetan, eta horrek zailtzen du akordio bat. Zerga politika ez ezik, ez betetzeen artean Gizarte Zerbitzuak eta toki erakundeen finantzazioa daude. Horrez gain, azken hilabeteetako Foru Gobernuaren jarduerak  sortu duen kezka ere aipatu du Toki Erakundeen eskumeneko hainbat zerbitzu zentralizatzeko urratsak ematen ari delako (Gizarte Zerbitzuak, Hondakinak, Ura...)” aipatu ditu Fdez de Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba