Trebiñori buruz galdetu dio gaur EH Bilduk Espainiako gobernuari. Jon Iñarritu senatariaren arabera “ordenamendu juridikoa ez da oztopo borondate politikoa baldin badago”. Bere ustez, ordenamendu juridikoa aldatu daiteke eta beste era batera interpretatu arazoak konpondu nahi badira, jarrera kontua delako”.

Senatari subiranistak gogoratu duenez Trebiñuarrak mendeak daramatzate Arabaren parte izan nahian. Iñarrituk esan du dozenaka direla XX. mendean bertako herritarrek eta erakundeek onarturiko adierazpenak eta egindako ekimenak, tartean bi erreferendum (1940 eta 1998). “Horietan guztietan Araban sartzearen aldekoek irabazi dute gehinego zabal batez”, adierazi du Iñarrituk. 

Bere esanetan, identitate edo nortasun kontuez harago, gaur egungo egoera adimnistratibo “irrazional” honek herritarrei arazo handiak sortzen dizkie oinarrizko zerbitzuak jasotzeko orduan, direla osasuna, hezkuntza edo eta errepideen mantentze lanak. 

Soraya Saez de Santamaria Administrazio Publikoetako ministroarekin izandako buruz burukoan, Iñarrituk gogoratu du Alfonso Alonso bera ere Trebiño Araban sartzearen alde agertu dela publikoki. Eta PP eta PSOEren jarrera bikoitza kritikatu du; Araban Trabiño sartzearen alde agertu dira, ez ordea Gaztela Leon eta Madrilen.

“Bertako herritarren borondatearen aurka, batzuk Gibraltar Espainian sartzearen alde agertzen diren  bitartean, trebiñuarrei ez diete Araban sartzen uzten”, esan du senatari subiranistak.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba