2009. urtetik aldatu ez den Lanpostuen Zerrenda eguneratzea ere proposatu du

EH Bilduren ustez, GOFEk aurten egingo duen Lan Eskaintza Publikoaren deialdia ez da inondik inora nahikoa izango egun dauden beharrei aurre egiteko. Horregatik, asteazkenean Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuran beste 38 espezialitaterako lan poltsak irekitzea eskatuko du. Horien artean, besteak beste, terapeutak, pedagogoak, fisioterapeutak edo gizarte langileak daude. Lan poltsa hauek aspalditik agortuta daude eta Lanbideren bitartez betetzen dira lanpostuak.

Lanpostu zehatzak betetzeko Lanbidera jotzea erabat logikoa da baina aipatu ditugun horiek oso ohikoak dira eta aspaldiko partez ez dago ordezkapenak egiteko inor lan poltsa horietan. Egoera ikusita, gaur egun GOFAren kaosa ordenatzeko asmoz hautaketa prozesu bat zabaldu behar dela uste dugu” azaldu du Arabako Batzar Nagusietako batzarkideak, Luis Salgadok.

Era berean, Lanpostuen Zerrenda eguneratzea ere proposatuko du EH Bilduk. Izan ere, 2009. urtetik ez dute aldatu. Orduz geroztik 1038 lanpostu ditu eta azken urte hauetan aldaketa puntualak egin dira eta lanpostuak murriztu dira. Berez, plaza kopurua mantendu da baina jardunaldiak murriztu dira eta guztira, 20 lanpostu galdu dira. Lanpostuen Zerrendaz gain, programari lotutako beste 78 lanpostu daude eta horiek betetzeko ohiko prozedurak ezin dira zabaldu. Hori guztia, lanpostu horiek oinarrizkoak izan arren eta, ondorioz, egituran sartuta egon beharko lirateke.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba