RGIren eztabaidan EH Bilduren proposamena ere aurrera atera da.

Subillan gasa ustiatzeko egin beharreko txosten tekniko guztiak egitea eskatu diote Arabako Batzar Nagusiek Arabako Foru Aldundiari. Horrela jasota zegoen EH Bilduk aurkeztu duen mozioaren lehen puntuan. Bertan, erabateko ingurumen babesa ziurtatze aldera, Diputazioaren ingurumen teknikariek Armentia 2 izeneko egitasmoak izan dezakeen eraginaren inguruko txostenean aipatzen dituzten ondorengo ingurumen txostenak egitea plantatzen da. Horien artean, Gasteizko Mendiak izeneko Parke Naturalean izan dezakeen eragina aztertzeko txostena, Zadorra ibaiaren K.B.E. eremuan izan dezakeen eragina aztertzeko txostena, Zadorra ibaiaren K.B.E. eremuan desagertzeko arriskuan dauden hiru espeziengan izan dezakeen eragina aztertzeko txostena eta artzaintzaren ibilbidean izan dezakeen eragina aztertzeko txostena.

EH Bildurekin batera, Podemosek eta PPk babestu dute eskaera hau, ez ordean, mozioan jasota zeuden beste bi puntu proiektua bertan behera uzteko txosten horiek guztiak eginda egon arte. EH Bilduk azpimarratu duen bezala, “partidua hasita joko arauak aldatu nahi izan ditu Ministerioak”. Horrez gain, “presaka, erdi ezkutuan eta informazio osoa eman gabe” egin nahi duela leporatu dio EH Bilduko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzari.

Kike Fdez de Pinedok aipatu duenez, ez da ulergarria proiektu hau aurrera ateratzea; ez du zentzurik 27 milioi euro gastatzea duela urte batzuk abandonatu ostean; ezin da ezkutatu bideragarria izateko 1.000 putzu egin behar direla eta AEBtako enpresekin batera aurrera ematea.

Bestalde, Diru-Sarrerak Bermatzeko errentaren eztabaida, EH Bilduk aurkeztutako proposamena atera da aurrera. Bertan, legea betetzea eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari, hau da, egindako murrizketetan atzera egitea alde batetik, eta, legeak dioen bezala, SMIri lotuta egoten jarraitzea.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba