Bost arlotan zentratutako da: zerga politika, toki erakundeen finantzazioa, enplegua, zerbitzu sozialak eta ingurumena. Aurrekontuen egitasmoa aztertu ostean, anbizio falta antzeman du EH Bilduk.

EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietako ezkerreko indarrei aurrekontuen negoziazioari begira minimoen akordio bat eskainiko dio. Horrela erabaki zuen Arabako Batzarrak larunbatean Izarran egindako bilkuran eta horrela helarazi die Podemos zein Irabaziri lehen bilkura egin aurretik.

Foru Gobernuaren aurrekontuen zirriborroa aztertu ostean, EH Bilduk bi hutsune antzeman ditu. Alde batetik, udal finantzazioa. Izan ere, iaz adostu zen bezala, ez da foru araua berraztertzeko. Horregatik, datorren urteari begira toki erakundeen finantzazioa aldatzeko egutegi zehatza adostea planteatu du.

Aldaketa horrek bi zutabe nagusi izan zituen: alde batetik, aurrekontuetako %53,5a gordetzea eta, bestetik, euskara, berdintasuna, partehartzea eta ingurumenari lotuta dauden zerbitzuak sendotzea.

Beste aldetik, zerga politikari dagokionez, eztabaidarako agenda bat proposatu du hiru zerga handien eztabaida zabaltzeko: sozietate zerga, ondasun zerga eta errentaren gaineko zerga. Hutsune hauek guztiak alde batera utzita, EH Bilduk ezkerreko indarrei hiru arloetan aurre egitea planteatu die. Enplegua, zerbitzu sozialak eta ingurumena dira horiek.

Enplegurako proposamenak:

  • Arabako egoera sozioekonomikoari buruzko sakoneko analisia
  • Toki erakunde eta eragile sozioekonomikoekin elkarlana
  • Arabako berrindustrializazio plan estrategikoa
  • Landa eremuaren garapenerako plan estrategikoa
  • Ingurumenerako proposamenak:
  • Uraren kudeaketa eta errekaren egoera: Nerbioi eta Zadorra
  • Energia Berriztagarriak
  • Hondakinen kudeaketa

Zerbitzu sozialetarako proposamenak:

  • Adinekoak eta menpekotasuna: San Prudentzioko egoitza (Gasteiz), Pobes eta Aiaraldea. Menpekotasunaren balorazio sistema hobetzea.
  • Haur eta familiari zuzendutako zerbitzuak: nerabeen arretaren berrantolaketa
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonen lan integrazioa
  • Bazterketa soziala saihesteko zerbitzu baten sorrera

“Aurrekontuen egitasmoari anbizioa falta zaiola uste dugu eta azken urtean amankomunean garatu dugun lana oinarrizkoak diren arlo horietan aurrera egiteko baliogarria izango dela”, azpimarratu du EH Bilduko bozeramaileak Arabako Batzar Nagusietan, Kike Fdez. de Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba