Foru Gobernuarekin ez ezik, ezkerreko indar politikoekin ere akordioa bilatzen saiatuko da EH Bildu. Bost izango dira lehentasunak: enplegua, gizarte politikak, lurralde oreka, ingurumena eta zerga politika.

Datorren urteari begira, Arabako Foru Aldundiko aurrekontuak negoziatuko ditu EH Bilduk. Horrela erabaki du Arabako Batzarrak gaur goizean Izarran egindako bilkuran. Bertan, foru gobernuaren ez ezik, ezkerreko indar politikoekin ere elkarlana bilatzeko saiakera egingo dela aurrera atera da. Beraz, datozen asteotan negoziazioari ekingo dio EH Bilduk eta bost izango dira lehentasunak: enplegua, gizarte politikak, lurralde oreka, ingurumena eta zerga politika.

Azken urteko balantzea eta datozen hilabeteotako estrategia zehaztu ditu gaur Arabako Batzarrak. Salbuespenak egon arren, oro har, indarrean dauden aurrekontuen betetze maila nahiko altua izan dela ondorioztatu du EH Bilduk. Dena den, azken hilabeteotan arlo asko jorratu ditu koalizioak ezkerreko indar politikoetan (zerga politika, ingurumena...) eta bide horretan sakontzeari ere oniritzia eman dio batzarrak.

Bilkuran arloz arlo lehentasunak eztabaidatu eta zerrendatu ditu EH Bildu Arabak eta hori izango da, hain zuen, negoziazioan erabiliko den ibilbide orria. “Gaurko batzarrari entzun eta aterako erabaki guztiak iparorratza izanda hasiko gara negoziatzen Foru Gobernuarekin zein ezkerreko indar politikoekin. Foru Gobernuak argi izan behar du gehiengoak osatzeko bi aukera baino ez dituela edo eskuin unionista Alder Popularren eskutik edo ezkerreko indarrak”, laburbildu du EH Bilduko Batzarkide Taldeko bozeramaileak, Kike Fdez. De Pinedok.

¿Quieres recibir el boletín de Araba?

Aquí puedes ver los anteriores boletines.

@ehbilduaraba