Puntuz puntu programa osatzeko fasean hasi gara herri eta herrialdetan. Lan hau zurekin batera egin nahi dugu, zure ekarpenak jasoz, zure prioritateak ezagutuz. Horrela bi epe irekiko ditugu.

Lehenengoa urtarrilan zehar hedatuko da eta proposamenak jasotzeko epea izango da. Herrialde bakoitzeko programa eraikitzen hasiko gara. Horretarako hemen dituzu gure oinarri ideologikoak.

Bigarren fasea otsailetik aurera irekiko da eta zuek proposatutako puntu guztiak bozkatzeko aukera egongo da, zuk erabakitzeko duzulako zer den arlo bakoitzean egin beharreko proiekturik garrantzitsuena.

Nola parte hartu?

1 Eragile baten izenean honako formularioa betez

2 Ekarpen pertsonalak egiteko bi bide dituzu: Azpian dituzuen ehbilgunetan parte hartuz...

3 ...edo Internet bidez:

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.