Larunbata honetan Iruñeko Anaitasunan Nafarroako kanpainako ekitaldi nagusia ospatu dugu. Garazi Labiano, Joseba Asiron eta Adolfo Araizek hartu dute parte ekitaldian. Hau da esandakoaren laburpena:



Garazi Labiano: "Leihoak irekitzeko ordua da, Nafarroari kiratsa dariolako, itxiaren kiratsa ustelkeriaren kiratsa"

Sumiso nahi gaituzue, txontxongilo bagina bezala. Maletak autobus geltokietan kokatu dizkiguzue, baino gazteok soilik oporretara habiatzeko erabiliko ditugu maleta horiek. Hemen bizi, ikasi eta lan egin nahi dugulako eta horretarako gaurdanik hasita lehioak ireki ditugu.

 



Joseba Asiron: “Maiatzaren 24an hiritarrek erregimena boteretik kanporatuko dute”

EH Bilduk ekarri behar duen aldaketa behetik gora egingo du, etxeetatik, kaleetatik, auzoetatik. Ezberdinak garelako eta konpromisoak betetzen ditugulako esan egiten dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela, eta herritarren eskutik egiten dugu. Horixe da benetako demokrazia, instituzioen ateak zabal zabalik uzten dituena, instituzioak hiritarren eskutik kudeatuz.

Hain justu, aste honetan bertan oraindik alkate denak adierazi du ez duela utziko aldaketaren indarrok hiri hau gobernatzea eta Españarekiko gorrotoak batzen gaituela soilik. Eta gu ezetz esaten diogu, aldaketaren indarroi batzen gaituena ez dela gorrotoa eta bazterketa, hori beraiei uzten diegu. Batzen gaituena Iruñea haize berritzeko nahia da, UPNk bazterrean utzitako hiritarren beharrak asetzea eta hirian utzi duten kiratsarekin bukatzea. Eta noski, eta are garrantzitsuagoa, Mayari esaten diogu Iruñea ez dela bere kortijoa, bera ez dela nor hau edo beste baimentzeko. Hiritarrak baitira hiri hau nork gobernatuko duen erabakiko dutenak eta hiritarrek argi dute: Erregimenaren aroa bukatu da! Maiatzaren 24ean lortuko dugu!

 

Adolfo Araiz: "EH Bildu Nafarroako gizarteak eskatzen duen aldaketa sakonaren bermea da, makillajerik gabe, erdibideko aldaketarik gabe!"

Hiritarrok dugu hitza, gizarteak du erabakia! Aldaketaren Gobernuak ezingo da, erregimenak egin duen bezala, gizarteari bizkarra ematen aritu! Uneoro eman beharko ditu erantzunak, azalpenak gizartearen aurrean. Zentsura mozio herritarra proposatzen du EH Bilduk, herriak gobernuak erabakitzen baditu... honek ez badu esandakoa betetzen... herriak gobernu aldaketa lortu ahal izateko.



#NafarrokGaraile