• All
  • Bideoak
  • EuskalHerriBerdea
  • EuskalHerriGardena
  • EuskalHerriGorria
  • EuskalHerriMorea
  • KolorezkoEuskalHerria
  • Title
  • Random
  • Hezkuntza Proiektua" data-mosaic-order-date="">
    UsurbilHezkuntza Proiektua
    Ikastolak Izaera publikoa aitortua du eta Udalak trataera hori ematen dio. Egoeraren aurrean zenbait herritar eskola publikoa eskatzen hasi ziren. Udalak ordea herrian ikastetxe bat egoteak ekartzen dituen onurak indartu nahi izan zituen eta publiko-pribatu eztabaidatik at, hezkuntza eredu propioa definitu eta martxan jartzeko prozesu bat abiatzea egokiena zela ikusi zuen.

    HELBURUAK

    Proiektu honen bitartez, usurbildarrek etorkizunerako nahi duten 0-16 urte bitarteko hezkuntza eredu bateratua adostea bilatu da eta hau gauzatzeko bidea jorratzen hastea.

    GAKO NAGUSIAK

    Herritarrekin hezkuntza-ereduaren eztabaida landu eta bideratu zen. Horrela, denen artean, konponbide bat adostu zen. Gogoeta-prozesuan herritarrak, hezkuntza-eragileak eta bestelako herriko eragileak inplikatu ziren. Herritarrak eta eragileak prozesuan subjektu aktibo izatea bilatu zen etengabe, herritarren artean parte hartzeko kultura sustatuaz.
    Herritarrekin eta eragileekin prozesuan landu beharreko gaiak adostea bilatu zen. Hobetu nahi izan ziren alderdiei erantzuteko alternatibak landu, eztabaidatu eta erabakiak hartu ziren. Erabakitakoa garatzeko pausoak ere zehaztu ziren.
    Gatazka egoera bat aurreikusten zen gai honekin. Horregatik oso garrantzitsua izan da talde eragilearen osaketa eta egitekoa. Talde eragilean alderdi politiko ezberdinak eta hezkuntza eragile gehienak egon ziren.

    NABARMENTZEKOAK

    Hasierako helburuari eutsiaz, dokumentu bat adostea lortu zen denean artean eta ondoren hezkuntza mahaia osatu zen. Hezkuntza mahaiak dagoeneko ikasturte bat egin du martxan.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Errumariarren kanpalekuak " data-mosaic-order-date="">
    Astigarraga eta HernaniErrumariarren kanpalekuak

    Astigarraga eta Hernani
    Errumariarren kanpalekuak

    Pertsona guztiak, eskubide guztiak.

    HELBURUA

    Proiektuaren helburu nagusia, urteetan Astigarraga eta Hernani artean, txaboletan bizi izan den errumaniar ijito komunitatearen bizi baldintzei irtenbide bat ematea izan da, eta euren gizarteratzea lortzea.Urte guzti hauetan zehar, Udalek planteatu izan duten irtenbide bakarra, errumaniar ijitoak bizi ziren tokietatik kanporatzea izan da, ondorio gisara komunitate hauek ondoko herriko beste gune batzuetara lekualdatzea soilik lortzen zelarik. Orain, ordea, arazoari aurre egin eta komunitate honi irtenbide bat eman nahi izan zaio, kideei gizartean txertatzen lagunduaz. Bost urteko epean garatuko da proiektua eta 2017. urterako kanpalekua desagertuta egotea espero da.

    GAKO NAGUSIAK

    Funtsean, ekimen honekin, haien eskubideak eta betebeharrak zein diren jasotzen dituen kontratu bat sinatu ostean, herritarrak inguruko herrietan erroldatzen dira, horrela Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten zerbitzu eta laguntzak baliatu ditzaketelarik.
    Lan guzti hauek beteaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduriko talde bat dabil lanean. Zorroztasuna da lan honetan gako nagusi: sinatzen duten kontratuko betebeharrak urratzeak, proiektutik kanpo geratzea suposa diezaieke herritar hauei.
    Hasieran zerrendatutako helburuak betetzen ari dira jada, eta dagoeneko erdira murriztu da kanpalekuetako populazioa. Batzuk etxeetara bideratu dira; beste batzuk berriz, kanporatuak izan dira.

    NABARMENTZEKO

    Astigarraga eta Hernani herri txikiak izanik, mota honetako proiektu bat aurrera eramaten jakin dute, erakunde ezberdinen arteko adostasunarekin gainera: bi herrietako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
    • EuskalHerriGorria
  • Sozioekonomia foroa " data-mosaic-order-date="">
    OñatiSozioekonomia foroa
    Herriko eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza sustatu nahi izan da arloko estrategiak zehatu eta lan ildoak definitzeko.

    HELBURUA

    Sozioekonomia foroaren bitartez herriko eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza garatzearen eta kudeatzeko eta gobernatzeko mekanismo berri eta hobeak sustatzearen aldeko asmo garbia eta sendoa erakustea zen helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    Foroaren abiatzetik aurrera eramandako egitasmoak:
    - Egoera sozioekonomikoaren azterketa sakona.
    - Oñatiko industriaren ahalmen eta gaitasun azterketa eta aukeren matrizea. - Oñatiko merkataritza biziberritzeko proiektua.
    - Moneta sozialaren abiaraztea.
    - Unibertsitarioen lehen lanerako sarrera proiektua (2 enpresa eta 3 ikasle lehen urtean).

    NABARMENTZEKO

    Sozioekonomia foroa Herrijorran parte-hartze proiektuaren barruan definitu zen. Herrijorran Oñatiko Udalak Gobernagarritasun berri bat bilatu nahian ordezkaritza bidezko demokraziaren funtzionamendua indartzeko abiatutako proiektua da. Ezinbestekoa da harremanetan oinarritutako gobernu bat garatzea, gai publikoetan herritarrek esku har dezatela sustatuko duena. Oñatiko Udal Gobernuak borondate politiko garbia du herriko eragileek eta, oro har, herritar norbanakoek bere udal bizitzaren kudeaketan parte har dezatela ahalbidetuko duten bide berriak sortzeko.
    • EuskalHerriGorria
  • Biomasa Ibarrarako District Heating proiektua" data-mosaic-order-date="">
    AramaioBiomasa Ibarrarako District Heating proiektua
    Bertako baliabide energetikoak erabili, burujabetza, jasangarritasuna eta herritar guztien mesederako.

    HELBURUAK

    Aramaioren burujabetza energetikoan urratsak eman.
    Eredu energetiko jasangarri baten aldeko urratsak eman. Batez ere Berotegi-efektua sortzen duen CO2 gasaren isurketa murrizketa.
    Baso-baliabideak modu jasangarriagoan kudeatu.
    Bide batez Udalaren garapenean sakondu eta lanpostuak sortu.

    GAKO NAGUSIAK

    Proiektuak Ibarran dauden 7 Udal eraikinetatik harago Ibarra auzoko 394 etxebizitza berokuntza eta kontsumorako ur beroz hornituko ditu.
    Proiektuak 3 milioi inguruko inbertsioa eskatzen du eta bideragarri izateko auzokide kopuru jakin baten atxikimendua ezinbestekoa da.

    NABARMENTZEKOAK

    Sozializazio kanpaina zabal bat egin da udalean, herritar guztiengana iristea helburu. Horretarako triptiko bat helarazi da etxe guztietara, eta bideo labur bat ere egin da funtzionamendua modu errazean azaltzeko.
    Azaroan zehar Ibarrako auzokideekin batzarrak egin dira zuzenean proiektuaren nondik norakoak azaldu eta euren atxikimendua jasotzen hasteko.
    Datozen hilabeteetan sozializazio eta atxikimendu kanpainan sakonduko da.
    • Bideoak
    • EuskalHerriBerdea
  • Auzotasun proiektua" data-mosaic-order-date="">
    OñatiAuzotasun proiektua
    Oñati 16 auzoz osatuta dago eta auzo bakoitzak auzo-alkate bat du. Auzo-alkateen sarea zabartuta egon da urteetan. Legealdi honetan eredu horretan sakondu eta duen potentzia osoa jorratu nahi izan da antolaketa eredu iraultzaile bat abian jarriz.

    HELBURUAK

    Landa eremuko auzoetan, auzotasuna, komunitate izaera indartzen laguntzea da programa honen helburu nagusia. Oñatiko bizilagun horien bizi-kalitatea hobetzea eta auzotarren arteko harremanak sustatzea ere egitasmo honen helburu dira.

    GAKO NAGUSIAK

    Auzo-batzordeek kreditu-lerro bat dute, auzotarrek lehentasunezko jotzen dituzten gastuak finantzatu ahal izateko.
    Auzo bakoitzari dagokion kontu-saila kalkulatzeko honako aldagai hauek hartzen dira kontuan: auzoan erroldatutako pertsonak (%50) eta familia bakarreko edo bi familiako etxeen kopurua (%50) aurrekontua onartu aurreko urtean. Aurrekontu-partidaren zenbateko osoa 16 auzoen artean banatzen da.

    NABARMENTZEKOAK

    Bi hilabetetik behin auzo-alkateen bilera izaten dute eta auzo-alkate bilera horretan proposaturiko ekimen bat da. Auzoetan dinamika interesgarriak sortu dira. Auzo askorentzat pizgarri bat izan da, eta auzotarren artean interesa sortu du.
    • Bideoak
    • EuskalHerriBerdea
  • Lehen sektorea bultzatzea" data-mosaic-order-date="">
    ZeberioLehen sektorea bultzatzea
    Herrian lehen sektorea bultzatzeko eta erabiltzaile berriak ezartzeko proiektua.

    HELBURUAK

    Lehen sektorea bultzatzea eta bertan, gehienbat gazteak ezartzeko aukerak ematea.

    GAKO NAGUSIAK

    Zeberioko Udalak lehenengo sektorea dinamizatzeko interesa izaten jarraitzeaz gain, lan zein etxebizitza arloan balizko irteerak artikulatzeko asmoa du. Premisa honetatik, lehenengo sektoreko egitasmoak garatzeko ezinbesteko azpiegituretako batzuk, eskuratzeko interesa duten pertsonei ahalbidetzeko helburua duen prozedura bat jarri zen abian.
    Zehazki, lurzati batzuk eskuratzeko erraztasunak ematen ziren, etxebizitza erabilerarako apartamendu bat izateko aukera eskaintzen zen eta, Ermitabarriko antzinako eskolen beheko solairua (aurrerantzean “Nekazalgunea”) interesdunen eskura jartzen zen.

    NABARMENTZEKOAK

    Izaera integrala duen prozesua jarriko da abian, lehenengo sektorea dinamizatuz eta Zeberioko errealitate sozioekonomikoaren esparru guztietan eragin nahi duena.
    Prozesuan planteatzen diren printzipioei dagokienez, ondorengoak azpimarratzen ditugu: Bideragarritasuna, Iraunkortasuna, Agroekologia, Genero ikuspuntua sartzea, Lanpostuak sortzea eta Ikuspuntu komunitarioa
    Adierazi bezala, oinarriotan arautzen da Udalak eskaintzen dituen azpiegiturak eskuratzeko modua. Honako hauek dira hiru azpiegiturak: “Nekazalgunea”ren beheko solairua, Udalak “Nekazalgunea”ren inguruko lurzatiak eta Nekazalgunea”ren lehen solairuko hiru apartamenduak.
    Interesa dutenek aipatutako azpiegitura bat edo gehiago eskatu ahal izango dute, etxebizitzen kasuan izan ezik. Apartamenduren bat eskatzeko beste azpiegituretakoren bat ere eskatu beharko da (edo biak).
    Aipatutako azpiegiturak erabiltzeagatik ordaindu beharreko errentei dagokienez, bakoitzak bere atalean ezarrita duena bete beharko da. Azpimarratu beharra dago tokiko garapenerako estrategikoa den egitasmo bat sustatzea dela helburu nagusia, esparru desberdinetan eragina izan nahi duena, eta ez udalarentzako etekin ekonomikoa lortzea.
    • EuskalHerriGorria
  • baratza publikoak " data-mosaic-order-date="">
    Donostiabaratza publikoak
    Baratza publikoen ekimena garatuz, Donostiako Udalak erabiltzaileen kontsumo propiorako fruitu eta barazkien ekoizpen ekologikoa indartu nahi du.

    HELBURUA

    Horrekin bi helburu betetzea nahi da: ingurumenean ahalik eta kalterik urrienak sortzea, eta, bestetik, ohitura osasuntsuak hedatzea: ariketa fisikoa egitea eta elikadura osasungarriagoa hedatzea. Era berean, helburu soziala ere badu atzean proiektuak, baratzen inguruan bilduko diren hainbat adinetako pertsonak elkarren artean harremanetan jartzea litzateke.

    GAKO NAGUSIAK

    Hiriko Plan Orokorra aldatu behar izan zen lur horiek baratza publikorako erabilgarri izateko. Baratzak herritarrei nola banatu eta nola kudeatuko diren arautzen duen ordenantza egin zen. Horretaz gain, zerrenda publikoak ireki ziren jendeak izena eman eta baratzak esleitzeko.

    NABARMENTZEKO

    Udalaren proposamenak jaso zuen erantzunak aurreikuspen guztiak gainditu zituen eta, guztira, 1069 eskaera jaso ziren. Horietatik, baldintzak bete zituztela ziurtatu eta gero 921 onartu ziren eta horien guztien artean 83 zozketatu ziren. Pertsona ezgaituen taldean 2 baratza zozketatu ziren 18 eskatzaileren artean; 18 eta 31 urte bitartekoen taldean 121 eskaera onartu ziren 20 baratzetarako; 31 eta 60 urte bitartekoei dagokienean, 26 baratza zeuden 614 pertsonarentzat; eta 61 urtetik gorakoen kasuan 168 pertsona ziren 35 baratzeen zozketan parte hartuko zutenak.
    • EuskalHerriBerdea
  • Auzotasun proiektua" data-mosaic-order-date="">
    OñatiAuzotasun proiektua
    Etorkizun hobe bat lantzea ahalbidetuko diguten balore sozial eta ekonomiko batzuk transmititu nahi izan dira legealdia ezaugarrituko duen herri marka edo zeinu baten bitartez.

    HELBURUA

    Landa eremuko auzoetan, auzotasuna, komunitate izaera indartzen laguntzea da programa honen helburu nagusia. Oñatiko bizilagun horien bizi-kalitatea hobetzea eta auzotarren arteko harremanak sustatzea ere egitasmo honen helburu dira.

    GAKO NAGUSIAK

    Auzo-batzordeek kreditu-lerro bat dute, auzotarrek lehentasunezko jotzen dituzten gastuak finantzatu ahal izateko.
    Auzo bakoitzari dagokion kontu-saila kalkulatzeko honako aldagai hauek hartzen dira kontuan: auzoan erroldatutako pertsonak (%50) eta familia bakarreko edo bi familiako etxeen kopurua (%50) aurrekontua onartu aurreko urtean. Aurrekontu-partidaren zenbateko osoa 16 auzoen artean banatzen da.

    NABARMENTZEKO

    Bi hilabetetik behin auzo-alkateen bilera izaten dute eta auzo-alkate bilera horretan proposaturiko ekimen bat da. Auzoetan dinamika interesgarriak sortu dira. Auzo askorentzat pizgarri bat izan da, eta auzotarren artean interesa sortu du.
    • EuskalHerriBerdea
  • Alegia, auzolana " data-mosaic-order-date="">
    AlegiaAlegia, auzolana
    Auzolan guztiak larunbat goizetan egiten dira (Eskola eta Institutukoekin ostiral goizeko klase orduetan), 9:00/14:00 bitarteko ordutegiarekin. Lanerako beharrezko materiala udalak jartzen du. Auzolanero hamaiketako bat egiten da, talde giroa indartzeko eta nolabaiteko eskertza modura.

    HELBURUA

    2014. urtean hiru Auzolan eraman dituzte aurrera ondorengo helburuekin. Bata, eraikin publiko baten eraberritze/txukunketa. bestea, Oria eta Amezketa ibaien nahiz bazterren garbiketa. Azkenik, atsedenleku baten txukunketa. Hauek helburu konkretuak lirateke, baina marko zabalago batean, herritarren parte hartzea sustatzea eta auzolanaren kultura berreskuratzea da lehen helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    Eraikin publikoaren txukunketa eta ibaien garbiketan elkarlana bilatu da. Lehengo kasuan, eraikinaren erabiltzaile izango diren Gaztelekuko gazteen inplikazioa lotuz eta ibaien garbiketan berriz, San Juan Eskola eta Aralar Institutuko irakasle eta ikasleena. Atsedenlekuaren kasuan, deialdi ireki bat egitea lehenetsi zen.

    NABARMENTZEKO

    Komunikatiboki ongi lantzearen garrantzia. Bai aurreko deialdietan,bai auzolana egin osteko argazki eta berrietan. Nolabait, auzolanaren sozializaziorako ardatz garrantzitsua delako herritarrei auzolanaren presentzia eta emaitzak ikustaraztea.zen, organigrama berri bat osatuaz. Hori dela eta heldu zitzaion gaiari, eta herritarrek oso erantzun positiboa eman dute.
    • EuskalHerriGorria
  • Arrasate Andredetan" data-mosaic-order-date="">
    ArrasateArrasate Andredetan
    Arrasateko Berdintasun Sailaren datozen lau urtetako ibilbide plana modu parte hartzailean osatzea bilatzen du ekimen honek.

    HELBURUA

    Ekimen parte hartzaile baten bitartez, Arrasateko Berdintasun Sailaren datozen lau urteotako ibilbide orria izango den Udal Plan bat egitea da helburua. Belaunaldi eta esparru ezberdinetako emakumeen egunerokotasuna ezagutu nahi da, politikoki eta sozialki non eragiten duten jakiteko. Parte hartzen duten esparruetan (besteak beste, enpleguan, borondatezko lanetan, etxeko lanetan, aisialdian, ardura postuetan, etab.) dituzten mugak edo aukerak ezagutu nahi dira, baina batez ere elkarrekin hausnartzeko topagune bat eskaini nahi zaie. Hausnarketa hauek oinarri, helburu batzuk zehaztu eta hauek lortzeko baliabideak eta neurriak identifikatzea da prozesu parte hartzailearen helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    Lau mugarri izango ditu ekimenak eta mugarri bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
    Diagnostikoa: Arrasateko emakumeen esperientziak ezagutu eta partekatu.
    Helburuak zehaztea: berdintasunaren bidean sakondu.
    Ekintza plana osatzea: datozen lau urtetarako ekintzak eta neurriak zehaztu.
    Udal Plana idaztea.

    NABARMENTZEKO

    Emakumeek erakundeetan parte hartzen dutela hogeita hamabost urte besterik ez dira igaro eta hamarkada hauetan gertatutakoak eta bizi izandakoak aztertu nahi dira. Hala nola, udal eta politikagintzan, lan munduan, elkarte eta herri mugimenduetan, hezkuntza eta osasunean, komunikabide eta bestelako eragileetan.
    • EuskalHerriMorea
  • OHZ zergaren kobrantza" data-mosaic-order-date="">
    OtxandioOHZ zergaren kobrantza
    OHZ zergaren kobrantza eguneratua, zehatza eta justua.

    HELBURUA

    Bizkaiko katastroko elementu higiezinen balioen eguneratzea egin bitartean, Udalaren esku dauden tresnak erabiliz OHZ zergaren kobrantza ahalik eta justuena eta errealena izaten ahalegintzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Aipatu izan den bezala, Udalaren esku dauden tresnak erabiliz OHZ zergaren kobrantza ahalik eta justuena egitea izan da helburua.
    Horretarako altan eman gabe dauden, erabilera aldatu duten, eraberritzeak jasan dituzten... elementuak aurkitu eta hauei alta eman edo dagokien erabilerak eguneratuko ditugu.

    NABARMENTZEKO

    Hilean behin, Udal idazkaria eta bulegariek “katastro eguna” deitzen duguna burutzen dute. Hau da, egun horretan, leihatila atenditu eta urgentziazko gauzez aparte, OHZren kobrantzari dagozkion lanak egiten dira bakarrik.
    OHZren kobrantza egiterakoan, bakoitzaren errealitatea kontutan hartzen da, higiezin bakoitzaren eta bere titularraren egoera aztertu eta dagokion kobrantza ahalik eta zuzenena gauzatzeko helburuarekin; dagokiona baino gehiago edo gutxiago inork ordaindu ez dezan.
    Duela urte batzuk “kallejeroa” egiteko egindako lana (Udal gehienetan eginda dago) gaur egun katastroan agertzen diren elementuen arteko alderaketa egiten da eta katastroan agertzen ez diren edo balore nabarmen txikiak dituzten elementuak aztertzen dira.
    Behin zuzendu beharreko elementu desberdinak zehaztu eta gero, hauen dokumentazioa prestatu eta katastrora bidaltzen da
    • EuskalHerriGorria
  • Jaiak berdintasunean" data-mosaic-order-date="">
    Markina-XemeinJaiak berdintasunean

    Markina-Xemein
    Jaiak berdintasunean

    Jaiei berdintasun ikuspuntutik jarraipena egitea

    HELBURUAK

    Jaietan ere berdintasun ikuspuntua landuz, inertzien ondorioz egiten diren hainbat gauza eta jarrera identifikatzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Jaiak Berdintasunaren ikuspuntutik aztertzea da asmoa.
    Jaien aurretik jaiak aztertuko dituzten behatzaileei (3-4 pertsona) formakuntza saio bat emango zaie. Saio horretan behaketa egiteko azalpenak eman eta behaketarako koadernoa banatuko da.
    Jaien ostean behatutakoa aztertzeko bi saio egingo dira eta eragin behar diren puntuak identifikatu.

    NABARMENTZEKOAK

    5000 biztanletik beherako herrientzat Berdinbideanen barruko ekintza bat da.
    Ekintzaren koordinazioa Oreka Sareak egiten du eta saioak Farapik Aurrera eramaten ditu.
    • EuskalHerriMorea
  • Ordizia Zabalik" data-mosaic-order-date="">
    Ordizia
Ordizia Zabalik

    Ordizia
    Ordizia Zabalik

    Herriko merkataritza biziberritzea helburu duen neurri sorta bat da, hutsik dauden lokal komertzialak ekintzaile berriez betez.

    HELBURUAK

    Programa honen helburua hutsik dauden lokal komertzialak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzea eta belaunaldi aldaketari erantzuna ematea da.

    GAKO NAGUSIAK

    'Ordizia Zabalik' hiru norabidetan landutako proiektua da. Batetik, herrian ez dauden negozio berritzaileak erakarri nahi dira ekintzaile berrien bitartez. Bigarrenik, herriko gune desberdinetako beharrak asebete nahi dira. Hirugarren, eta azkenik, belaunaldi aldaketari erantzun bat eman nahi zaio.

    NABARMENTZEKOAK

    Udalak 36.000 euro bideratu ditu programa honetara, eta diru hori negozio berri bat ireki nahi duen ekintzaileari alokairua ordaintzen laguntzeko erabiliko da.
    Laguntza hori hiru urtez jaso ahal izango da gehienez: lehen urtean alokairuaren %75 ordainduko du udalak (gehienera 300 euro hilean), bigarrenean %50a (gehienera 200 euro hilean) eta hirugarrenean %25a (gehienera 100 euro hilean).
    Harrera ona izan du orokorrean, eta jada hainbat negozio berri abian dira Ordiziako Alde Zaharrean.
    • EuskalHerriGorria
  • Klausula Sozialak" data-mosaic-order-date="">
    DonostiaKlausula Sozialak
    Udaleko kontratazio eta erosketa publiko guztietan, gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun irizpideak txertatu eta bermatzeko egitasmoa da klausula sozialena.

    HELBURUAK

    Udalak egin ohi dituen obra kontratu, zerbitzu kontratu eta erosketa publikoetan, bai hala bai errespetatuko diren klausulak txertatu nahi izan dira.
    Klausula sozialak deitu ditugun horiekin ingurugiroaren, euskararen, langile eskubideen, berdintasunaren, baldintza etikoen, langile hitzarmenen,... errespetua bermatu nahi izan da

    GAKO NAGUSIAK

    Bide horretan, lehen urratsa Klausulen Katalogoa egitea izan zen. Bertan 6 ataletan banatuta kontratazio eta erosketa publikoetan bermatu beharreko irizpide eta baldintzak aurreikusten ziren. Horrekin batera, klausula horien aplikaziorako jarraibideak ere jorratu ziren. Prozedura administratiboko fase bakoitzean eman beharreko urratsak argituz. Bestalde, udal langileekin ere saioak egin ziren klausulen aplikazioan eduki behar zuten jarrera jorratzeko.

    NABARMENTZEKOAK

    Orain urrats bat gehiago eman nahi dute klausulen betekizuna bermatzeko langile bat kontratatuz. Donostiako Udalak izugarrizko kontratu eta erosketa kartera du. Ondorioz, klausulen betekizuna bermatuko duen teknikari baten beharra ikusi da.
    • EuskalHerriGorria
  • Kotxea garajean" data-mosaic-order-date="">
    BergaraKotxea garajean

    Bergara
    Kotxea garajean

    Ekimen honekin kaletik kotxeak atera eta herritarrak kontzientziatzea nahi izan da. Eskura ditugun baliabideak erabiliz eta azpiegitura berriak eraiki gabe .

    HELBURUAK

    Ase nahi ziren helburuak,ibilgailuak garajeetan edo parkingetan sartzea, parking plaza publikoak libratzea eta herriko mugikortasunaren mesedetan, kotxerik gabeko mugimenduak ahalbideratzea izan ziren.

    GAKO NAGUSIAK

    Garaje jabeek %75eko hobaria dute garajeen ondasun higiezinaren gaineko zergan. Hobaria aitortuko zaie hiri-eremuan egon eta katastroan garaje edo parking erabilera duten finkei. Egitasmo hau aukerazkoa da garaje jabeentzat.
    Herria zonaka banatu da bakoitza kolore batekin berezituz. Egitasmoan parte hartzen duten herritarrek ezingo dute euren garajeari dagokion zonaldeko aparkaleku publikoetan kotxea utzi, kasu batzuetan salbu.
    Gainera, Araututako Aparkalekuen Udal Zerbitzuaren Ordenantzan aurreikusitako guneko biztanleen bereizgarria galtzea ekarriko du. Hau da, ez dira bateragarriak izango biztanleen bereizgarria eta ondasun higiezinen gaineko zergan aurreikusitako hobaria.

    NABARMENTZEKOAK

    Egitasmoan sartzen diren herritarrei aukeran emango zaie hobaria dirutan edo herriko komertzioan gastatzeko bonotan jasotzea. Momentuz garaje jabeen %16ak eman du izena.
    • Bideoak
    • EuskalHerriBerdea
  • Kirol diru-laguntzak" data-mosaic-order-date="">
    Oiartzun
Kirol diru-laguntzak
    Kiroletara zuzentzen diren udal ekarpenak kudeatzeko modu parte-hartzaile eta dinamo berria jarri da abian. Kirol elkarteen ekarpenak eta programa informatiko bat ardatz nagusi direlarik.

    HELBURUAK

    Proiektu honen helburu nagusia, kirol elkarteei dirulaguntzak ahalik eta irizpide objetiboenen arabera ematea, eta irizpide hauek Kirol Kontseiluan adostutakoak izatea da. Irizpide hauek, funtsean, herriko kirol politika markatuko dutenak dira (berdintasuna, euskara, entrenatzaileen gaitasuna, titulazioa...).

    GAKO NAGUSIAK

    Kirol kontseiluan, diru laguntzak banatzeko irizpide berriak proposatu ziren, eta guzti honen lanketa egiteko, lan talde bat sortu zen. Bertan, udaleko ordezkari batek (teknikari bat) eta kirol elkarteetako ordezkariek (talde handi nahiz txikietako bina) parte hartu zuten. Talde honek proposamen bat landu zuen eta hau berriro ere kontseilura eraman zen, bertan bozkatua izan zedin.
    Horretan nabarmentzeko gako bat dago: udalak egina duen programa informatikoa. Guztion artean adostutako irizpideak sortu eta programak elkarte bakoitzari dagokion laguntza ematen du. Aurretik ohiko ziren elkarteen arteko diferentzia, ezin ikusiak eta liskarrak ekidinez.

    NABARMENTZEKOAK

    Prozesu honen bitartez, diru laguntzak banatzeko irizpideak eta filosofia eguneratzea lortu zen, hauek aldakorrak izanik. Denen artean adostutako irizpideen balorazioa Udalak egiten badu ere, bera baita kirol elkarteen artean banatu beharreko diru kopuruaren aurreikuspena egiten duena (aurrekontuetan), irizpideak kontseiluan, elkarte guztien artean, zehazten dira.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Etxebizitza hutsak merkaturatzeko egitasmoa" data-mosaic-order-date="">
    TolosaEtxebizitza hutsak merkaturatzeko egitasmoa
    Etxe huts eta ruina egoerakoak merkaturatzen laguntzea.

    HELBURUA

    Egitasmo honen helburua, hutsik dauden etxebizitzetatik, IBI bitartez jasotzen den diru gehigarria, beste etxebizitza huts batzuek merkaturatzen laguntzeko baliatzea da. Bestalde, alde zaharreko eraikin zahar eta utziak berreskuratzen joatea ere bada helburua. Inork eraikin bat interes espekulatiboengatik usteltzen utz ez dezan.

    GAKO NAGUSIAK

    Etxebizitza hauen gehienezko errenta eta nori adjudikatu Udalak erabakitzen du. Trukean etxe jabeak seguru bat du eta IBIan %50eko deskontua. Honetaz gain, obrak egiteko diru laguntzak ere badira 12.000 euro bitarte.

    NABARMENTZEKO

    Galbide (ruina) egoeran dauden etxeak merkaturatzeko ere beste ordenantza bat jarri da martxan. Jakinarazpena egin eta urte betean jabeak ezer egiten ez badu, orubea enkantean atera eta diru hori jabeari emango lurra orubea aldatzeko.
    • EuskalHerriGorria
  • Sormenari helduz, sortzera hELTZIA" data-mosaic-order-date="">
    OñatiSormenari helduz, sortzera hELTZIA
    Eteo eraikinaren etorkizuneko IZANA komunitatetik sortua eta komunitatearentzat izatea bilatzen du eraketa prozesu honek.

    HELBURUAK

    Eteo eraikinaren etorkizuneko IZANA komunitatetik sortua eta komunitatearentzat izatea, Sormen, gizarte eta kultur alorrean dauden zenbait premiei erantzungo dien alternatiba bat garatuz. Elkarlana erraztuko duen eredua garatzea, erakunde nahiz proiektu ezberdinekin sinergiak bilatuz.

    GAKO NAGUSIAK

    Herriko elkarte eta herritar batzuk ETEO eraikinean (unibertsitatea izandako 4.000metro karratuko eraikina, 2010etik hutsik zegoena) hainbat ekimen gauzatzeko eskaria luzatu dute udalera, eta udalak uste du osotasunezko erantzun bat eman behar zaiola espazio honi, ez soilik unean unekoa. Komunitatea bere buruaren jabe izateko urrats bat gehiago emateko aukera ikusten da hemen.

    NABARMENTZEKOAK

    Esku artean daukaguna herrigintza proiektu bat da. Hasieratik argi izan dugu nahi duen guztiak parte hartzeko aukera izan behar duela eta horretarako kanalak ireki behar genituela. Bagararekin lankidetzan ari gara eta eurak ari dira prozesua diseinatzen eta dinamizatzen. Udala beste eragile baten moduan kokatzen da guzti honetan. Eraikina (kontinentea) udalaren jabetzakoa da baina barruan gertatuko denaren (kontenidoa) erantzule erabiltzaile guztiok izango gara.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Euskararen erabilera normalizatzeko plana udalean " data-mosaic-order-date="">
    DonostiaEuskararen erabilera normalizatzeko plana udalean
    Udal administrazioa euskaratzeko apustu sendo eta irmoa da egitasmo hau

    HELBURUA

    Bi helburu nagusi ditu:
    - Euskara zerbitzu hizkuntza izatea. Edozein herritarrek udal administrazioarekin, normaltasunez, euskaraz harremandu ahal izatea bermatu nahi izan dira.
    - Euskara Udal administrazio barruan lan hizkuntza izatera heltzeko pausoak ematea.

    GAKO NAGUSIAK

    Lanpostuetarako kontratatzen den langile berri orok, dagokion euskarazko hizkuntz eskakizuna bermatua edukitzea da gakoetako bat. Lanpostu guztiek, euren hizkuntza perfila definituta duten arren, orain arte ez zen bermatzen. Askotan ezagutza izatera heltzeko epea definitu gabe zutelako.
    Euskaraz funtzionatzeko gai diren udal atalak identifikatu dira, arnas gune bezala eta hauek indartu dira.

    NABARMENTZEKO

    Garrantzitsua da hiriarentzako euskara plana izateaz gain, administrazioaren jarduerak euskaraz garatu ahal izateko, administrazioarentzako Euskara planak ere izatea. Euskara plan hauek, udal langileak batzen dituen sindikatuekin, giza baliabideen atalarekin, Udaleko lege idazkaritzarekin eta, jakina, Donostiako euskararen aldeko mugimenduarekin elkartrukatzea ezinbestekoa izan da.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Herriko toponimoak jaso, ofizialdu eta hedatzeko egitasmoa" data-mosaic-order-date="">
    Etxarri-AranatzHerriko toponimoak jaso, ofizialdu eta hedatzeko egitasmoa
    Herriko toponimoak jaso, ofizialdu eta hedatzeko egitasmo parte-hartzailea.

    HELBURUAK

    Bi xede nagusi ase nahi izan dira: batetik, Etxarriko leku-izanak jaso, berritu, erregistratu eta ofizialtzea. Eta bestetik, leku-izenen garrantzia herrian sozializatzea eta hedatzea.
    Toponimoak edo leku-izenak herri baten ondare ez materialaren lekuko pribilegiatuak dira, bertako kultura, hizkuntza eta ondasunaren adierazle. Beraz, gure ardura da horiek jaso, zaindu eta hedatzea. Bestalde, gaur egun, teknologia berriei esker, leku-izenak ofizialdu eta ezagutarazteak garrantzi berezia hartzen du, geolokalizazio sistemetan tokia izan dezaten.

    GAKO NAGUSIAK

    Helburu hauek lortzeko Toponimia Batzordea eratu zen: euskara zinegotzia, kultura teknikaria, katastroaz arduratzen den udal langilea, eta bost herritar (Etxarriko toki-izenetan adituak direnak). Honakoak izan dira batzordearen lan-ildoak:
    Leku-izenak biltzeko:
    • Lehendik modu informalen jasoak zeuden leku-izenen errepasoa egin: errepasatu eta osatu. Forma bateratuak adostu. Horretarako irudi aereoak erabili dira.
    • Leku-izen horien GPS koordenadak zehaztu.
    • Argazkiak atera.
    • Etxarriko leku-izenen proposamena Udalari egin (txosten bidez), osoko bilkuran onar dezan.
    • Udalak leku-izen horiek ofizialtzeko prozesu administratiboa ireki du Nafarroako Gobernuan, Etxarriko toponimia Nafarroako Toponimia Ofizialean txertatuta egon dadin.

    Leku-izenak sustatzea eta hedatzeko:
    • Toponimia tailerra (2 saio): tailer honetan toponimiari buruzko kontzeptuak argitu ziren, geolokalizazio trestak erakutsi ziren, eta Etxarriko leku-izen garrantzitsuen lanketa egin zen. Tailerra praktikoa eta parte-hartzailea izan zen.
    • Toponimia ibilbideak (3 txango): zebait ibilbide gidatu egin ziren Etxarriko basoan. Ibibibide horietan leku-izen garrantzitsuenak bisitatu ziren, eta izen horiei buruzko azalpenak eman ziren (esanahia, historia...).
    • Toponiminia audio formatuetan jasotzea.
    • Egindako lana etxarrikoahotsak.com webgunean txertatu dira.

    NABARMENTZEKOAK

    Nabarmentzeko da batzordeko kiden aniztasuna (teknikariak, adituak, herritarrak...). Ekarpen garrantzitsuena Etxarriko basoa eta dermioak ongi ezagutzen dituzten herritar helduena izan da.
    Aurrekonturik gabeko egitasmoa izan da.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Zaintzarako baliabideen webgunea" data-mosaic-order-date="">
    Donostia
Zaintzarako baliabideen webgunea
    Web orri hau emakume taldeekin eta pertsona zainztaileekin batera egin da. http://www.zaintzakcuidados.net

    HELBURUAK

    Ekonomia feministaren ildotik, ekonomiaren helburua ezin da aberastasunaren metaketa izan, bizitza duinak bizi ahal izatea izan behar da ekonomiaren helburua. Honetarako, bizitzaren zaintza, pertsonen zaintza ekonomiaren ardatz bihurtu behar da.
    Ekonomia pertsonen eskuetara itzultzeko, familiek eta batez ere emakumeek egin ohi dugun zaintza lanen ardura, instituzioek, alegia, arlo publikoek, merkatuek eta komunitateek beren gain hartu behar dute. Ez baitago ez gizarterik, ez ekonomiarik, ez aberastasunik pertsona duinik gabe.
    Zaintza lanak balioan jarri eta era berean zaintzaileentzako baliabideak ezagutarazteko helburuarekin, web orri bat jarri da martxan.

    GAKO NAGUSIAK

    Aurrez, 2011ean Donostiako zaintzen inguruko diagnostiko bat burutu zen. Ondoren zaintza lan horiek balioan jarri, ezagutarazi, espazio publikora atera, eta era berean zaintzaileei laguntza eman ahal izateko Zaintzarako lana edo bide-orria jarri zen martxan. Zehar-lerro gisa lan egiten duenez plan honek, klabea izan da Ongizate departamentuarekin eginiko lana.

    NABARMENTZEKOAK

    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko, gaur egun ez dago Berdintasun politikarik ildo estrategiko bezala zaintza lanak, kontziliazioa edo etxeko lanen banaketa kontuan hartzen ez dituenik
    • EuskalHerriMorea
  • Enplegu Plana" data-mosaic-order-date="">
    LaudioEnplegu Plana

    Laudio
    Enplegu Plana

    Krisi garaian kalitatezko enplegua lehentasun

    HELBURUAK

    Honakoak dira ase nahi diren helburu nagusiak:
    Udalaren baliabideak kalitatezko enpleguaren sustapenaren mesedetan jarri sektore ezberdinekin elkarlanean.
    Krisialdiak udalera ekarri dituen ondorioei aurre egin.

    GAKO NAGUSIAK

    Laudio industriaren baitan hazitako udala den heinean bereziki kolpatua izan da krisialdi honetan.
    2. sektorearen gainbeherak ondorio kezkagarriak ekarri ditu gure udalera.
    1.744 langabe (%19,3) izanik Arabako langabezi tasa altuenetarikoa dauka Laudiok.

    NABARMENTZEKOAK

    Enplegu mahaia: Krisia ez zen 2011n sortu baina Laudion bizi dugun errealitatearen diagnostikoa partekatu, eta Udalaren eskumenetatik abiatuta zer egin dezakegun elkarlanean adosteko foroa eratu genuen lege-agintaldi hasieran.
    Enplegu eta formakuntza programak: Laudioko Udalak gainerako erakundeekin elkarlanean programa ezberdinak jarri ditu martxan, beti ere kalitatezko enplegu duina sustatu asmoz. Horrela, EJk diruz lagundutako soldatak Laudioko Udalak osatu ditu, harik eta gutxienez sektoreko hitzarmenak zehaztutako soldata kopurura iritsi arte (38.000€ guztira). 30 urtez beherako eta 55 urtez gorakoei zuzendutako lanpostuak sortu dira, herrian mantentze eta kontserbazio lanak egiteko batik bat.
    Kontratazioak: Aurrekontuak %20ko jaitsiera izan arren Udalak kontratatuta dituen zerbitzuetako lanpostuak mantendu ditu, eta kontratazio berrietan langileen prekarietatea murrizteko klausulak ezarri dira (sektoreko hitzarmena betetzea exijituz eta soldata hilero ordaindu ezean kontratua etengo dela jakinaraziz).
    Ekintzailetza plana: 2013-2014an aurkeztutako 100 negozio ideietatik 27 jarri ziren martxan (bakoitza batez bestekoz 25.500€-ko inbertsioarekin). “Laudion bizi, bertan erosi/Laudio sin ir más lejos” kanpaina ere martxan jarri da eta “Ogerleko” ekimenari babesa eman.
    Enpresa haztegian 90.610€-ko inbertsioa: Artza poligonoan 9 lokal erabilgarri jarri ditugu alokairu xume baten truke. Bulego hauek erabiltzeko baldintzak ondokoak dira: 2 urte ez pasatzea Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan altan eman zenetik, egoitza fiskala Laudion izatea eta Garapen Agentziak bideragarritasun planari oniritzia ematea.
    • EuskalHerriGorria
  • Ipaka-Izarraitzpeko aniztasun kulturalaren astea " data-mosaic-order-date="">
    UrolaIpaka-Izarraitzpeko aniztasun kulturalaren astea
    Festa giroan izarraizpeko aniztasun kulturala plazara.

    HELBURUA

    Proiektu honen helburua Izarraizpeko bailaran dagoen kultur aniztasuna ezagutarazi eta elkarren berri izatea; harremanak sendotu eta aberastasun kulturalaz gozatzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Jatorri anitz, herri bat lemapean aniztasunaren inguruko beldurrak uxatzeko eta elkarbizitzaren alde egiteko lanean ibili da urte hauetan Azkoitiko Aniztasun kontseilua:
    - Herrian bizi diren guztien artean eraiki behar dugu herria, edozein dela ere bere jatorria.
    - Aniztasuna lantzeko hainbat proiektu martxan dauzkagu herrian. Horietako bat da IPAKA.

    NABARMENTZEKO

    Azkoitiko Aniztasun Kontseiluak eta Xirikatzen Azkoitiko kultur mahaiak bi jai berezi antolatzen zituzten: Aniztasun Jaia eta Azkoitiko Kultur Astea. Bakoitzak bere aldetik, Azkoitian dagoen aberastasun kulturala plazaratzeko ahalegin berezia egiten zuten, herritarrei eskaintza interesgarria eskainiz. 2013an pausu bat gehiago ematea pentsatu genuen: ekimena elkarrekin antolatu eta bailara osora zabaltzea. Hala proposatu genien Azpeitia eta Zestoako udalei, eta biek proposamenarekin eta asmoarekin bat egitea erabaki zuten. Horrela sortu zen IPAKA 2013, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea. Eta IPAKA 2014 ere antolatu eta disfrutatu genuen.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Errekarte eremuko proiektua " data-mosaic-order-date="">
    BeasainErrekarte eremuko proiektua
    Hirigintza garatzeko beste modu bat. Herritarrekin herriarentzat.

    HELBURUA

    Egitasmo honen bueltan bi izan dira hasieratik ase nahi izan diren helburuak:
    - Hirigintza jasangarri bat garatzea.
    - Herritarren artean parte-hartze kultura errotzea udal eskumeneko arlo guztietan.

    GAKO NAGUSIAK

    Aurreko legealditik zetorren proiektu bat zen hau. Zeresan handia eman zuen proiektuak. Hasieratik desadostasun asko pilatu zituen bere bueltan. Zoritxarrez, arazoaren kudeaketan, ez zitzaion inoiz iritzia emateko aukerarik eskaini herritarrei. Legealdi honetan, baina, arazoari taxuz eutsi eta auzotarrekin parte-hartze prozesu bat abiatu zen, beraiek Errekarterako zer nahi zuten erabakitzeko.

    NABARMENTZEKO

    Parte hartze altuko proiektua izan zen Errekartekoa. Herritarrek (bereziki auzotarrek) oso begi onez baloratua. Askok honelako prozesu gehiagoren beharra nabarmentzen zuten eurekin izandako harremanetan.
    Bestalde, prozesuan zehar egindako lana benetakoa izan zenaren sentsazioa ere gailendu zela esan daiteke.
    • EuskalHerriGardena
  • Oñatiko espazio publikoak hobetzeko plana " data-mosaic-order-date="">
    OñatiOñatiko espazio publikoak hobetzeko plana
    Herrian hobetu beharreko espazio publikoen lehenespena egin zen herritarrekin elkarlanean, legealdian zehar aurrekontuetan nahiko partida aurreikusi eta txukuntzen joateko.

    HELBURUA

    Behar egoeran zeuden herriko hainbat espazio publikoren gaineko azterketa egin (nola hobetu daitezken) nahi izan da egitasmo honekin. Horretarako parte-hartze ariketa dinamiko bat garatu da lehenetasunak herritarrek zehaztuz.

    GAKO NAGUSIAK

    Denbora batez erakusketa batean ikusgai egon ziren aztertutako guneetatik 8 (gune bakoitzarekin panel bana xehetasun guztiekin: aurrekontua, lanen iraupena...). Erakusleku horretan bertan, azterlanak jasotzen zituen edukiei buruzko galdetegi bat egon zen herritarrak iritzia eman zezaten. Garrantzia eta urgentziaren arabera sailkatu zituzten proiektuak herritarrek. Erakusketaz gain, azterlana egin zuten profesionalek bi hitzaldi eskaini zituzten herrian. Herritarrek aukera izan zuten proposamenen zergatiak entzun eta ulertzeko, zituzten zalantzak argituz.
    Herritarrek egindako lehenespenetan oinarrituz, urtez urte Udala aipatutako proiektuak txertatzen joan da aurrekontuetan.

    NABARMENTZEKO

    Segurtasuna, funtzionalitatea, irisgarritasuna eta biodibertsitatea izan ziren besteak beste, neurtu eta jaso ziren parametroak, gunearen kalitatea eta erabilgarritasuna zehaztu eta hobetzeko.
    • EuskalHerriGardena
  • Hirigintza + genero perspektiba" data-mosaic-order-date="">
    Hirigintza eta geneo perspektiba modu bateratuan lantzeko proiektua

    HELBURUAK

    Hirigintza eta genero perspektiba modu bateratuan lantzea, ekipamendu eta espazio publikoen sareak eguneroko behar eta ekintzetatik aztertuz. Emakume eta gizonen eguneroko bizitzan eta elkarbizitza ereduan eraginak duten gaiak sakondu dira.

    GAKO NAGUSIAK

    Larrabetzuren Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikuspen prozesu partehartzailea. Prozesu honetan, hirigintza eta lurraren erabileren ikuspegitik, herria etorkizunean nolakoa izango den erabakitzen da. Gauzak horrela, bide honetan parte-hartzea sustatzea premiazkoa delako, Larrabetzuko udalak hiriakolektiboari deitu zion, genero inpaktua lantzearen beharra asetzeko. Genero ikuspegiko azterketaren proiektu honekin, eskala hurbileko begirada bat txertatu nahi izan da, eguneroko zereginetatik, herriaren bestelako irudi orokor bat osatzeko. Genero ikuspegitik landu den hirigintza-azterketa honen bitartez, herri-ereduen inguruan ditugun desio eta beharrak aztertu dira. Tailerrean burutu zen lan honen helburua, emakumeen eguneroko bizitzatik ateratako informazioaren isla, Larrabetzuko H.A.P.O.n txertatxea izan zen.
    Tailerren helburua, genero ikuspegiko Larrabetzuren azterketa egitea izan da. Herria nola izan den eta batez ere herrian nola bizi diren azaldu du.

    NABARMENTZEKOAK

    INSTITUZIOARI BEGIRA: Udaleko partaide guztiekin garatu da.
    JENDARTEARI BEGIRA: (lanketa politiko eta komunikatiboa) Jendarteari begira egon den proiektua izan da, izan ere, ardatz nagusia parte-hartzea izan da.
    • EuskalHerriMorea
  • Ekozenterra" data-mosaic-order-date="">
    ArrasateEkozenterra

    Arrasate
    Ekozenterra

    Hondakinen sorrera prebenitu eta gizartean kaltetuta dauden kolektiboen gizarteratzea bilatzen dituen azpiegitura bat da. Hirugarrena Gipuzkoan, Donostia eta Irunekin batera.

    HELBURUA

    Hondakinen sorrera prebenitu eta lan merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laneratzen laguntzea ditu helburu Emaus, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arrasateko Udalaren elkarlanez bideratu den proiektu honek.

    GAKO NAGUSIAK

    Arrasateko Udala ingurumenari lotutako politika zehatz bat bultzatzenari da, “Zero Zabor” filosofia jarraituz. Momentu honetan hiru ildotan ditu lehentasunak jarrita: berrerabilpenean, birziklapenean eta hondakinak gaika biltzean ( bai berrerabilpena, bai birziklapena posible izan daitezen).
    Norabide horretan pauso esanguratsuak eman ditu Udalak eta berrerabilpenari dagokionez, zehazki, apustu potoloa egin du Arrasaten Ekozenterra sustatuz. Jarduera horixe garatu dezan alokatu dio Emaús Fundazioari ASAM pabiloiaren zati bat hogeita bost urtetarako, prezio sinbolikoan, urte bateko aldietan luzatzeko aukeraz.
    Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak 511.000 euro bideratu ditu proiektu honetara.

    NABARMENTZEKO

    Honako jarduerak burutuko dira espazio honetan:
    - Berreskuratutako materialen kudeaketarako eta prestaketarako tailerrak.
    - Objektuen aprobetxamendurako (objektu hauen eraldaketa, konponketa edo birziklapenaren bitartez) prestakuntza ekintzak.
    - SINdesperdicio tailerra (Emaúsek duen poltsa eta osagarri ekosolidarioen marka, iragarki-banderatxoen hondakinetatik abiatuz sortutakoak diren artikuluak)
    - Bigarren eskuko artikuluen salmenta egingo da.
    • EuskalHerriGorria
  • Ti-ta zerbitzua" data-mosaic-order-date="">

    Azpeitia
    Ti-ta zerbitzua

    Parte-hartze ordenantzaren beharra ikusarazi, eztabaidatu eta denon artean osatu.

    HELBURUAK

    Egitasmo honekin 3 helburu ase nahi izan dira bereziki:
    • Udal jardunean herritarren eta herri eragileen parte-hartzea ahalbideratu eta bermatu.
    • Herri galdeketak arautu.
    • Udaleko ateak herritarrei ireki ordenantza bere sentiaraziz.

    GAKO NAGUSIAK

    Ezeren aurretik hausnarketa orokor bat egin zen parte-hartzearen inguruan. Bertan hainbat eragilek eta herritarrek hartu zuten parte. Parte-hartzea anitza izan zela esan daiteke. Horrek, halabeharrez, egitasmo honi behar zuen berme herritarra eman dio.

    NABARMENTZEKOAK

    Parte-hartzeaz hausnarketa orokor bat egin izana nabarmendu behar da. Hiru bilera egin ziren eta 40, 32 eta 35 lagunek hartu zuten parte hurrenez hurren. Lehenengo aldiz herritarrek euren parte-hartzeak nolakoa behar duen izan eta zein tresnekin kudeatua erabaki ahal izan dute. Ordenantza eredua herritarren neurrira egokitu da. Bestalde, zalantzazkoak ziren puntuak herritarrekin eztabaidatu eta argitu dira.
    • EuskalHerriGardena
  • Etorkizuna amesten" data-mosaic-order-date="">
    LaudioEtorkizuna amesten
    Laudioko garapen estrategikoa modu parte hartzaile eta adostuan definitu

    HELBURUAK

    Etxea oinarrietatik eraiki, ez teilatutik. Lehendabizi etorkizuneko Laudio jasangarri eta eraikigarri bat irudikatzeko prozesu parte-hartzailea burutu. Herriko aniztasuna bermatzen zuten sentsibilitate eta esparru ezberdineko 200 laudioarren ekarpenaren bidez 2013-2025erako HAPOak izan behar dituen oinarri estrategikoak zehaztu dira. Ekarpen eta ondorio hauek guztiak ez dira EH BILDUrenak, prozesu parte-hartzaile batenak baizik, eta guk hauek errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu.

    GAKO NAGUSIAK

    “Etorkizuneko Laudio” parte-hartzeaz zehaztu, ondoren HAPOAren erredakzioa esleitu.
    200 PERTSONA hausnarketa kolektiboko 21 saiotan, foro estrategikoetan 7 tailer, udal talde politikoekin 5 Jarraipen Batzorde bilera, 9 saio auzo asanbladetan, ondorioen txostena ZUIN bereziarekin etxe guztietara

    NABARMENTZEKOAK

    HAPOaren 2013-2025 oinarri estrategikoaren irizpide nagusiak:
    • Ez da biztanleria hazkuntzarik aurreikusten. Biztanleria zaharragoa izango da eta horrek irisgarritasuna eta mugikortasuna egokitzea dakar, baita ekipamendu sozio-sanitarioak ere.
    • Litekeena da langabezia tasak handiak luzaroan irautea (langileen %42 industria sektorean). Berrikuntzan eragin beharko da (ikerkuntza, garapen eta ekintzailetzan, kooperatibismoan, ehun ekonomiko modernoan, ezagutza partekatuan, teknologia aurreratuetan, finantzabide berrietan, dibertsifikazio-maila handian).
    • Gizarte-hirigintza bultzatu behar eta interes ezberdinei erantzunez; erdigunearen berritze integrala (ekipamenduak eta erabilera anitzak) burutuz eta hau Lamuza Parkearekin elkarlotuz. Trenbideak herria zatitzea ekiditeko lurperatzeko aukerak aztertzea, uholdeen arriskuak konpontzea, trafiko lasaiko guneak ezartzea, etxebizitza premiei hutsik dauden eremuetan erantzutea lurzoru natural berrien ordez. Laudioko auzo zein eremu ezberdinetan garapen orekatua gauzatzea.
    • Laudiok kokapen eta garraio komunikazio bikainak ditu, marka-irudia hobetu jarduera ekonomiko berriak erakartzeko.
    • Erabakiak hartzeko partaidetza aktiboa, gardentasuna bultzatzearen garrantzia eta herriko proiektu estrategikoetarako adostasun zabalak lortzea.
    • Natura eta ondare balioak kontuan hartu behar dira. Dauden eraikin eta etxebizitzak birgaitzea lehenetsi, industriarako lurzorua berregokitu. Hiri eredu konpaktuaren aldeko apustua. Garraio publikoa, oinezkoen guneak eta bizikleta bideak lehenetsi. Energia berriztagarrien aldeko hautua. Nerbioi ibaiaren ertzean parke lineala egituratzea.
    • Merkataritzako plan estrategikoa, tokiko merkataritza sustatu estrategia publiko-pribatu partaidetuaren bidez. Alberto Acero plaza ingurua merkataritza eta aisialdirako gune estrategiko bihurtzea.
    • Kultura nortasuna indartzea: kultura eta kirol bizitza dinamizatu. Kultura plana diseinatu eta erreferentziazko kultura eta gizarte zentroa sortzea. Jarduera fisikoa, kirola eta aisialdi osasungarria sustatzeko plana ere garatzea.
    ZER EGINGO DUGU?
    2015 hasieran HAPO berriaren erredakzioaren esleipena. Horretarako pleguetan 2013-2025erako Oinarri Estrategikoek ezarritakoak betetzea exijituko dugu. Era berean “KALEA bizi” filosofia bultzatuko dugu, oinezkoentzako eremu publikoa handitu (LHUItik Alberto Aceroko azokarainoko ardatza) eta toki estaliak areagotu. 2015 erdialderako Foru Planeko lanak bukatuta egongo dira, parkeko errekako lanak hasita eta asfaltatzea bukatuta. Guztira 3 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa.
    • EuskalHerriGardena
  • Harrera protokolarioa " data-mosaic-order-date="">
    Lasarte-OriaHarrera protokolarioa

    Lasarte-Oria
    Harrera protokolarioa

    Migrazioa = aberastasun kulturala.

    HELBURUA

    Kulturartekotasuna balorean jarri nahi izan da proiektu honen bitartez.

    GAKO NAGUSIAK

    Ekimen honen bidez, edozein herritarri, Udalean erroldatzen den lehenunetik, Udaleko zerbitzuen eta herriko elkarteen (kirol eta kultur elkarteak, gastronomikoak, erlijiosoak, aisialdikoak, etab.) informazio osoa eskaintzen zaio liburuxka baten bidez, euskaraz eta bere ama-hizkuntzan. Hortaz gain, herrian egiten diren egitasmoetan parte hartzeko deia ere egiten zaio.
    Erroldatzen den pertsona ororekin aplikatzen den protokoloa da hau, hauen jatorria edozein delarik ere. Modu honetan, herritar bakoitzaren kultura balorean jartzeaz gain, euskalduna ere ezagutzera ematen da. Elkarteen garrantzia bereziki azpimarragarria da, hauen dinamiketan parte hartzeak suposatzen duen gizarte lanagatik.

    NABARMENTZEKO

    Protokolo honek, hasiera hasieratik, herrira etorritako pertsonekin kontaktua izateko aukera eskaintzen du, hauei informazioa banatu eta zuzenean ezagutzeko. Gainera, bereziki azpimarragarria da herritar hauen jatorrizko kulturari, ama-hizkuntzari,... ematen zaion trataera. Urteetan izandako “Extranjero/Nacional” dikotomiarekin hautsi egiten da horrela, baita Espainiar Estatutik etorritako pertsonekin ere. Eta izatez, egitasmoa izugarri sinplea da; ondorioak, ordea, benetan esanguratsuak dira.
    • EuskalHerriGorria
  • ADN Kreaktiboa" data-mosaic-order-date="">
    OreretaADN Kreaktiboa

    Orereta
    ADN Kreaktiboa

    Proiektu honen gako nagusia, ikuspegi estrategiko batekin, sozialki eta ekonomikoki herri eredu propioa bilatu eta lantzen hastea litzateke.

    HELBURUAK

    2025. urtera arteko epealdian jarraitu beharreko estrategia diseinatzea du helburu. Horretarako Hausnarketa prozesu bati ekin zitzaion 2012an, Errenteria nolako udalerria izatea nahi den zehazteko.

    GAKO NAGUSIAK

    Urteen buruan ekonomia industrialeko herri izatetik, zerbitzuetan oinarritutako herri izatera pasatu zen Errenteria. Herri bezala identitate eta helburu konpartituen falta nabarmena nabari zen, eta honi erantzun nahi izan zaio honekin guztiarekin.
    Horretarako hausnarketa fase bat irekin zen herritar eta eragileekin. Horren guztiaren ondorio izan dira plan estrategikoa eta ADN kreaktiboa.

    NABARMENTZEKOAK

    Pertsonari ematen dio balio gorena eta eraldaketa une orotako protagonismoa. Hain zuzen, ADN kreaktibo eta aktibo horrek, ADN dinamiko eta solidario horrek, ahalbidetzen ditu hiria eraldatuko duten etorkizuneko proiektuak.
    • Bideoak
    • EuskalHerriGorria
  • Hondakinen bilketa sistema adosteko parte hartze prozesua " data-mosaic-order-date="">
    MutrikuHondakinen bilketa sistema adosteko parte hartze prozesua
    Herri galdeketa batekin amaituko den parte hartze prozesu erabakitzaile bat abiatu dute herritarrekin, hondakin bilketa sistema berria adosteko.

    HELBURUA

    Parte hartze prozesu honek, Mutrikurako bilketa selektibo tasak hobetuko dituen hondakin bilketa sistema bat herritarrekin adostea du helburu.

    GAKO NAGUSIAK

    Behin erabakia hartuta, udalak eman zuen lehen urratsa “Hondakinen Batzordea” deitu den batzorde informatiboa sortzea izan zen. Geroztik batzorde hori izan da emandako parte hartze prozesua gidatu duena.
    Parte hartze prozesuan zehar, arazoaren gaineko kontzientzia hartzeaz gain, Gipuzkoan bertan azken urteetan abiatu diren sistema ezberdinak ezagutzeko parada izan dute herritarrek.
    Sistemak bete beharreko gutxieneko baldintzak ere, herritarren artean adostu dituzte prozesuan zehar.

    NABARMENTZEKO

    Bete beharreko minimoak adostuta, hauek betetzen dituztenen bilketa sistemen artean erabakitzeko herri galdeketa egingo du udalak prozesuari amaiera emateko.
    • EuskalHerriGardena
  • Auzoetan euskara plan integralak " data-mosaic-order-date="">
    DonostiaAuzoetan euskara plan integralak
    Instituzioa eta herri mugimenduaren arteko elkarlanaren bidez, euskararen normalkuntzan lan egitea da asmoa, euskaraz bizitzaren ziklo guztiak egin ahal izan arte.

    HELBURUA

    Euskara taldeak eta euskalgintza indartzea da egitasmo honen helburu nagusia. Euskararen erabilerarako plan integrala behar bezala landu ahal izateko Donostia mailan, tokian tokiko errealitate eta eragileekin lantzea da helburuetako bat. 2011ko auzo eta herriak prozesutik jasotako eskarietako bati erantzutea.

    GAKO NAGUSIAK

    Batetik, Euskararen suspertzea, instituzioen esku delegatzeko arriskua sumatu da. Bestetik, euskara planak eraginkorrak izan daitezen, diagnostiko erreal bati erantzun behar diote. Diagnostikoa, gero eta hobea izan ohi da tokian tokiko biztanleekin batera egiten bada. Herritarrak, diagnosi egoki bat egiteko klabeak dira, baina baita planak diseinatzeko ere. Diseinu honen parte izanik, planaren aktibista ere bihurtzeko aukera dute, euskararen normalkuntzarako parte aktiboa eta arduratsua bihurtzen direlarik.

    NABARMENTZEKO

    2011n soilik bi auzoetan egotetik, gaur egun 8 auzoetan daude Euskara taldeak. Honez gain, talde hauek koordinatuta daude (ez saretuta oraindik) , Udalak BAGERArekin egin duen dinamizatzeko hitzarmenari esker. Taldeei behar duten laguntza (lan metodologia e.a) eskaintzen zaie.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Tonucci - Irrien Lagunak" data-mosaic-order-date="">
    OarsoaldeaTonucci - Irrien Lagunak
    Umeen parte hartze erreala bilatzen da egitasmo honen bidez, auzolanaz baliatuaz, herriko baliabideekin euskaraz bizi nahi duten ume eta helduen arnasgune bat sortzeko.

    HELBURUA

    Proiektu honen helburu nagusiak, haurrak herrian parte hartzaile aktibo bilakatzea, eta euskaraz bizi nahi duten familiei arnasgune bat eskaintzea izan dira.

    GAKO NAGUSIAK

    - Umeen parte hartze erreala.
    - Euskara.
    - Auzolana.
    - Balio hezitzaileak.

    NABARMENTZEKO

    Herrian dagoen behar bat asetzen ari den egitasmoa izan da hau, umeak begirada guztien erdigunean jarriaz. Haurrentzako parkeak, jolaslekuak,... haurren aisialdia haurrekin atontzeko egitasmo bat da hau, euren iritziak oinarri hartuz gauzatu dena. Horrela herrian bizpahiru azpiegitura bultzatu dira haurren iritziak aintzat hartuz eta euren ekarpenetan oinarrituz. Noski, horretarako guztirako prozesu parte-hartzaileak burutu direlarik.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Biribilgunea bultzatzeko kanpaina" data-mosaic-order-date="">
    ArrigorriagaBiribilgunea bultzatzeko kanpaina
    Herriko auzo baten eskari historikoari bultzada ematea

    HELBURUAK

    Arrigorriagako Martiartuko auzotarren biribilgune eskaria bultzatzea. Horretarako:
    • Arrigorriagako Martiartuko auzotarrak zuten eskari historikoari erantzutea.
    • Auzotik Ugao-Miraballes aldera zuzen joateko bidea egitea (biribilgune bat).
    • Ugao aldera joateko gaur egun egin behar diren 3´4km horrei alternatiba eraginkorrago bat ematea.

    GAKO NAGUSIAK

    Herriko auzoetara gerturatzeko kanpaina baten ondorioz, auzotarren eskari historiko baten berri izan genuen. Justua eta eraginkorra zela ikusita eskari horrekin bat egin eta udalean zein Batzar Nagusietan hau garatzeko ardura hartu genuen. Aldi berean, auzotarrekin batera, herrian eginiko kapainan parte hartze zuzena izan genuen.

    NABARMENTZEKOAK

    INSTITUZIOARI BEGIRA: Auzokideen eskariz, Bilduk udal adierazpen bat prestatu zuen, Aldundiari biribilgunea egin zezan eskatzeko. Adierazpena Osoko bilkuran onartu zen, aho batez onartu ere. Hau da, Bilduren babesa ezezik, gainerako alderdi guztiena ere izan zuen.
    Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilduko ordezkariek udal adierazpena hartu eta ez arauzko proposamen bat aurkeztu eta haren gaineko eztabaida eta bozketa egin zuten. Azkenean, ez zen adierazpena onartu, PNVko 6 ordezkariek kontrako botoa eman zutelako. Bilduk eta PSEk aldeko botoa eman zuten. PP abstenitu egin zen. JENDARTEARI BEGIRA: (lanketa politiko eta komunikatiboa)
    • Auzokideekin bat egin eta salaketa kontzentrazioa burutu zen.
    • Bilduko zinegotziok Martiartuko auzokideak udaletxean hartu genituen guztion artean zer egin erabakitzeko.
    • Biribilgunearen aldeko sinadura-bilketa sustatu genuen. 3000 sinadura lortuz.
    • Biribilgunea eskatzeko euskarriak atera ziren, kartelak...
    • Biribilgunearen inguruko informazioa atera genuen Arrigorriagako Bilduren HURBILDU aldizkarian.
    Arrigorriagako udalean, alderdi guztiok bozkatu genuen biribilgunea eskatzen zuen udal adierazpenaren alde. Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilduk eta PSEk alde bozkatu zuten, baina PNV-k kontrako botoa eman zuen. Batzar Nagusietako bozketaren emaitzaren ondoren, azken hitza Bizkaiko Foru Aldundiak dauka.
    • EuskalHerriBerdea
  • Txantxi txanpon soziala" data-mosaic-order-date="">
    OñatiTxantxi txanpon soziala
    Herriko merkataritza dinamizatu eta gastu ihesa saihesteko sortu den proiektua da Oñatiko Moneta Soziala.

    HELBURUAK

    • Oñatiko herritarren gastu ihesa mugatu eta kontsumoa fidelizatzea.
    • Oñatin bizi ez arren, lan arrazoiengatik herrira gerturatzen diren langileek herrian egiten dituzten gastuak suspertzea.
    • Tokiko saltoki txikien eskaera sostengatzea eta erraztea, egoera zaila bizi baitute.
    • Oñatiko herritar nahiz enpresek “tokikoa” denarekiko konpromisora gerturatzea eta ikustaraztea.

    GAKO NAGUSIAK

    Proiektuak urtebeteko frogaldia izango du, 2014ko Urritik 2015eko urrira.
    Monetaren baliokidetasuna 1 Txantxi=1 € da. Erabiltzailearentzat, %5eko aldez aurretiko hobaria du, tokiko txanpona erosten den unean bertan. Erabiltzaileak bere hobariaren zati bat gizarte funts batera xedatu ahal izango du.
    Orotara 90 negoziotik gora atxikitu dira proiektura.

    NABARMENTZEKOAK

    Informazio kanpaina zabal bat egin da herrian, herritar guztiengana iristea helburu. Horretarako triptiko bat helarazi da etxe guztietara, eta bideo labur bat ere egin da funtzionamendua modu errazean azaltzeko.
    Horrez gain, herriko ikastetxeetako batxilergoko ikasleekin lanketa berezia egingo da ekonomia zirkularra eta tokiko monetaren inguruan.
    Datozen hilabeteetan herriko enpresetara zabalduko da lanketa
    • Bideoak
    • EuskalHerriGorria
  • Gaztegunea" data-mosaic-order-date="">
    BerriozarGaztegunea

    Berriozar
    Gaztegunea

    Berriozargo gazteentzat Gaztegune bat bultzatu eta eraikitzea, jasangarria, gazteek kudeatuta eta zaindua.

    HELBURUAK

    Berriozargo gazteek GAZTEGUNE izeneko gunea izango dute beren ekimen eta nahiak garatzeko.
    Berriozargo udalak proiektu honen bultzatzaile eta eraikitzailea izan da betiere jasangarritasunaren irizpideak kontutan harturik. Langabezian zeuden langileak kontratatu dira eta hornidurak bertako merkatariei erosi zaizkie.

    GAKO NAGUSIAK

    Eraikina lorategi eremu batean kokatzen da estalpe berde handiarekin. Bost guneko patio biribil baten bueltan antolatzen da: gazteentzako, beste 3 beste hiru taldeentzat eta bostgarren bat erabilpen anitzerako, guztia gune osagarri, biltegi eta komunekin.

    NABARMENTZEKOAK

    Eraikin honekin gauzak beste modu batez egin daitezkeela demostratu da, Udala bera izan da eraikinaren bultzatzaile eta eraikitzailea. Langileak kontratatuz eta lan eta soldata duinak bermatuz. Material erosketak ere gertuan eta era jasangarrian eginez.
    Eraikuntza bioklimatikoa egun gure hirietan ematen den eraikitze gehiegikerien aurrean.
    Udalak eraikuntza beste modu batez ulertzen duenaren borondate politikoa. Eraikina berria izango da bai itxura zein sorkuntzan.
    Gazteak izango dira lehenak erabiltzen. Beraiek arduratuko dira zainketaz.
    Gaztetxea, etorkizuneko apustu berdea.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Kabia espazio kreaktiboa " data-mosaic-order-date="">
    OreretaKabia espazio kreaktiboa
    Herria egiteko modu berri eta berritzailea izan da. Eragile eta interesa duen orok hartzen du parte, denei irekia da. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako. KABIA bera Pontika auzoan dagoen orube batean (Barandiaran parkea izango denean) kokatu zen egitura arkitektonikoa izan zen, 30×15m-ko azalerakoa.

    HELBURUA

    Ekimenaren helburu nagusia, herritarren ahalduntzea sustatuko duen aldi baterako gunea sortzea izan da, herrigintzatik sortutako proiektuei lekua egingo diena eta elkarlanaren bidez herria saretuko duena.Helburu nagusi horren baitan, beste hainbat ere badira, besteak beste:
    - Gizartea ulertzeko eta eraikitzeko beste logika parte-hartzaile eta sortzaileak martxan jartzea.
    - Herria egiteko beste modu bat posible dela aditzera ematea.
    - Herritar eta herrigintzaren artean sareak eraikitzea.
    - Laborategi izaera izango duen espazio bat eskaintzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Bi lan burutu ziren hasieratik: batetik, degradatua zegoen gune bat eraldatu zen auzotarrekin batera, hiriarentzat erabilgarri izango zen leku bihurtu arte. Bestetik, herritarren arteko elkarlanean, hiria egiteko beste modu bat martxan jar daitekeela erakutsi zen, oinarritik abiatu eta oinarrira iritsiko zena. Parte- hartzea, berdintasuna, eraldaketa, ahalduntzea, berrikuntza, eduki libreak edo auzolana izan dira herria beste modu batera eraikitzen hasteko tresnetariko batzuk.

    NABARMENTZEKO

    Proiektuaren diseinua modu partehartzailean burutu zen, eragile eta herritarrek aurreko hiru bilera eta lan saio batean proiektuaren edukiak zehaztu zituztelarik. Ondoren Kabia espazioaren kudeaketa eta erabilera, sortutako ekimenen esku gelditu zen, Udalak bitartekoak jartzeko eta ekimenen zabalpenerako konpromisoa hartu zuelarik.
    • EuskalHerriGorria
  • Garapen Agentzia" data-mosaic-order-date="">
    Buruntzaldea
Garapen Agentzia

    Buruntzaldea
    Garapen Agentzia

    Tokiko Garapena modu integralean, eredu berri batean oinarrituta eta eskualde perspektiban.

    HELBURUAK

    Buruntzaldea da inolako eskualdeko egitura instituzionalik ez duen eskualde bakarra; ez garapen agentziarik, ez mankomunitaterik,... Gai konkretu batzuetan Buruntzaldea osatzen duten sei herrien (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) arteko elkarlana ematen bada ere, tokiko garapena landu eta kudeatzeko ez dago inongo egitura finkorik. Hori dela eta, egitura juridiko bat sortu eta Tokiko Garapena modu integralean lantzea da helburu nagusia.

    GAKO NAGUSIAK

    Egitasmo honen egikaritzarako hainbat eskualdetako egitura aztertu ziren, hauek eredu gisara erabiltzeko. Bestetik, eskualdeko udalerrien lan ildoak eta jarduna ere ikertu ziren, horrela Garapen Agentziaren ildo bateratuak zehazteko.
    Beste oinarri batzuk izango dituen garapen eredu bat landu da: eraldaketa sozialerako kooperatibismo sozialean oinarritzen dena; garapen ekonomikoaz gain, pertsonen garapena ere kontuan izango duena; garapen sozialaz gain, kulturala, linguistikoa,... ere kontutan hartzen dituena.

    NABARMENTZEKOAK

    Eskualdearen garapen integrala: soziala, ekonomikoa, instituzionala.
    Eredu berria: kooperatibismo soziala, ekonomia sozial eta eraldatzailea ardatz dituena eta garapena modu jasangarrian landuko duena.
    Eragile eta herritarren garrantzia: hauekin hausnarketa prozesu bat burutu da, eskualdearen etorkizuneko lan ildoak eta plangintza osatzeko.
    • EuskalHerriGorria
  • Zerbitzuen publifikazioa" data-mosaic-order-date="">
    AgoitzZerbitzuen publifikazioa
    Lorezainen zerbitzua, eraikin publikoen garbiketako zerbitzua, Kultur etxeko kudeaketa eta Kirolgunearena, udaletxearen eskutan geratu ziren. Baita, hondakinen kudeaketa ere.

    HELBURUAK

    Udaletxeak eskaintzen zituen zerbitzu gehienak, enpresa pribatuen eskuetan zeuden. Kudeaketa zuzenago eta garbiago bat lortzeko, publifikazio plan bat jarri genuen, zerbitzu horiek udalak modu zuzenean kudeatzeko. Batzuk, langileak zuzenean kontratatuz eta beste kasu batean, enpresa publiko baten sorrerarekin.

    GAKO NAGUSIAK

    Guztia ondo egiteko, hainbat txosten egin genituen, zerbitzuen kostuak zeintzuk ziren, eta publifikazioaren ondoren, zenbat diru “aurrezteko” aukera izango genuen jakiteko. “Biderka”ren laguntza ere izen genuen horretarako. Zerbitzuak udaletxera joan ziren pasatzen, kontratuak agortu eta bukatu ahala.
    INSTITUZIOARI BEGIRA:Udal taldeko bileretan datuak mahai-gaineratu ziren eta denon artean erabaki genuen nondik nora jo.
    GIZARTEARI BEGIRA: Asanblada eta bilera irekiak egin genituen, estudio horien emaitzak plazaratzeko eta erabakia ahalik eta adostasun handienarekin hartzeko.

    NABARMENTZEKOAK

    Oso bilakaera positiboa izan du. Batetik, lanpostuak sortzeko aukera eman digulako (2 lorezain, 4 garbiketako langile jornada erdian, kultur etxerako bat jornada erdian, hondakinen kudeaketarako 5 eta kiroldegian subrogatuak izan ziren 11). Bestetik, diru aurrezpen handia ekarri dute. 70.000 euro lorezainen kasuan. 25.000 garbiketarekin. 100.000 euro kirolgunean eta kultur etxean 10.000 euro inguru. Basuretan, 160.000 euro aurreztu dira. Jendea pozik dago, lehen baino zerbitzu gehiago ematen ditugulako, langileen lan baldintzak kasu askotan hobeagoak direlako eta urtero, zenbakiak bilera irekietan aurkezten ditugulako.
    Kontutan hartu behar da Agoizko Udalaren egoera ekonomikoa oso zaila dela eta neurri hauek, alde horretatik ere, eragin baikorra izan dutela.
    • EuskalHerriGorria
  • Larramendi auzoko soterramendua " data-mosaic-order-date="">
    TolosaLarramendi auzoko soterramendua
    Exekuzioan zen hirigintzako udal egitasmo bat zuzendu eta herritarren beharretara egokitzeko balio izan duen ariketa demokratikoa izan da Larramendin garatutakoa.

    HELBURUA

    Exekuzio fasean zegoen auzune berri batean kili-kolo zeuden zenbait elementu zuzendu nahi izan ziren egitasmo honekin. Hain xuxen, herriko sarreretako bat den bial berri baten soterramendua. Gainera, auzo kontzientzian ere sakondu nahi izan zen hartu beharreko erabakietan auzotarrei zuzenean parte-hartzeko aukera ahalbideratuz.

    GAKO NAGUSIAK

    Auzo galdeketaren parte hartze maila oso handia izan zen %62koa, horrek prozesu guztia legitimatu zuen eta azken erabakiaren zilegitasuna bermatu. Zeuden iritzi desberdin guztiak barneratzea lortu zen. Jarrera kontrajarriak izan arren eta udalak jarritako baliabideei esker auzotarrek jakin ahal izan zuten proiektu bat eta bestearen arteko desberdinatsunak zeintzuk ziren.

    NABARMENTZEKO

    Auzoan prozesuak hasiera batean kontrako iritziak izan arren, hau garatzen joan zen neurrian, iritzi hauek aldatzen joan ziren. Azkenik, auzo galdeketaren parte hartze maila horren altua izanda, prozesua bera legitimatua izan zen eta azken emaitza denen aldetik onartua.
    • EuskalHerriGardena
  • "Danborrada parekidea" ikerketa beka" data-mosaic-order-date="">
    Donostia
    Emakumeen parte hartzea danborradan oztopatzen dutenei, irtenbideak bilatzea izan da proiektu honen helburua.

    HELBURUA

    • Emakumeak Danborradan parte hartzeko emandako pauso historikoen bilduma egitea.
    • Gezurrak diren mito askori aurre egitea. Adibidez, emakumeek ez dutela inoiz parte hartu danborra jotzen, edo nondik datorren festa hau.
    • Balorean jarri eta ezagutarazi danborradan berdintasunaren alde eman diren pausoak, eta eragileak.
    • Emakumeen parte hartzea danborradan oztopatzen dutenei, erresistentziei irtenbideak bilatzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Enkargu baten bidez egin beharrean, Beka bat atera zuen udalak, ikerlari, ikasle eta elkarte ezberdinek aukera izan zezaten beren proposamenak aurkezteko.
    Ikerketa honetatik, danborrada parekiderantz pausoak nola eman erraztuko dituzten pautak ezagutzea espero da.

    NABARMENTZEKO

    Bekaren irabazlea ikerlari talde bat izan zen. Ikerketaren kalitatea eta emaitzaren kalitatea guztiz bermatu da. Bi hizkuntzetan argitaratua izan dadin, itzulpenerako dirua ere aurreikusi behar zela nabarmendu behar dugu.
    • EuskalHerriMorea
  • Kale garbiketa zerbitzuaren publifikazioa " data-mosaic-order-date="">
    PasaiaKale garbiketa zerbitzuaren publifikazioa
    Kale garbiketa zerbitzuaren publifikazioa zentzu guztietan da onuragarria: udalarentzat zerbitzuaren kalitate hobea bermatzeko; eta herritarrentzat, dakarren onura ekonomikoagatik.

    HELBURUA

    Ekimen honen bidez, udalak azpikontratatuta zeukan garbiketa zerbitzua, zuzeneko kontratazio izatera pasatzea lortu da eta zerbitzu publikoa berreskuratzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Kale garbiketa zerbitzuaren publifikazioarekin, udalak zortzi urtez kanpo enpresa bati esleituta izandako kontratua eten da, eta 15 lanpostu berreskuratu dira.
    Horrela bada, udalak zerbitzuaren gaineko kudeaketa zuzena berriro ere bere gain hartu du, efektibitate handiagoa lortuaz, zerbitzuaren gaineko kontrol zuzenagoa, eta beraz, kale garbiagoak.

    NABARMENTZEKO

    Zerbitzuaren beraren hobekuntzaz gain, Pasaiako udalarentzat ere ekonomikoki askoz errentagarriagoa da neurri hau, hilero 21.500€ inguru aurrezten baitira horrela: enpresa tartekariarekin, zerbitzuak 1.144.762€ko kostua zuen urteko; orain berriz, kostu osoa 883.638€koa da. Beraz, herritarrentzat ere onuragarria den neurria da hau, udalak egindako kudeaketa on baten adierazle.
    • EuskalHerriGorria
  • Oiangu, batzuen makroporiektutik, guztion herri proiketura" data-mosaic-order-date="">
    OrdiziaOiangu, batzuen makroporiektutik, guztion herri proiketura
    Herriko naturgune garrantzitsu batean abiatutako makroproiektu elitista bat gelditu, berriro herritarren eskuetan jarri eta parte hartze prozesu baten bitartez bertan egitekoak definitu dira.

    HELBURUA

    Herriko naturgune garrantzitsu batean aurreko legealdiko agintariek egin nahi zuten makroproiketu elitista gelditu eta gunea herritarrentzako berriro ireki, beronen etorkizunaz elkarrekin erabakiz.

    GAKO NAGUSIAK

    Aurreko legegintzaldian EAJk ustez herrira hazkunde ekonomikoa ekarriko lukeen Golf zelai bat eraiki nahi izan zuen. Golf zelai horrekin batera, hotela eta etorkizunean luxuzko etxebizitzak eraikitzeko aukera ere mahai gainean jarri zuten. Hirigintza-proiektu faraoniko hori bere garaian Udalak erosi zuen eta goierritarrok aisialdirako asko erabiltzen dugun naturgunean, Oiangun, kokatu nahi zuten, sarrera libre eta doakoa zuen guneari mugak jarriz.

    NABARMENTZEKO

    Legealdia hastean, proiektuaz gera zitekeen guztia paralizatu, golf zelai izan behar zuenaren sareak eta posteak eraitsi eta herritarrekin batera, proiektu berri bat adosteari ekin zion. Prozesu horretatik talde eragile bat sortu zen, eta talde horrek Oiangun gauzatzeko hainbat proposamen helarazi zizkion Ordiziako Udalari. Duela urtebete, talde horrek udalaren esku utzi zuen Oiangun gara daitezkeen proiektuen ardura.
    Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du udalak Oianguko natur baliabideen kontserbaziorako eta sentsibilizaziorako. Urtean zehar hainbat ekimen antolatu dira lankidetza horren barruan.
    BCC Basque Culinary Centerrekin eta beste zenbait eragilerekin lanean ari da udala Oiangu baserrian taberna-jatetxe zerbitzua eskaintzen hasteko. Basque Culinaryrekin lan-talde egonkor bat sortu du udalak, hezkuntza eta formaziotik abiatuta, gastronomian, elikaduran, ingurumenean eta iraunkortasunean oinarritutako proiektu bat garatzeko.
    • EuskalHerriBerdea
  • Ikuskaritza fiskala gauzatzeko plana" data-mosaic-order-date="">
    AgurainIkuskaritza fiskala gauzatzeko plana
    Agurainen Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga ordaintzen duten enpresen errolda eguneratu eta Iruzur Fiskalari aurre egiteko plana.

    HELBURUAK

    Agurainen Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga ordaintzen duten enpresen errolda eguneratzea.
    Iruzur Fiskalari aurre egitea.

    GAKO NAGUSIAK

    Aguraingo Udalean ez da sekula ikuskaritza fiskalik egin.
    Ikuskaritza plana eta espediente guztien jarraipena udaleko Idazkariaren esku dagoen arren, lan eskerga arintzeko eta Udalaren baliabide mugatuak kontuan izanda, aholkularitza fiskalean espezializatutako enpresa bat kontratatu da.
    Ikuskaritza espediente bat ixtean iruzurrik egongo balitz, Udalak kobratzen duen diru kopurutik portzentaje bat ordaintzen dio aholkularitza enpresari.
    Ikuskaritza plana bertan behera uzteko helburuarekin, aholkularitza enpresa honen kontratazioa, Estatuko Ordezkariak auzitara eraman du baina Udalak aurrera egin du.
    Orotara amaitu diren 8 espedienteak, ikuskatuak izan diren enpresen oniritzi eta adostasunarekin itxi dira.

    NABARMENTZEKOAK

    Ikuskaritza planaren arabera ikuskatu beharreko 80 enpresetatik 8 espediente amaitu dira.
    Ikuskatu diren 8 enpresetatik 3 ziren zerga hau modu egokian ordaintzen ez zutenak.
    8 ikuskaritza espedienteak amaituta guztira 310.000 euroko iruzurra atzeman da eta, enpresa hauen errolda behin eguneratuta egoteak, diru sarrera 100.000 euro handiagoa izatea suposatuko dio Udalari datozen urteetan.
    • EuskalHerriGorria
  • Pasaiako portua biziberritzeko egitasmoa " data-mosaic-order-date="">
    OarsoaldeaPasaiako portua biziberritzeko egitasmoa
    Herria, portua eta eskualdea biziberritzeko egitasmo bat da. Lehenengo aldiz instituzio publikoak, elkarlanean, hitzetatik ekintzetara pasako dira.

    HELBURUA

    - Pasaiako herriaren biziberritzea.
    - Gipuzkoako merkantzien nazioarteko sarrera-irteera bakarra den portua bideragarri egin eta etorkizunari begira jartzea.
    - Sozialki Gipuzkoako eskualde degradatuena den Oarsoaldea ikuspegi sozio- ekonomikotik biziberritzeko neurriak hartzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Kasu honetan inplikatuak dauden instituzio gehienak (5 udalak eta GFA) EH Bilduren kudeaketapean daude. Horrek komunean lan egiteko aukera berriak sortu ditu. Bestalde, ereduen talka irudikatzeko ere aukera handiak ematen ditu. Alde batetik, Jaurlaritzak eta Portuko Zuzendaritzak egitasmo megalomanoak defendatzen dituzte. Bestetik, EH Bildu eta eskualdeko eragileak proiektu sozial eta herrikoiagoa defendatzen ditugu.

    NABARMENTZEKO

    Donostia, Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek GFArekin lankidetza protokolo bat sinatuko dute. Horren baitan udalek HAUSNARKETA ESTRATEGIKO bat egiteko ardura hartuko dute. Bien bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak portua biziberritzeko konpromiso zehatzak hartuko ditu: portua hobetzeko ekimen zehatzak, udalekin bitariko hitzarmenak ekinbide zehatzak garatzeko,... Horretarako guztirako 5 urtetan zehar partida bat mantentzeko konpromisoa hartuko du aurrekontuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak.
    • EuskalHerriGorria
  • Aurrekontuak 2014 " data-mosaic-order-date="">
    OiartzunAurrekontuak 2014
    300.000 euroko partida jarri du Udalak herritarren esku auzoetan dituzten beharrak asetzeko.

    HELBURUA

    Egitasmo honen bidez, Oiartzungo auzotarrek egin dituzten eskari eta lehentasunei erantzun nahi izan zaie modu zuzen eta praktiko batean.

    GAKO NAGUSIAK

    Legealdia hasi zenetik urrats praktikoak eman nahi izan dira aurrekontu parte- hartzaileei dagokionez: auzo batzarrak, bilera sektorialak, tailerrak,... urtero garatu izan dira. 2014ean, baina, urrats bat gehiago eman nahi izan zen: 300.000 € aurreikusi ziren auzotarrek eurek ezarritako lehentasunen baitan kudeatzeko. Horretarako metodologia eta parte-hartze dinamika anbiziosoak jarri ziren abian.

    NABARMENTZEKO

    Auzotarrak izan dira prozesuan zehar beharren artean lehentasunak zehaztu dituztenak. Horretarako, Hirigintza Plan Orokorra berritzeko prozesuan bildutako eskaerak eta egunerokoan udal bulegoetan jasotzen zirenak, erabili zituzten auzo-batzarrak oinarriak prestatzeko. Batzar horietan sortutako eskaera eta proposamenak ere txertatu ziren zerrendan; eta ostean, herritarrekin lehentasunak markatu ziren bilera eta tailer dinamika baten bidez. Hauek mailakatu eta urtean zehar gauzagarriak zein izan zitezkeen zehaztu ziren. Gauzagarriak ez zirenak, edota auzolan bidez garatu zitezkeenak, gerorako utzi ziren.
    • EuskalHerriGardena
  • Udaletxeko barne antolaketa " data-mosaic-order-date="">
    ZarautzUdaletxeko barne antolaketa
    Zarauzko udaletxeko baliabide pertsonalak egokitze bidean langileekin elkarlanean burutu zen barne prozesua izan zen hau. Protagonistak haiek izan ziren hasieratik eta langile batzordearen erabateko adostasunarekin garatu zen.

    HELBURUA

    Proiektu honen gauzapenarekin, Zarauzko udaletxeko baliabide pertsonalak egokitzea izan da helburu nagusia.

    GAKO NAGUSIAK

    Langile talde batekin lan taldea osatu zen, koordinatzaile funtzioak betetzeko. Sail guztietan fitxak osatu ziren, hauetan bakoitzak eman beharreko zerbitzuak eta horretarako beharrezko giza baliabideak zein ziren zehaztuaz. Ostean, bilerak egin ziren sailez sail, eta langileen artean fitxak adostu ziren. Ondoren, koordinazio taldeak, informazio osoa bildu zuen eta langile batzar batean adostu zen. Bozeramaile batzordearen oniritzia ere jaso zuen dokumentu honek.
    Horrela, departamentuetako beharrak, perfilak eta funtzioak definitu ostean, organigrama osatu zen. Fase horretan hainbat behar atzeman ziren. Hala nola, lanpostu batzuen amortizazioaren beharra, langile horien birkokapena, etab. Ostean, balorazio guztia mahai politikora pasatu zen, bertan erabakiak hartu zitezen.

    NABARMENTZEKO

    Zarautzen udalak egoitza ezberdinak ditu eta herritarrentzat hau ez zen batere erosoa. Eskaera ezberdinak egiteko eraikin ezberdinetatik pasa behar izaten zuten. Honi irtenbidea emate aldera bentanilla bakarra izatea planteatu zen. Baina, noski, hau garatzeko barne antolaketa osoa moldatu beharzen, organigrama berri bat osatuaz. Hori dela eta heldu zitzaion gaiari, eta herritarrek oso erantzun positiboa eman dute.
    • EuskalHerriGorria
  • Kultur mahaiaren kooperatibak San Agustin kudeatu " data-mosaic-order-date="">
    AzpeitiaKultur mahaiaren kooperatibak San Agustin kudeatu
    Udala eta herriko eragileek elkarlan erreal baten bidez kultur arloa eta zenbait azpiegitura kudeatu.

    HELBURUA

    Egitasmo honekin zenbait helburu ase nahi izan dira:
    - Herriko eragileen sarea osatu.
    - Udala eta herriko eragileek alternatiba bateratua eraiki. - Kultura herriratu.
    - Kultur eragileekin Elkarlana indartu.

    GAKO NAGUSIAK

    Udalak kudeatzeko baliabideak jartzen ditu eragileei konfiantza eman eta beraiek azpiegitura osa kudea dezaten. Honek, herriko eta udaleko kultur agendak indartu eta kudeatzen ditu.

    NABARMENTZEKO

    Proiektu erreala da, eta herrian kultura erreferentzia da arlo guztietan. Udalak erraztasunak ematen ditu baina eragile sozialak dira proiektuaren bultzatzaile.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Kirolaren egoeraren azterketa eta plan estrategikoa " data-mosaic-order-date="">
    Lasarte-OriaKirolaren egoeraren azterketa eta plan estrategikoa
    Bi fase izan ditu proiektuak: azterketa eta plan estrategikoaren diseinua. Egoera orokorra ezagututa, hau hobetzeko proposamenak bildu ziren, herritarrengandik eta kirol komunitatearen partetik, adinkako mahaietan. Ekarpenen artean, herri perspektibatik behatuta, lehentasunezkoak definitu ziren, plan estrategikoa osatuz.

    HELBURUA

    Proiektu honen bidez, Lasarte-Oriako kirola eta jarduera fisikoaren egoera orokorra zein zen zehatz-mehatz aztertu nahi izan zen, ostean etorkizunerako erronkak herriko kirol komunitate osoarekin elkarlanean definitzeko.

    GAKO NAGUSIAK

    Proiektu osoan zehar, herrian kirola eta jarduera fisikoaren inguruan lanean diharduen ororengana jo zen, egungo egoera zein zen ezagutu eta hau nola hobetu ahal zitekeen zehazteko: kirol elkarteak, udaleko kirol saila, antzerki eta dantza eskola, jubilatuen elkartea, aniztasun funtzionaldun pertsonen aisialdi elkartea, kiroldegiko erabiltzaileak, herriko kultur eragileak, ikastetxeak eta guraso elkarteak,...

    NABARMENTZEKO

    Prozesu honek kirola eta ariketa fisikoa herri guztiari nolabaitean eragiten dion zerbaiten gisara ulertzera ematen lagundu du.
    Informazio mamitsua eskuratu da gainera plan estrategikoaren bidez: kirol instalazioek behar dituzten hobekuntzak definitzeaz gain, herriko kirol eskaintzak zein gabezia dituen identifikatu da.
    Hauek hobetzeko ekimen konkretuak proposatu dira.
    Herritar gehiagorengana heltzeko eskaintzak zein beharko lukeen zehaztu da.

    • KolorezkoEuskalHerria
  • Moneta lokala, Axtrokia " data-mosaic-order-date="">
    EskoriatzaMoneta lokala, Axtrokia
    Axtrokia, Eskoriatzako moneta soziala, Garapen sozial eta ekonomikoa sustatzen duen proiektu jasangarria da.

    HELBURUA

    Herrian Tokiko garapena sustatzea da helburu nagusia: -Garapen soziala sustatzea
    - Garapen jasangarria sustatzea
    - Garapen ekonomikoa sustatzea (merkataritza batez ere)

    GAKO NAGUSIAK

    Zerga hobari zirenak edo Udalak ematen zituen sariak eurotan ordaindu edo erreziboan deskontua aplikatu ordez, orain, moneta lokalean banatzen dira, herrian bertan berrinbertituak izan daitezen.
    Axtrokiak, bilete fisikoak, igorri izanak oso hausnarketa interesgarriak piztu ditu herrian. Egitasmoak harrera ona izan du herritarren artean. Merkatarien artean ere; lehen gerturatzen ez ziren herritar batzuk bezero izan dituztelako, merkatari elkartea sortu eta elkarlanean aritzen dihardutelako (honta eta beste ekimen batzutan),...

    NABARMENTZEKO

    - Moneta bera kontzientziazio kanpaina gisa erabili da eskoriatzarrak Eskoriatzan kontsumitu dezaten
    - Merkatari elkartea eratu eta kooperazio estrategiak abian jartzea, denek denen onerako lan egin dezaten
    - Urtea amaitzerako Udalak 16.000 Axtroki (euro 1 = axtroki 1) jarriko ditu zirkulazioan, Eskoriatzan berrinbertituko direnak.
    • EuskalHerriGorria
  • Geroa ganoraz, herri marka " data-mosaic-order-date="">
    ArrasateGeroa ganoraz, herri marka
    Etorkizun hobe bat lantzea ahalbidetuko diguten balore sozial eta ekonomiko batzuk transmititu nahi izan dira legealdia ezaugarrituko duen herri marka edo zeinu baten bitartez.

    HELBURUA

    Proiektu honen helburua Arrasatearrengan ardurazko jarrera bat sustatzea da. Etorkizun hobe bat lantzea ahalbideratuko duten balore sozial eta ekonomiko berriak transmitituz.

    GAKO NAGUSIAK

    “Arrasate geroa ganoraz” herri markak dioen bezala, Arrasatek bere etorkizuna ganoraz edo fundamentuz landu behar du. Fundamentuz esaten denean da, herritarrek guztiek jarrera aktiboa izan behar dutela, adibidez, kontsumo arduratsua eginez, birziklatuz, bertoko merkataritza bultzatuz, euskaraz mintzatuz, baserritarren etorkizuna zainduz, elkartasunez eta elkarlanez. Hain xuxen, hori da gakoa: jarrera berri bat Arrasate herri moduan ezaugarrituko duena.

    NABARMENTZEKO

    Geroa Ganoraz herri marka bat da. Aterki horren pean udalak hainbat printzipio, balore, egitasmo eta jarduera atondu nahi izan ditu udal jarduera osoa norabide horretan kokatuz.
    GEROA GANORAZ: hiri hondakinen kudeaketa, herriko azoka biziberritzea, berrerabilpena sustatzeko Ecocenterra, bazterkeria arriskuan dauden herritarrei lan aukerak eskaintza, “bidezko merkataritza herria” izendatzea, mugikortasuna modu integralean lantzea,...
    • EuskalHerriBerdea
  • Irimo: hiri soziala ehuntzen" data-mosaic-order-date="">
    UrretxuIrimo: hiri soziala ehuntzen
    Urretxun hutsik dauden 75.000m2ko industria-gunea biziberritzeko apustu estrategikoa da. Gune horretako heren bat Udalaren jabetzakoa izanik, erabilera publikoak indartu nahi dira herrigintza sustatuz.

    HELBURUAK

    • Espazioaren eraldaketa gradualaren bidez, eskualdeko oreka topatu: ekintza polo berri bat eraikiz; oraingo ekipamenduek betetzen ez dituzten eskualdeko bizitza soziala hobetzeko.
    • Ekintzailetza berritzailea bultzatu: ekonomia berriak sortu eskala desberdinetan: jatorri industriala berasmatuz eta eskualdeko kontestu hibridoarekin egokituta.
    • Espazioa berrerabiltzeko balore patrimoniala errekonozitu: garbiketa-deskontaminazio ekintza aktibitate ekonomiko bihurtuz, gune industriala bisibilizatu eta egun dauden aktibitate kulturalak dignifikatu.

    GAKO NAGUSIAK

    "Irimo" izeneko gune fisiko baten (aurretik industria ustiategi garrantzitsua izandakoa) inguruko gogoeta egin dugu eragile, herritar, lurzoruaren jabe eta inplikaturik dauden erakundeekin batera. Lehen fasean, eta hiri moldagarriaren filosofiari jarraiki, gune horrek izango lituzkeen erabilpenei buruzko gogoeta bultzatu da, herriaren beharrei begira, indarguneak eta ahuldadeak zeintzuk diren aurreikusteko asmoz.

    NABARMENTZEKOAK

    Urretxuko Udalak gidaritza lanak harturik, parte hartze prozesu integrala abian jarri du Irimo industriagunea biziberritzeko eta eskualdeko helburu estrategikoekin bat eginez (ekintzailetza sustatu eta industria sektorearen eraldaketa bultzatu) eskualde mailako agente desberdinek parte hartzen dihardute aipatu prozesuan.
    • Bideoak
    • EuskalHerriGardena
  • Gardentasun protokoloa" data-mosaic-order-date="">
    OiartzunGardentasun protokoloa
    Gardentasuna, interes publikoa, langileekiko errespetua, gastu publiko burujabea, legeriaren errespetua, klausula sozialen aplikazioa,... bermatzeko printzipio, jarraibide eta arau berrien bilduma da.

    ASE NAHI ZIREN HELBURUAK

    Apartheid garaian udala kudeatzen ibili zirenek egin zituzten gehiegikeriak (luxuzko bazkari-afariak, jaitxoak, bidaiak,...) ekiditea izan da egitasmo honen lehen helburu. Halakorik ezin da berriz gertatu. Bestalde, azken garaietan hain orokorrak bihurtzen ari diren korrupzio kasuei ere udaleko ateak itxi nahi izan zitzaizkien udal jardunerako printzipio, dinamika eta arau berriak ezarriz.

    GAKO NAGUSIAK

    Udalgintzarako eredu berri bat abian jarri nahi izan da Oiartzunen. Gardentasuna, interes publikoa, langileekiko errespetua, gastu publiko burujabea, legeriaren errespetua, klausula sozialen aplikazioa,... lehenetsiz.
    Gogoeta prozesu sakon baten ondorioz, dekalogo forma duen protokolo bat erdietsi zen udal jardunerako: Alkate eta zinegotzien lan jarduerako irizpideak, Alkate eta zinegotziek karguaren ordezkaritzan eta protokolo lanetan egindako gastuen kudeaketarako jarraibideak, eta irizpide orokor berriak abian jarriz.

    NABARMENTZEKOAK

    Horrekin guztiarekin, udal ordezkarien eguneroko jarduna arautzea/txukuntzea lortu da. Gaur egun, protokoloak barnebiltzen dituen irizpide, jarraibide eta printzipio guztiak errespetatu eta bete beharreko arau bilakatu dira zinegotzi eta alkatearentzat. Gaur egun protokoloaren eduki guztiak hitzez hitz betetzen dira Oiartzungo Udalean.
    • EuskalHerriGorria
  • Ekin hiriari" data-mosaic-order-date="">
    BarakaldoEkin hiriari

    Barakaldo
    Ekin hiriari

    Guztiontzako hiria egiten, modu parte-hartzailean eta herritar guztien beharren arabera

    HELBURUA

    Hirien diseinuan ez dugu guztiok parte hartzen. Eraketa prozesu honetan kanpo gelditzen dira umeak, pertsona helduak, elbarritasuna duten pertsonak eta emakumeak.
    Helburu orokorra beraz, genero perspektiba kontutan izanda, denontzako hiria eratzeko tresnak eskuratzea da.

    GAKO NAGUSIAK

    Helburua lortzeko, prozesu partehartzaile bat planteatu zen, hiru fasetan:
    • Formakuntza: Hiru eguneko jardunaldiak antolatu ziren. Hirigintzan eta genero perspektiban adituen hitzaldiak eta dinamika praktikoak egin ziren.
    • Ekarpenak: Herritarren ekarpenak jaso ziren leku eta bide ezberdinetatik jarritako postontzien bidez.
    • Diagnostikoa: Hiriaren diseinua era ‘inklusibo’ batean egiteko tresnak definitu (bukatu gabe).

    NABARMENTZEKO

    Elkarte ezberdinetako kideak parte hartu zuten jardunaldietan: Feekor, Eguzki, Iretargi, Barakaldoko Auzokideen elkarteak, Oarsoaldeko Irrien Lagunak, La Herrera / Pasaia, Colectiú Punt 6, Hiria Kolektiboa.Proposamena oihartzun handia izan du komunikabideetan. Prentsa idatzia zein irrati ezberdinak gure lanarengatik interesa izan dute.
    • EuskalHerriGardena
  • Genero perspektibadun udal aurrekontuak" data-mosaic-order-date="">
    DonostiaGenero perspektibadun udal aurrekontuak
    Genero berdintasunak gure kudeaketa ereduan ardatz izan behar du. Aitzitik, udal aurrekontuak udal kudeaketarako dugun tresnarik garrantzitsuena dira. Halabeharrez, batak zein besteak elkar loturik joan behar dute. Horretxegatik, udal aurrekontuek genero perspektibaz lantzea lehentasun behar du izan udal jardunerako.

    HELBURUA

    Udal aurrekontu guztiak genero perspektibatik landuko zituen metodologia bat definitzea III. Berdintasun planaren baitan.

    GAKO NAGUSIAK

    Genero aurrekontuak prozesu baten urrats bat baino ez dira. Berdintasun plana izateak ez du esan nahi Berdintasuna iritsi denik Udalera, eta genero perspektibadun aurrekontuak egiteko metodologia zehaztua izateak, ez du esan nahi Aurrekontuak jada parekideak direnik. Baina norabide bat markatzen duen ezinbesteko tresna da, benetan gure jarduna aztertu eta pixkanaka eraldatzen joateko.

    NABARMENTZEKO

    Aurrekontuak 4 parametro desberdinen baitan aztertzen dira 2013 ez gero. Bai aurrekontuen edukiak eta bai likidazioa. Udazkenean, aurrekontuaren eztabaida publikorako txosten bat egiten da, hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen ari diren momentua izanik, eragina izateko helburuarekin. Lau parametroak:
    - Aurrekontuen bolumena. Zer aurreikusten den eta ekintza bakoitzerako zenbateko partida zuzentzen den aztertzen dute.
    - Genero prespektibatik, garrantzia gehien duten zuzendaritzen aurrekontuaren azterketa egiten dute.
    - Giza baliabideen azterketa. Arlo bakoitzak egiten duen gastuen azterketa egiten da. Gastu hau genero perspektibatik egin dadin, udal langileen formakuntza berdintasun politiketan eta genero perspektibadun garrantzitsua da.
    - Aurrekontuko partida ekonomikoek ze lotura duten Udalaren Berdintasun planarekin bat egiten duten aztertu eta ea berdintasun planaren helbururen bat bultzatzen duten.
    • EuskalHerriMorea
  • Aurrekontuak 2014" data-mosaic-order-date="">
    AzpeitiaAurrekontuak 2014
    "Denon Artean” aurrekontuak udalaren marka da: gardentasuna, politika gerturatu eta herritarrekin komunikazioa indartzeko.

    HELBURUA

    Udalak herritarroi bere egoera zuzenean eta gardenki azaltzea izan du helburu. Honetaz gain, hurrengo ekitaldirako aurrekontuen ildo orokorrak ere herritarrekin erabaki dira. Horretarako arloka eta auzoka egiten dira bilera ezberdinak.

    GAKO NAGUSIAK

    Batzar irekiez gainera, herritarrek datorren urteko udal aurrekontuetarako iradokizunak edota proposamenak egiteko beste bide batzuk ere izan dituzte. Herriguneko auzoetan ekarpenak jasotzeko buzoiak jarri dira, eta udalaren webgunean atal berezia sortu da horretarako.
    Herritarrekin harremana sendotze aldera, obra eta detaile txikiei beharrezko garrantzia ematea izan da prozesuaren gakoetako bat.

    NABARMENTZEKO

    Bilera orokorretan jendea bildu da baina auzoka eta, batez ere, arlokako bileretara ez da jende askorik gerturatu. Hurrengorako bilera kopurua jaistea egokia ikusten da.
    • EuskalHerriGardena
  • Basogintza herrijorran " data-mosaic-order-date="">
    OñatiBasogintza herrijorran
    Basogintza eredu nagusien (eredu produktiboa eta eredu kontserbazionista) inguruko eztabaida sakonaren ondorioz, herri onurako mendietan udalak jarraitu beharreko politikaren oinarriak zehaztu dira parte hartze prozesu batean.

    HELBURUA

    Herri onurako mendiek (Artia mendia 782 Ha) bete beharreko helburuak eta funtzioak zehaztea. Helburu eta funtzio hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko azpi-sailarekin adostea. Eta azkenik, adostutako helburu eta funtzio horiekiko Oñatiko Udalak Herri Onurako Mendien Antolaketa Proiektuak egitea.

    GAKO NAGUSIAK

    Herri mendiek bete behar dituzten funtzioak zehazteko Oñatiko Udalak prozesu parte-hartzailea abian jarri zuen urtero egiten den Ingurumen Astearen programa aprobetxatuz. Ingurumen Astearen barruan “Oñatiko Herri Basoak” lelopean Udaleko teknikariek hitzaldia eman zuten Kultur-etxean, gerora jorratuko zen “Basogintza Herrijorran” prozesu parte-hartzailearen sarrera bezala.
    Saioan mendien inguruko araudia, politika eta plangintza nagusiak azaldu ziren. halaber, Oñatiko Herri Onurako Mendien ezaugarri nagusiak ere aurkeztu ziren.
    Horretaz gain, egitasmo honek “Basogintza Herrijorran” prozesu parte- hartzailea abiatu zuen.

    NABARMENTZEKO

    Baso politikan jarduteko irizpideak eragindako eragile, erakunde eta norbanakoekin adostu ziiren egindako saioen bitartez.
    • EuskalHerriBerdea
  • OHZ gaineko laguntzak" data-mosaic-order-date="">
    GetxoOHZ gaineko laguntzak
    Errenta maila txikia duten familia-unitate getxoztarrek Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko laguntzak ematea.

    HELBURUAK

    Errenta maila txikia duten familia-unitate getxoztarrek Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko laguntzak ematea.

    GAKO NAGUSIAK

    • Eskatzailearen familia-unitatearen urteko diru sarrerak ezin du gainditu kopuru zehatz bat: 22.500 eurotik (pertsona bakar baten kasuan) eta 30.114 euroraino (sei kideko familia-unitate baten kasuan)
    • Baremo baten arabera , aurreko urtean ordaindutakoaren %50 edo %100 izan daiteke diru-laguntza.
    • Ondoko kasu berezietan diru-laguntza %100 izango da:
      • Hipoteka betearazpen baten ondorioz etxe desjabetuak,
      • Genero indarkeriaren biktimak,
      • Familia unitateko norbaitek 2. edo 3. graduko mendekotasun izatea,
      • Aita-ama bakarra eta seme-alaba bere kargu.
    INSTITUZIOARI BEGIRA: 2012.garren urtean zilindrada handiko ibilgailuei tasak igo zitzaizkien eta horren ondorioz lortutako zergen partida bat (250.000 euro) diru-laguntza hauek ematera bideratu ziren. GIZARTEARI BEGIRA: Getxoko etxebizitza gehienetara esku-orria banatu zen kanpaina honen berri emateko. Herritarrei zuzendutako telefono ireki bat jarri zen.
    250.000 euroko aurrekontua genuen eta bi deialdi egin dira: Lehenengoan 15.000 euro eta bigarrenean 70.000 euro banatu dira.

    NABARMENTZEKOAK

    Ekimenaren arrakasta handia izan arren, etorkizunera begira finkatuta geratzeko ideia sakondu beharra.
    • EuskalHerriGorria
  • Mirari Finantzieroa " data-mosaic-order-date="">
    MutrikuMirari Finantzieroa
    Egoera finantzarioa zuzentzeko Mutrikuko Udalak abian jarri duen kudeaketa eredu berria ezaugarritzen duten elementuak: zorroztasuna, gardentasuna, gastu publiko burujabea, konpromisoa eta elkarlana.

    HELBURUA

    Zorpetze maila larriarekin, %118koa, hartu zuten legealdi hasieran Mutrikuko Udala. Hiru urte hauetan egoera onbideratzea izan da euren helburu nagusia.

    GAKO NAGUSIAK

    Mirari finantziero honek bi gako nagusi izan ditu: Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako elkarlan harreman estua eta gastu publikoan hartutako neurriak (zorroztasuna, gardentasuna, gastu burujabea eta konpromisoa). Aldundiaren esku-hartzearen bitartez egoera zuzentzeko bideragarritasun plana egin zen legealdi hasieran eta geroztik zorrotz-zorrotz bete da.
    Horrekin guztiarekin Udalaren zorpetze maila duela 10 urteko mailara bueltatzea lortu da.

    NABARMENTZEKO

    2011. urtean udalak 5.283.000€ ko zorra zuen, 2013 amaierarako 4.284.000€ra jaitsi zuen zorra eta 2014 bukaerarako 3.611.000€ koa izatea espero da.Legealdi amaierarako zor bizia %60tik beherakoa izango dela aurreikustenda, plan ekonomiko finantzarioko helburuak beteaz eta Mutrikuko Udalak askatasun ekonomikoa berreskuratuz.
    • EuskalHerriGorria
  • Bazkaleku komunal ekologikoak" data-mosaic-order-date="">
    BaztanBazkaleku komunal ekologikoak
    Nekazaritza eredu berriak bultzatu nahi genituen, Baztango komunalak hobetu, nekazarien parte-hartzea bultzatu eta mantso-mantso bertze nekazaritza eredu berri bat egiteko pausuak eman.

    HELBURUAK

    • Baztango bazkaleku komunaletan produktu naturalak erabiltzea.
    • Produkzio ekologikoa sustatzea.
    • Baztango mendiendako eta bertan dabilen aziendarendako “plus” edo gehigarri bat izan zitekeen pausu bat ematea.
    • Baztango komunalen balore naturalak indartzea

    GAKO NAGUSIAK

    Legealdi hau hasi genuenetik hutsune nabarmen bat ikusten genuen Baztango nekazarien eta Udalaren arteko harremanetan.
    Baztanek 3 bazkaleku komunal dauzka eta denetara 1000 hektarea inguru dauzkate. Urtero 120 nekazari desberdinek erabiltzen dituzte bazkalekuak eta aunitz izaten dira hauen inguruan hartu beharreko erabakiak.
    Egoera ikusita, nekazari guztiekin bilerak egiten hasi ginen eta parte-hartzea arras interesgarria izan da hasmenetatik. Bilerak egin bezala eta nekazariekin harremana indartu ahala, bazkalekuetan ongarri ekologikoa botatzea proposatuz hasi ginen eta ondotik bazkalekuak ekologikoan izenpetzea adostu zen.

    NABARMENTZEKOAK

    Bazkaleku hauetan, urtero 750 behi baino gehiago sartzen dira, hauetatik gehienak piriniar arrazakoak direlarik. Aunitz dira nekazariekin batera hartu diren erabakiak eta egindako hobekuntza hauei esker azken urtean (2014an) inoiz baino azienda gehiago sartu da bazkalekuetan.
    Lehendik zeuden hainbat arazo konpondu dira eta bazkalekuetan egin behar diren inbertsio eta hobekuntzak nekazariekin adosten dira.
    1000 hektarea hauek Baztango azaleraren %3a suposatzen dute eta Nafarroaren %0,1a.
    Horrenbestez, herri lurren kudeaketan abeltzaintza indartzeko orain arte erabilitako eredu eta ongarri “tradizionalak” -errotuta zeudenak- alboratu eta ikuspegi ekologikoari indarra eman zaio, gure komunala babestuz eta erabilera orekatuagoa eskainiz.
    • EuskalHerriBerdea
  • Etxebizitza libreetan alokairu soziala sustatzeko diru laguntza " data-mosaic-order-date="">
    OrdiziaEtxebizitza libreetan alokairu soziala sustatzeko diru laguntza
    Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntzak ematean datza proiektuak.

    HELBURUA

    Hutsik dauden etxebizitza libreen merkaturatzea sustatu nahi izan du Ordiziako Udalak diru-laguntza programa honekin. Bestetik, herriko gazteen emantzipazioa bultzatzea etxebizitza libre bat errentan hartzeko aukera emanez.

    GAKO NAGUSIAK

    Ematen den diru-laguntza urtebeterako da. Eskatzaileen baldintzak mantentzen diren bitartean eta udalak dagokion kreditua bideratzen badu, diru-laguntza hau beste 2 urtetan luzatu ahal izango da, gehienez 3 urtera arte. Etxebizitzen esleipena zozketa bidezkoa da, bai Errentamendu Modu Orokorrean eta baita Gazteenean ere.
    Onartuko den gehienezko errenta 550 eurokoa da. Eskatzaileek jasoko duten diru-laguntza, urteko alokairu errentaren eta pertsona edo bizikidetza- unitatearen urteko diru-sarrera gordinaren %30 arteko diferentzia da. Errenta urtero aldatuko da bizikidetza unitatearen diru-sarreren arabera.

    NABARMENTZEKO

    Programan parte hartzeko interesa dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:
    Orokorra:
    - Ordizian erroldatuta egotea urtebetetik gorako epean, eskaera egin aurreko aldian.
    - Urtean 9.000 eta 25.000 euro bitarteko diru sarrera haztatuak izatea.
    - Bizikidetza-unitatea, gutxienez, bi pertsonez osatua egotea.
    - Errentamendu-kontratua egiten den eguna baino bi urte lehenagotik inongo etxebizitzaren jabetzarik, azalera eskubiderik edo gozamen eskubiderik ez izatea.
    Gazteentzat:
    - Bizikidetza-unitatea osatzen dutenen adina oinarri hauek onartzerako garaian 19 eta 28 urte bitartekoa izatea.
    - Orokorreko modalitateko 1., 2. eta 3. baldintzak betetzea.
    - Bizikidetza-unitatea, gutxienez, pertsona batekoa izatea.
    • EuskalHerriGorria
  • Parte-hartze ordenantza" data-mosaic-order-date="">
    Villabona
Parte-hartze ordenantza
    Parte-hartze ordenantzaren beharra ikusarazi, eztabaidatu eta denon artean osatu.

    HELBURUAK

    Egitasmo honekin 3 helburu ase nahi izan dira bereziki:
    • Udal jardunean herritarren eta herri eragileen parte-hartzea ahalbideratu eta bermatu.
    • Herri galdeketak arautu.
    • Udaleko ateak herritarrei ireki ordenantza bere sentiaraziz.

    GAKO NAGUSIAK

    Ezeren aurretik hausnarketa orokor bat egin zen parte-hartzearen inguruan. Bertan hainbat eragilek eta herritarrek hartu zuten parte. Parte-hartzea anitza izan zela esan daiteke. Horrek, halabeharrez, egitasmo honi behar zuen berme herritarra eman dio.

    NABARMENTZEKOAK

    Parte-hartzeaz hausnarketa orokor bat egin izana nabarmendu behar da. Hiru bilera egin ziren eta 40, 32 eta 35 lagunek hartu zuten parte hurrenez hurren. Lehenengo aldiz herritarrek euren parte-hartzeak nolakoa behar duen izan eta zein tresnekin kudeatua erabaki ahal izan dute. Ordenantza eredua herritarren neurrira egokitu da. Bestalde, zalantzazkoak ziren puntuak herritarrekin eztabaidatu eta argitu dira.
    • EuskalHerriGardena
  • Zertan inbertitu nahi dituzu 120.000€ zure auzoan? " data-mosaic-order-date="">
    BeasainZertan inbertitu nahi dituzu 120.000€ zure auzoan?
    Ezkiaga auzoko garapenean auzotarrak inplikatu nahi izan dira denen artean guztion neurrikoa izango den auzo eredua bultzatzeko.

    HELBURUA

    3 helburu izan ditu hasieratik egitasmo honek:
    - Auzotarrek euren beharrak identifikatu eta lehenestea.
    - Herritarren artean eta, bereziki auzotarren artean, parte hartzea sustatzea.
    - Auzotarrak udalaren kudeaketaren parte egitea.

    GAKO NAGUSIAK

    Bizilagunek auzorako proposamenak egin zituzten bere garaian. Proposamen horiek egingarriak behar zuten izan. Gero, egindako ekarpen guztien artean bozketa bat egin zen egokienak zirenak hautatzeko. Bozketa fase horretara pasa zirenak 3 izan ziren. Auzotar bakoitzak 3 proposamenen artean bozkatu ahal izan zuen, bozka bakarrarekin.

    NABARMENTZEKO

    Egitasmo honekin auzotarrak euren auzoaren garapenean inplikatzen hasteko bidea egin nahi izan da. Parte hartzea ez zen oso handia izan baina emaitza nahiko interesgarriak jaso ziren.
    Prozesu honen barruan egingarriak ez ziren proposamenak ere egon ziren. Horrek, halabeharrez, proiektu horiek bideratu beharra eragin zuen.
    • EuskalHerriGardena
  • 50.000 € zertan? zertarako?" data-mosaic-order-date="">
    Leitza50.000 € zertan? zertarako?
    Leitzako garapenean herritarren inplikazioa bilatu nahi genuen eta urtez urte lantzen ari garen ikuspegi parte-hartzailean sakontzea, herria egiteko beste eredu batzuk badaudela erakutsiz.

    HELBURUAK

    • Leitzarrek 50.000 euro zertan inbertituko dituzten erabaki.
    • Herritarrak behar komunitarioetan oinarrituta, udalak zehaztutako diru partidaren gaineko erabakiak hartzea.
    • Herritarrak udal kudeaketaren parte izanik komunitatearen parte hartzea aktibatu eta erabaki kolektiboak hartzea.
    • Herritarrek dituzten beharrak eta proposamenak jasotzea eta konpartitzea, eta lehentasunen arabera sailkatzea.
    • Udala eta herritarren artean komunikazio eta parte-hartze kultura indartzea.
    • Talde lanerako espazioak sortu, pertsona bakoitzaren interesen ikuspegi zehatzetik, eta ikuspegi desberdinak mahai gaineratuz, talde/komunitate ikuspegia lantzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Udal aurrekontuen inguruan urtetik urtera udala herritarrengana hurbiltzeko dinamikak landu badira ere, beste pauso bat emateko beharra ikusten zen herritarren parte-hartzea sustatzeko. Horrela, aurreko urteko gerakinaren (remanente) zati bat nora bideratu erabakitzeko orduan herritarren parte hartzea sustatzeko beste aukera egokia zela ebatzi genuen.
    Lehenik eta behin herriko egoeraren diagnosia egin zen, bere indargune eta ahulguneak jasoz, eta jarraian herritarren proposamenak jaso ziren (130 proposamen inguru). Behin irizpide “objetiboen” arabera proposamen guztiak zerrendatutakoan, parte hartu zuten herritarrek beraien “nahiaren” arabera proposamenak berriro puntuatzeko aukera izan zuten, azkenean proposamenen zerrendatze definitiboa lortuz. Azkenik 10 egitasmo inguru onartu ziren.

    NABARMENTZEKOAK

    Egitasmo honekin, herritarrak direla herriaren oinarri adierazi nahi izan genuen eta modu praktiko, zuzen eta eraginkor batez gure dirua zertan inbertitu leitzarren artean erabaki.
    Parte hartzearen bitartez herriko beharrak aseko dituen eraikuntza kolektiboa sortu. Prozesu honekin diru publikoa guztion artean zertan inbertitu erabakitzearen praktika osasuntsua burutzeaz gain, herria gu guztiok osatzen dugula irudikatu nahi izan dugu, guztiok proposatu, eztabaidatu, harremandu, solastu..., hau baita udaletik sustatu nahi dugun demokrazia parte-hartzailearen eredua.
    Herritarren erantzuna oso baikorra izan zen eta parte hartu zutenen artean ere balorazioa oso positiboa izan zen, eta bide horretan sakontzeko ondorioa argia izan zen. Prozesua baloratzerako orduan, parte-hartzaileen aldarri nagusia izan zen prozesuaren emaitza materialez haratago, 50.000 euro zertan inbertitu, garrantzitsu eta aberasgarriena prozesua bera izan zela, proposatzea, eztabaidatzea, desberdinen artean adostasunera iristea...
    • EuskalHerriGardena
  • Suspertu14 (Ekonomia Suspertzeko Plana)" data-mosaic-order-date="">
    GasteizSuspertu14 (Ekonomia Suspertzeko Plana)
    Gure eredu sozioekonomikoaren garapena marrazten hastearekin batera langabezia murrizteko proposamen ugari txiki jorratzea, adostasun eta parte-hartze zabalean landuta, horrek eraginkortasuna bermatzen duelakoan.

    HELBURUA

    Krisiak oso gogor jo duen Gasteizko jarduera ekonomikoa berpiztea eta langabezi tasa ikaragarria murriztea, batez ere merkataritza txikia, hirugarren sektorea, turismoa, nekazaritza eta abeltzaintza eta industria txikiaren jarduera sustatuz.
    Udala elementu aktiboa izatea Gasteizko jarduera sozioekonomikoa, jarduera ekonomikoa aktiboki sustatuz eta kalitatezko lanpostuak sortuz.
    Enpleguaren Udal Kontseilua sortzea (Udalaren Ekonomia Sustapenerako Saila eta Enplegu Saila, Merkataritza Ganbera, enpresak, hezkuntza erakundeak (EHU eta Egibide) eta sindikatuak).

    GAKO NAGUSIAK

    Gure inguruko udalerrietan enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko garatzen ari diren planak bertatik bertara ezagutu eta aztertu genituen, eta Gasteizko errealitate sozioekonomikoa hobekien ezagutzen duten profesionaletako batzuen aholkularitza jaso genuen. Gero, udalerriko 30 eragile soziali bidali genien dokumentua (sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, dendariak, langabeak, emakumeak…). Suspertu14! planaren %33, hau da, edukiaren heren bat, Gasteizko EH Bildu udal taldeari kanpotik egindako ekarpenak dira. Laburbildurik, plan honek jasotzen dituen neurri guziak udalerrian kontrastatu dira, ahalik eta eraginkorrena izan dadin eta langabezia murrizten lagun dezan.

    NABARMENTZEKO

    Suspertu14 plana mota guztietako eragileekin (sindikatuak, SEA, autonomo eta enpresari txikien elkarteak, merkataritza eremuko eragileak, teknikariak eta adituak, Lanbide Heziketako eragileak…) elkarlanean eta harreman iraunkorrean oinarritzen da. Horretarako Udalaren ohiko tresneria (Sustapen Saila, Hirigintza Antolamendua…) jarduera ekonomikoa suspertzeko beharraren mesedetan jartzen du, beti ere eredu sozioekonomiko alternatibo baten eraikuntzaren perspektiban.
    • EuskalHerriGorria
  • Osasun zentroaren afera " data-mosaic-order-date="">
    TolosaldeaOsasun zentroaren afera
    Herritarren presioak, pribatizazio froga pilotu hau momentuz geratzea lortu du. Ezinbestekoa izan da Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformaren lana eta eskualdeko alkateen inplikazio maila altua.

    HELBURUA

    Tolosaldeko osasun eskualdean 65.000 pertsona bizi dira, ohiko eskualdeari Andoain, Legorreta eta Beizama herriak gehitzen baitzaizkio. Gipuzkoan, ez dago biztanle maila antzekoekin, ospitale komarkal publikorik ez duen eskualderik eta berau lortzea da borroka honen helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    2011ko azaroan Osasun sailak eta Inviza enpresa pribatuak hitzarmen bat sinatu zuten. Bertan anbulatorioetan ematen ziren espezialitateak, Asuncion klinikari oparitu zitzaizkion eta azken hau eskualdeko ospitale erreferentziazko bihurtu zen. Honela eskualdeko herritarrei, Donostia ospitalera zuzenean joatea debekatzen zitzaien.

    NABARMENTZEKO

    Gizarte presioari esker geldotu egin da prozesua. Donostia ospitalera ez da sarrera zuzena debekatu eta ez da espezialitate gehiago eraman klinika pribatura. 2015 urtea bukaeran Asuncion klinika eta Osasun sailaren arteko akordioa iraungitzen da.
    • EuskalHerriGorria
  • Bono laguntza familientzako " data-mosaic-order-date="">
    SoraluzeBono laguntza familientzako
    Txoritasun egoeran eta bazterkeria arriskuan dauden herriko familiak modu xumean bada ere laguntzea.

    HELBURUA

    Egoera okerrenean dauden herriko familiei laguntzea eta aldi berean herriko kontsumoa sustatzea bilatu nahi izan da ekimen honekin. Bazterketa eta txirotasunari aurre egiten saiatu gara.

    GAKO NAGUSIAK

    Bizi dugun krisi-sistemikoaren ondorioz, gero eta larriagoa da Soraluzeko familia askoren egoera. Hori ikusita, udalari ahalegin berezia egitea dagokio, gehien behar duten herritarrak babesteko eta krisi egoera elkarrekin gainditzeko. Norabide horretan, herriko merkatariekin batera, familientzako bono-laguntzak martxan jarri dira.

    NABARMENTZEKO

    Bonoa 50€koa da, herriko edozein merkatal gunetan erabiltzeko. Eskaera Gizarte Zerbitzuetan egin behar da, eta familiek egiaztatu behar dute Soraluzen bizi direla eta guztien artean 1.200€ baino gutxiagoko diru- sarrerak dituztela. Ostean, Gizarte Zerbitzuek eskaera aztertzen dute, eta hala badagokio, familiari onarpena jakinarazten zaio. Behin jasota, herriko edozein merkatal gunetan egindako astua erabili ahal izango da justifikazioa gisara.
    • EuskalHerriGorria
  • Lehiberriko enpresa hazitegia eta enplegu planerako bekak" data-mosaic-order-date="">
    Enpresen arteko sinergia eta indarguneen sendotzea eta desberdinen arteko proiektu bateratuak garatzeko kulturaren sustapena.

    HELBURUAK

    Eskualdeko enpresen arteko elkarreraginak, sinergiak sustatu eta indartu nahi izan dira. Enpresa desberdinen artean produktu berriak egiteko programa da, horretarako lan egiteko gune neutroak eskainiz. Beken bidez, ikerketa lerroak zabaldu dira, ondoren enpresak identifikatu eta bakoitzaren kate begiak elkartuz kate osoa sortzeko.

    GAKO NAGUSIAK

    Ikerketa lerroa zehaztea eta hori sustazeko beken bidez koordinazioa garatuko duen pertsona ekintzaile egokiak topatzea. Horrekin batera, enpresa desberdinak lanketa honetan barneratu eta elkarren artean lanean jartzea da gakoa..

    NABARMENTZEKOAK

    Ikerketa lerroen zehaztapena enpresek osatzen duten Lehiberri foroaren bitartez egiten da.
    • EuskalHerriGorria
  • Ikusgarri Aretoa" data-mosaic-order-date="">
    LekeitioIkusgarri Aretoa

    Lekeitio
    Ikusgarri Aretoa

    Zinea mantendu eta berreskuratzeko proiektua

    HELBURUAK

    IKUSGARRI ARETOA mantentzeko eta ondoren, berreskuratzeko ekimena. Horrekin batera aretoa gehiago herriratzeko proposamena.

    GAKO NAGUSIAK


    2012ko martxoan aretoa ustiatzen zuen enpresa, udalarekin jarri zen harremanetan. beraien jarduna defizitarioa zela azalduz..
    2012ko Ekainetik abendurako hitzarmena egin zen. Udalak, urteko defizitaren arabera, 7500€ arteko dirulaguntza emango zion enpresari zine emanaldiak egotea bermatzeko. Modu horretan, zine emanaldiak mantentzeaz gain, aretoaren erabilera librea adostu zen.
    Udalak konpromiso berezia hartu zuen zine emanaldien komunikazioan laguntzeko. Zinemara ikusle gehiago joango balira, udalaren ekarpena gutxiagokoa izango litzateke (enpresak urte amaieran aurkeztutako defizitaren araberakoa izango zen).
    2013 erdialdean Zinea ustiatzeaz arduratzen zen enpresak, diru gehiago jartzea proposatu zion udalari. Egindako esfortzua eta jendearen zinearekiko erantzuna ikusita (ikusle kopurua igo zen, baina ez gehiegi), zineaz arduratzen zen enpresari dirulaguntza ez handitzea erabaki zen.
    2013ko irailean udala eta parrokiaren arteko hitzarmena egin zen udalak aretoaren erabilera osotasunean eskuratzeko.
    2013ko urrian Lekeitioko zine zale batzuk elkartu ziren. Zine emanaldiak berreskuratzeko erarik egokiena herritarrak batu eta elkarte bat eratzea zela iritzita, bazkide zerrenda egiten hasi ziren. 450 bazkide batu zituzten.
    Erantzuna ikusita, xehetasun guztiak lotzen hasi ziren egingarria zen erabakitzeko: aretoaren digitalizazioa, beharrezko baliabideak, programazioaren nondik norakoak, kudeaketa ereduak, elkarteratzea ofizializatu…
    2014ko urtarrilean udalak diru laguntza emango zuela baieztatu zien, baldin eta bazkide birtual horiek egi bihurtzen baziren. Taldeak berak, proiektua bideragarri izateko bazkide kopurua zehaztu zuen; 400. Ondoren bazkidetza kanpaina hasi zuten eta gaur egun ia 500 lagunek egiten dute 100€ko ekarpena.
    Hitzarmena sinatuta, udalak 23.000€tan lagunduko du proiektua. Modu horretan beharrezkoa denean proiektorea erabiltzeko aukera izango du udalak (Euskal Zine Bilera…) Lehenengo urteko inbertsioa ikusita udalak ahal duen heinean laguntzeko asmoa dauka.

    NABARMENTZEKOAK

    • Zine aretoa elizarena izanik, pelikulen emanaldiak enpresa pribatu batek eman ditu, alokairua ordainduz.
    • Herritarrak, edo udalak berak, momentu puntualetan aretoa erabiltzeko alokairua ordaindu behar izan diote elizari.
    • Udalak, gutxienez, urtean bi aldiz erabiltzen zuen aretoa.
    • Zine emanaldietarako erabiltzen zen proiektorea analogikoa zen. Digitalizatzeko beharrizana zegoen, horrek suposatzen duen kostuarekin.
    • Bideoak
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Parte-hartze arautegia " data-mosaic-order-date="">
    DonostiaParte-hartze arautegia
    Udal jardunean eta erabakietan herritarrei zuzenean parte- hartzeko aukera ematean datza egitasmo honek. Itxurazko parte- hartze dinamika antzuetatik, benetako dinamika parte- hartzailetara saltoa emateko egitasmoa da beraz.

    HELBURUA

    Hiru urte hauetan zehar emaniko pausoak sendotze aldera, eta herri galdeketak eta demokrazia zuzena posible egin ahal izateko, Donostiako Parte Hartze arautegia moldatzea mugarri nagusitzat jo da. Prozesu hau metodologia parte hartzaile batekin, 60 bat herritarrek osatutako lantalde espezializatu baten bidez burutu da.

    GAKO NAGUSIAK

    Arautegi honen helburua parte hartzea izanik, ezinbesteko jo zen modu parte hartzailean emaniko eztabaida sozial baten ondorioz moldatzea jada indarrean zen arautegia. Herritar kolektibo anitz eta zabalarekin egin dute lan 3 urtetan zehar. Horretarako guztirako, prozesu batean parte hartzeko konpromisoa eta diziplina beharrezkoak izan dira.

    NABARMENTZEKO

    Parte hartzeaz aritzean, demokrazian, herriaren boteretzean aurrera pausoak emateaz hitz egiten da. Demokraziaren kalitatea hobetzeaz beraz. Donostiako udalean Demokrazian sakontzeko, hiru eremu landu dira:
    - Demokrazia ordezkatzailea edo errepresentatiboa hobetzea: gardentasuna, informazioa, kode etikoa,...
    - Demokrazia dialogikoa: eztabaida prozesu eta prozesu parte-hartzaileak bultzatuz besteak beste.
    - Demokrazia zuzena: pertsona bat boto bat. Boto unibertsala eta sekretuaren bidez, erabaki politikoetan herritar guztiek parte hartzea.
    • EuskalHerriGardena
  • Udal dirua, denon kontua" data-mosaic-order-date="">
    Eibar
Udal dirua, denon kontua
    Partaidetza prozesu baten bitartez udal aurrekontuen lanketarako lehentasunak zehaztu ziren, eta horietan oinarrituta landu dira Eibarko EH Bilduk udalean aurrekontuei egindako emendakinak.

    HELBURUAK

    Oposiziotik aurrekontuen lanketa ahalik eta parte-hartzaileena bideratzea bilatu izan da legealdi hasieratik. Lehen urtean datu nagusiak ezagutarazi ziren. Bigarren urtean, berriz, ekarpenak arloka jaso ziren. Hirugarren urtean ekarpenak ahalik eta parte hartzaileenak izatea izan zen helburua, inkesta baten bitartez.

    GAKO NAGUSIAK

    Udal gobernuak ez bezala, EH Bilduk herritarrekin batera egin nahi izan ditu Eibarko aurrekontuak eta horretarako “Udal dirua, denon kontua” kanpaina martxan jarri zen.
    Inkesta bat diseinatu eta Bolo Bolo aldizkariarekin (Eibarko EHBilduren hiruhilabetekaria) batera Eibarko etxe guztietara banatu zen. Honen bitartez legealdi hasieratik defendatzen ziren hainbat proiekturen babes maila jakin nahi izan zen, baita beste hainbat ideiarena ere (Eibar futbol taldeari dirua ematearena adibidez).

    NABARMENTZEKOAK

    Behin inkesta jaso ondoren (150 eibartarren inkestak jaso ziren) bi batzar ireki egin ziren eta bertan udal gobernuarekin negoziatzeko lehentasunak definitu ziren. Azkenean gobernuarekin adostasun batera iristea lortu zen. Ondorioz, hiritarren lehentasunak gobernuaren agendara iristaraztea lortu dela esan daiteke. Hori horrela, behin prozesua emaitzak ematen hasi zenean herriko aldizkariko kontraportada erosi eta bertan publikatu ziren erdietsitako lorpenak.
    • EuskalHerriGardena
  • Harriondoa Kultur Etxea" data-mosaic-order-date="">
    LesakaHarriondoa Kultur Etxea
    Herriko kultur talde eta eragile guztiak biltzen dituen HARRIONDOA gune bizia eta haien erabakiekin kudeatuko dena.

    HELBURUAK

    Hasiera batean makroazpiegitura bat egitea aurrikusita zegoen, herriko errealitate kulturala aintzat hartu gabe. EHBildu Udalean sartu zenean, proiektuari buelta eman zion, besteak beste, herriko errealitate kulturalaren beharrei erantzuteko eta beraien beharrak asetzeko. Finean, birdimentsionatu egin zen ikuspegi guztietatik, herriarekin konpartituz eta herritarrentzak izatea helburu zuen egitasmo bat gauzatuz.

    GAKO NAGUSIAK

    PNVk Madrildik dirulaguntza erdietsi zuen baina proiektu “elitista” ikuspegi batetik. Dirulaguntzak hor egonik, laguntza horiek ez galtzea eta kultura arloko azpiegitura birformulatu eta egokitu bat egitea adostu zen. Horretarako, herritarren arteko elkarlanean, herria egiteko beste modu bat martxan jar daitekeela erakutsi zen, oinarritik abiatu eta oinarrira iritsiko zena.
    Ez ohiko funtzionamendua du, ez du ordutegirik, ez atezainik…..talde bakoitzak bere giltza du. Beraien artean adosten dituzte gelen erabilera egunak, orduak….aretoen garbitasuna bere gain hartzen dute eta amankomunean gauzatzen dute. Taldeek herriko kultur agenda osatzeko emanaldi zein ikastaroak eskaintzen dituzte, Honetarako guztirako Koordinazio talde bat sortu da, bi hilero elkartzen dena, kexak, zalantzak, proposamenak eta dena delakoak eztabaidatzeko. Egokitua dagoen partida ekonomikoaren jarraipena eramaten du koordinazio taldeak eta tasak, sarrerak…erabakitzen dira.
    Izena ere herriak aukeratua izan zen. Udalak proiektua hartu zuenetik honen izaera herrikoia eta denona dela sentitzeko eta egi bihurtzeko aldera neurriak lehen bait lehen ezarriz.

    NABARMENTZEKOAK

    Kontutan hartu behar da Lesakako Udalaren egoera ekonomikoa oso zaila dela eta ezinbestean bestelako kudeaketa ereduak ahalbidetu behar direla, diru kopuru handien gainetik herritarren eta herriko eragileen parte hartzearekin eta proiektuaren biziraupena bermatzeko eguneroko inplikazioarekin.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Tximistarreta parkearen diseinua parte hartze bidez" data-mosaic-order-date="">
    Lasarte-OriaTximistarreta parkearen diseinua parte hartze bidez
    Lehenengo Tximistarreta parkeko erabileraren mapa eta ezaugarritzea egin zen. Ostean, erabilpenaren inguruko auto-hausnarketa eta analisia egin ziren, hainbat talde elkarrizketatuz. Gero erabilpen komunitariorako proposamena luzatu zen: gunearen inguruko hausnarketa eta proposamenen azterketa eta lehenespena. Azkenik, proiektua aurkeztu ostean, lanak egin ziren.

    HELBURUA

    Herritar eta eragileekin aurrera eramandako parte hartze prozesu baten bidez, Lasarte-Oriako herrigunean kokatutako plaza berri bat diseinatzea izan da dinamika honen helburu nagusi.

    GAKO NAGUSIAK

    Plazaren diseinuan, herritar eta eragileei horrelako espazio berri batek zer eskaini ziezaieken aztertu eta landu zen, bertatik abiatuta sortutako behar guztiei nola erantzun erabakitzeko. Gainera, Lasarte-Oriako herriguneak izan zitzakeen gabeziak zein ziren ere aztertu zen, horrela plaza berriaren gauzapenarekin erantzun orokor bat ere eskaintzeko.

    NABARMENTZEKO

    Interesa zuen herritar oroz gain, geografikoki plazaren inguruan kokatuta dauden eragile eta komunitateekin lanketa berezia gauzatu zen,hauek etorkizunean erabiltzaile nagusi izango zirela kontutan harturik: haurtzaindegiko haurrak, Gaztelekuko nerabeak, Sasoeta ikastetxeko haurrak (lehen hezkuntzakoak), inguruko etxebizitzetako bizilagunak,...
    • EuskalHerriGardena
  • Etxebizitza sozialak" data-mosaic-order-date="">
    IruñeaEtxebizitza sozialak
    Udaleko etxeak herritarren zerbitzuetara jartzea

    HELBURUA

    Gaur egun Udaletxeak 200 etxe huts ditu. Etxe hauek hiritarrei sortutako beharrei erantzuteko baliatu nahi ditugu. Etxe hauen erabilaren kudeaketa bermatzeko ordenantza bat jartzen ari da martxan.

    GAKO NAGUSIAK

    Etxe guzti hauek erabili ahal izateko oposizioko talde guztiekin batzorde bat sortu zen, ordenantza berri bat sortu behar da etxe hauen erabilera arautu ahal izateko.
    INSTITUZIOARI BEGIRA: Batzordean irizpideak zehazten ari dira ordenantza hori sortu ahal izateko.
    GIZARTEARI BEGIRA: Etxebizitzaren inguruan aritzen ari diren eragileekin lan amankomuna egiten ari da, euren ekarpenak jaso izan ditugu ordenantza sartzeko.

    NABARMENTZEKO

    Oso bilakaera positiboa izan du, oposizio talde guztiekin, gai honen inguruan aritzen diren eragilekin eta udaleko teknikariekin elkarlana egin delako.Hala ere, ordenantza oraindik onartzeko prozesuan dago, oposizioko onespena behar du eta azken prozesu honetan ez dakigu PSN honen alde dagoenik.
    • EuskalHerriGorria
  • ArabaTran" data-mosaic-order-date="">
    Araba ErdialdeaArabaTran

    Araba Erdialdea
    ArabaTran

    Kalitateko garraio publiko baten aldeko tren soziala herri hauentzat:Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz Gauna, Dulantzi, Burgelu, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun, Armiñon, Erriberabeitia

    HELBURUAK

    Azpi-erabilita dauden azpiegiturak optimizatu garraio jasangarri baten mesedetan.
    Arabak dituen mugikortasun arazo larriei konponbidea jartzen lagundu.

    GAKO NAGUSIAK

    Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duen proiektua da ArabaTran, erdi tren erdi tranbia. Horretarako estatuak trenbidearen lagapena utzi beharko luke EuskoTrenbide Sarearen eskuetan.
    Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.

    NABARMENTZEKOAK

    EZAUGARRIAKEgungo korridoreak dituen zortzi geltokiei (Manzanos, Argantzun, Langraitz, Gasteiz, Oreitia-ahora en desuso-, Dulantzi, Agurain y Albeniz) beste hamabi jartzea planteatzen da.
    Horietako bost Gasteizko Udalerrietatik kanpo egongo litzateke: Arasur, Armiñon, Subillabide, Aguraingo Industrial Poligonoan Asparrena-Donemiliagako Industrial Poligonoan.
    Beste zazpiak udalerrian egono lirateke:
    1. Jundiz / Ehari-Gobeo: Zurrupitieta kaleko zubian egongo litzateke eta Jundiz eta Ehari-Gobeori emango lieke zerbitzua. Bertan 10.000 bat langile daude.
    2. Borinbizkarra: egin beharreko oinezkoen pasabidearen alboan.
    3. Ariznabarra / San Martin: Pedro Asuako zubian.
    4. Aranzabal : Carmelo Bernaolaren pasabidean
    5. Hiri gunean. Egungo tren geltokiak. Hiri erdian 8.500 bat lanpostu daude eta Arabako Campusera 13.000 ikasle doaz egunero.
    6. Santa Lucia / Oreitiasolo:Jacinto Benaventeko zubian. Oreitiasolora egunero cuenta 4.000 bat langile doaz.
    7. Salburua: Salburuako Boulevardeko zubian
    8. Arkaiate: Gasteizko azken geltokia.
    NORI ESKAINIKO DIO ZERBITZUA?Guztira, egunero 10.000 erabiltzaile izan ditzake
    4 Kuadrillari, 18 udalerriei, 9 industria poligonori eta Arabako Campusari emango die zerbitzua. MAIZTASUNAAldiriko trenaren zatian, 20 minutuko maiztasuna izan dezake sei konboi erabiliz.
    Tranbia den beste zati horretan, bi konboi gehiago erabiliz, 10 minutuko maiztasuna izango luke.
    • EuskalHerriBerdea
  • Azoka birpentsatu eta biziberritzeko ekimena " data-mosaic-order-date="">
    ArrasateAzoka birpentsatu eta biziberritzeko ekimena
    Ekonomia sustraitzea, berezko baliabideen etekina handitzea, komunitate sareak sendotzea, herritarren protagonismoa eta parte hartzea sustatzea, elkartasun ehundurak elikatzea,... etorkizun humanoagoa eraikitzeko ildo garrantzitsuak dira. Ikuspegi honetan kokatzen dugu Arrasateko azoka- gunea birpentsatzeko ekimen hau.

    HELBURUA

    Helburua Arrasateko azoka-gunea birpentsatzea izan da bertan gune bizi eta berritzaile bat sortzeko. Azokaren ohiko jarduerei ildo berritzaileak gehitu zaizkio, eta logika merkantilistak gaindituz, herritarron beharrei eta zaintzari (elikadurari, produktu ekologikoei, aisialdiari, harremanei, herriko bizitzari,...) erantzungo dion azoka-gunea eraiki nahi izan da.

    GAKO NAGUSIAK

    Ekimen honek zentzua du, eragile eta interesa duten herritar guztien artean gauzatu delako:
    - Herritarron parte hartze zuzenarekin egin da;
    - Prozesu irekia izan da, alderdikeriak gainditu dituena, herritar orori ateak zabaldu dizkiona eta elitismoak ekidin dituena.
    - Auzoetako bizilagunak kontuan hartu, genero ikuspegia zaindu, etorkinen ekarpenak bilatu eta gazte eta baita umeen partaidetza ere landu duen prozesua izan da.

    NABARMENTZEKO

    Azokaren ohiko jarduerei ildo berritzaileak batu nahi izan zaizkio:
    - Elikadura osasuntsuaren eremua
    - Bidezko merkataritza, artisautza, produktu erabiliak eta trukearen eremua - Aisialdirako eta jolaserako gunean.
    - Herrigintzarako gunea
    Kontsumoaren eraldaketarekin batera azokari izaera multifuntzionala eman zaio. Belaunaldi ezberdinak elkarlanean jarduteko espazio hezitzailea eta hezkidea, haur, guraso zein pertsona helduen arteko harreman eraldatzaileak ahalbidetuko dituena.
    • EuskalHerriGorria
  • Eskualderako bus zerbitzu berria " data-mosaic-order-date="">
    TolosaldeaEskualderako bus zerbitzu berria
    Urtetako zabarkeriari aurrean, eskualdeko udalek herritarren beharretara egokitzen den taxuzko bus sarea antolatzea lortu dute, herritarren parte-hartze zuzena ahalbideratuz.

    HELBURUA

    Eskualdeko 28 herrien arteko harreman sarea indartu eta garraio zerbitzu publikoaren efizientzia eta, ondorioz, erabilgarritasuna handitzea izan da proiektu honen helburua. Honen bidez, Tolosaldeko herrien arteko harremanak indartu nahi izan dira eta garraio publiko zerbitzua herritarren beharretara egokitu.

    GAKO NAGUSIAK

    Emakidaren oinarriak definitu eta herritarren beharrak identifikatzeko, herri guztietan tailer parte hartzaile ezberdinak egin dira erabiltzaileekin. Honen bidez, herritarren mugikortasun beharrak identifikatu eta emakida horri ahalik eta gehien egokitzea lortu da.

    NABARMENTZEKO

    Prozesuaren bidez, zerbitzuaren efizientzia handitzea lortu da eta beharrak identifikatuta linea berriak sortu dira, herritarrek hala eskatuta.
    • EuskalHerriBerdea
  • Legorretako zinea " data-mosaic-order-date="">
    LegorretaLegorretako zinea

    Legorreta
    Legorretako zinea

    Kudeaketa zuhurra eta parte-hartze tresnak erabiliz urteetan blokeatua egon den proiektu bat desblokeatu eta aurrera atera ahal izan da herritarrekin batera.

    HELBURUA

    Zinearen proiektuari martxa eman zaio herrian dagoen azpiegitura handienari erabilera gutxi ematen zaiolako eta herriko eragileek lokal falta nabarmena dutelako. Lokal honekin baldintza egokiak lortu nahi dira eragileen funtzionamendurako eta era berean orain arte egin gabe edo aire librean garatzen ziren aktibitateak bertan egiteko.

    GAKO NAGUSIAK

    Bereziki aipatzekoa da udalaren jarrera egitasmo honetan. Krisi egoeran egonda ere egitasmoa garatzeko dirua lortzeko gai izan da. Horretaz gain, aurrekontuetan inbertsioetarako aurreikusia zegoen partida herritarren artean galdetegi bat eginez bideratu zen. Horrela herritarren beharrak identifikatzea lortu zen. Herritarrek alde nabarmenez erabaki zuten zinema zela lehentasun nagusia.

    NABARMENTZEKO

    Herritarrek galdeketa bidez aukeratu dute proiektu honen beharra beste askoren gainetik eta proiektua zehazterako ere herritarrak eta eragileak izan dira protagonista nagusiak.
    • EuskalHerriGardena
  • Ikastetxeen elkarlanerako mahaiak " data-mosaic-order-date="">
    OñatiIkastetxeen elkarlanerako mahaiak
    Urteetako inkomunikazioari aurre hartu eta Oñatiko 3 ikastetxeen arteko harreman normalizatu eta elkarlana berreskuratu da hezkuntza foroaren sorrerarekin. Guztiek komunean dituzten interesei lehentasuna emanez urteetan zabartu ziren harremanak berreskuratzea lortu da.

    HELBURUA

    Udala eta ikastetxeen arteko bilgune egonkor bat osatzea. Baliabide ekonomiko eta pertsonalak optimizatzeko, bikoizketak ekidin eta elkarlanak duen potentzialari probetxua ateratzeko.

    GAKO NAGUSIAK

    3 elkarlanerako mahai sortu dira. Udala, ikastetxeak eta guraso elkarteek parte hartzen dute bertan:
    - Euskara-Euskal kultura: Euskararen Eguna, Oñatiko Eskola Agenda bateratua, San Juan Sua antolatzen ditu. Aurrera begira herri curriculuma lantzeko ardura hartu da.
    - Mugikortasun jasangarria: Eskolabus proiektua gauzatu da ikastetxeetako autobus zerbitzuen arrazionalizazioa helburu zuena. Ikasturte honetan “Eskolara Oinez” egitasmoa jarri da abian.
    - Heziketa eta prebentzio mahaia: gurasoen formazio ikastaroak elkarlanean antolatzen dira, aurrerantzean prebentzio gaiak berdintasuna edo hezkidetza, sexu formazioa eta berdinen arteko harremanak jorratzeko asmoa dago.

    NABARMENTZEKO

    Elkarlanerako mahaiak bitarteko bat dira. Eraginkorrak izateko bokazioa dute. Horrek guztiak Udalaren inplikazioa eta gidaritza eskatzen du. Alabaina, ikastetxeen konpromisoa eta fede ona ere ezinbestekoak dira, guztien aldetik elkarlanerako borondatea bermatzeko.
    Elkarlaneko sinergia positiboak, planteamentu egokiarekin, elkarlanerako gogoa eta egitasmoak gehitu ditu. Eskola desberdinetako irakasle, ikasle eta gurasoak elkarlanean aritzea lortu da. Sarritan konpetentzia estuko testuinguru bat gailentzen den arlo batean, Hezkuntza.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Auzo alkateak" data-mosaic-order-date="">
    MuxikaAuzo alkateak

    Muxika
    Auzo alkateak

    Herriaren beharren berri izateko Auzo Alkateak ezartzea

    HELBURUAK

    Muxikaren zabalera eta auzoen arteko distantzia kontuan izanik, auzoetako arazoei egokiago erantzungo dien alkate sarea sortzea da.

    GAKO NAGUSIAK

    Muxika udalerria hiru lurralde-erakundez osatuta dago (Muxika, Gorozika eta Ibarruri). Lurralde batasuna 1965ean burutu zen hitzarmen bidez eta akordio horretan baldintza batzuk onartu ziren esparru bakoitzaren ezaugarriak mantentzeko eta bermatzeko. Azken urteotan, ordea, egin behar ziren kontseilu kideen izendapenak eta batzordeen funtzionamendua ez ziren formalki egin edo ahultzen joan ziren. Ondorioz, Udal gobernutik, hitzarmen horren helburuak berreskuratzeko garaia dela ikusi zen.
    2011n hasi zen, biztanleak eta auzoen zabalera kontuan izanda, herria sei zatitan banatzen da. Irizpide honekin, herriko azterketa demografikoa burutu zen.
    Banaketa hori abiapuntu edo oinarri gisa hartuta, Auzo Alkateen figura eratzea oso garrantzitsua ikusi zen. Udalerriaren kudeaketan, hurrengo urteetako erronketan ezinbesteko kideak izango dira. Besteak beste, hona proiektuak garatuko dira eremu horietatik:
    HERRIKO BASOEN KUDEAKETA (katastro, erregistroa, mojoiak …),
    BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA (argi daudenak onartu eta besteak aztertu).
    AUZOETAKO ARAZO ARRUNTAK (errepideen egoera, konponketak ... ).
    ARAZO EZ ARRUNTAK (Eguraldi txarraren ondorio ezberdinak)...

    NABARMENTZEKOAK

    Helburua da auzotarrengandik sortutako hautagai bat jartzea Auzo Alkate gisa eta izendapena ez izatea udal gobernuarena.
    Horretarako, Auzo Alkate izateko baldintza hauek proposatzen ditugu:
    • Adin nagusikoa izatea.
    • Muxikan erroldatua izatea.
    • Auzo horretako bizilaguna izatea.
    • Azken udal hauteskundeetan, talde politikoen zerrendetan ez izatea.
    Azken baldintza hau, goian aipatutako kutsu politikoa kentzeko helburuarekin.
    • EuskalHerriGardena
  • Herriko plazaren eraberritze prozesua " data-mosaic-order-date="">
    AzpeitiaHerriko plazaren eraberritze prozesua
    Herriko plazaren inguruan interes ezberdinek blokeatu zuten eraberritzea, galdeketaren bidez erabakiak hartzea lortu da gure ereduan sakonduz.

    HELBURUA

    Udalak herritarren beharrak kudeatzeaz gain herri-demokrazian ere sakondu behar du. Horrek gure proiektu politikoaren zeinu bereizle izan behar du. Beharrezkoa da gai publikoetan herritarrek parte-hartzeko tresnak sortu eta erabiltzea. Beharrezkoa da herritarren parte-hartzea sustatu eta udal erabakietan zuzeneko parte-hartzea bermatzea. Bide horretan esku artean dugun egitasmo honek horri guztiari erantzun nahi izan dio.

    GAKO NAGUSIAK

    Azpeitian egin den lehen galdeketa izan da hau. Horretxegatik, egitasmo honen egikaritzan garrantzia berezia eman zaio komunikazioa kanpaina indartsu bat garatzeari (erreportaiak, EH Bilduren aldizkaria...) eta egitasmoaren garapenean erabili den mezuari (erabakietan herritarren parte- hartzea erreala da).

    NABARMENTZEKO

    Arlo teknikoaren garrantzia nabarmendu nahi da. Kontutan izan behar da galdeketaren ardatza herriko plaza baten biziberritzean zatzala. Noski, horrek ildo teknikoen garrantzia handitzen du. Izan ere, ase nahi ziren helburuei erantzun behar zieten jendaurrean aurkeztutako proposamen desberdinek. Nabarmentzekoak izan dira gazteen artean eman diren hausnarketak edo egitasmoak herritarren artean izan duen harrera. 12.099 herritarrek izan zuten boza emateko aukera. Horietatik 3.573 azpeitiar joan ziren hauteslekura, beraien iritzia ematera. Beraz, parte-hartzea %29,53koa izan zen.
    • EuskalHerriGardena
  • Liburutegia auzolanean" data-mosaic-order-date="">
    DimaLiburutegia auzolanean
    Auzolanean herriko liburutegia zabaltzea

    HELBURUAK

    Dimako liburutegia berriro ere martxan jartzea, udalaren egoera ekonomikoaren ondorioz itxita zegoelako. Auzolana bultzatu da horretarako.

    GAKO NAGUSIAK

    Diman udalaren egoera ekonomikoak behartzen zuen udal liburutegia itxita egotea. Lokala ba zegoen baina egoera txarrean. Konponketa lanak zehaztu ziren lanbidez aparejadorea den herritar baten laguntzaz. Bilduma zaharkitua eta antolatu gabe zegoen. Lanbidez liburuzaina den herritar baten laguntzaz berrantolatu zen. “Euskal Herriko Liburutegi Sarean” jadanik alta emanda zegoen eta hauxe, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskatu ahal izateko baldintza da. Udaletxea arduratu zen Eusko Jaurlaritzarekin harremaneta jartzen.
    Udalak lokala konpontzeko behar zen dirua jartzeko hautua egin zuen. Eta herritarrek liburutegia zabalik egoteko txandak egiteko boluntario atera ziren.

    NABARMENTZEKOAK

    Lokala garbitu, margotu eta berrantolatu zen 14 herritarren laguntzaz, eta txandak egiteko 37 pertsona prest agertu ziren. Bakoitzak, hilean baten, 2 orduko txanda egitera konprometitu zen.
    Egitasmoa martxan dagoenetik, harrera ona izan du. Aurten erabileran handitze nabarmena egon da. Arrazoi ezberdinak daude honetarako:
    • Ordutegia zabalagoa izan da.
    • Autoerabilpenarako aukera eman da atea zabaltzeko txartel elektronikoaren sistema ezarriz.
    • Ohitura ezartzen joan da pixkanaka.
    • Antolatutako ekintza kulturalek zerbitzuaren berri emateko balio izan dute.
    • Eskolarekin harremana ezarri da eta ikasle guztiak etortzen dira eskola orduetan.
    • KZgunea liburutegian jarri da eta WiFi zerbitzua eskeintzen da
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Bertatik bertara " data-mosaic-order-date="">
    UrretxuBertatik bertara
    Urola-Garaiko 6 herrien arteko lankidetzan sustatutako proiektua da. Landa ingurunean sorrera duten produktu desberdinak mahaian dastatzen diren uneraino diharduten talde edo azpi-sektore guztiak barne-biltzen ditu.

    HELBURUA

    Proiektu honen helburuak baserriko produktuen ekoizpena, tokiko kontsumoa sustatzea eta honetarako abian jarri beharreko ekintzak barne hartuko dituen eskualdeko estrategiak elkarrekin sortzea dira. Gainera, lehen sektorea eskualdeko garapenaren ezinbesteko elementu izatea lortu nahi da.

    GAKO NAGUSIAK

    Legealdi hasieran Urretxun egin zen prozesu parte-hartzaile batean atera ziren behar batzuei erantzuteko abiarazi zen egitasmo hau. Gero eskualde mailan ere landu zen. Hauek ziren atzemandako arazo nagusiak:
    - Bertako ekoizleek euren produktuak merkaturatzeko zituzten arazoak.
    - Baserria tokiko lehengaiak ekoizteko gune gisa ulertzeko beharra.
    - Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko distantzia gero eta handiagoa izatea.

    NABARMENTZEKO

    Aipatutako arazoei bide emateko ekoizle, kontsumitzaile, politikari eta teknikariekin parte-hartze dinamika bat abiarazi zen, iparraldeko Laborantza Ganbara eta beste eragile batzuen ikuskaritzaren laguntzarekin.
    • EuskalHerriBerdea
  • Genero indarkeriaren biktimen arretarako protokoloa" data-mosaic-order-date="">
    AzpeitiaGenero indarkeriaren biktimen arretarako protokoloa
    Genero indarkeria eta sexu erasoen emakume biktimei arreta ematen dieten erakundeak koordinatzea, emakumeei arreta hobea emateko.

    HELBURUA

    Indarkeria matxistari aurre egiten dieten emakumeei eskaintzen zaien arreta azkartu eta eraginkortzeko beharrari erantzuten dio protokolo honek. Helburu hauek lortu nahi dira:
    Arreta eskaintzen duten zerbitzuen arteko koordinazio eta jarduera jarraibideak zehaztea.
    Eskaintzen den arreta ahalik eta eraginkorrena izatea.
    Emakumeen ahalik eta biktimizazio txikiena eragitea.
    Emakumeen jabetze prozesuak bultzatzea.
    Arreta eskaintzen duten profesionalen sentsibilizazioan eta formazioan eragitea.
    Eskaintzen diren zerbitzuen hobetzean eragitea.

    GAKO NAGUSIAK

    Emakume biktimen arretan erakunde desberdinak parte hartzen dute. Guzti horien jarduera modu bateratu batean koordinatu, baloratu eta jarraituko da.

    NABARMENTZEKO

    Protokoloa lantzearekin batera, emakumeei arreta zuzena ematen dieten udaltzainei formazio praktikoa eman zitzaien.
    • EuskalHerriMorea
  • Hondakinen kudeaketa partaidetzaren bitartez lantzea" data-mosaic-order-date="">
    SopelaHondakinen kudeaketa partaidetzaren bitartez lantzea
    Hondakinen kudeaketa partaidetzaren bitartez lantzea

    HELBURUAK

    Hondakinen kudeaketa partaidetzaren bitartez lantzea da. Sopelako Hondakinen Kontseilua (SHK aurrerantzean) sortu da, iraunkortasuna bermatze aldera xedatuko den hiriko hondakinen kudeaketaren aldeko apustua egiteko.

    GAKO NAGUSIAK

    Aurrelanketa luzerik izan ez zuen ekimena da hau. Bizkaiko Foru Aldundiak 5. edukiontzia herrian ezartzeko 100%ko diru laguntza atera zuenean Uribe Kostako mankomunitateak zerbitzu hau mankomunatzeko saiakera egin zuen; azkenean Sopelako ordezkaritzaren oposizioagatik ez zen aurrera atera.
    PSE alderdiarekin emendakin bat adostuz, 5. edukiontziaren datuen kontrola eta hondakinen inguruko beste hainbat aspektu landuko zituen Kontseilua sortzea erabaki zen.
    Ildo hau jarraituz, ingurumen politikak eta bereziki hondakin politikak, landuko dituen azterketa bat egitea proposatzen da.
    Honen arabera, lehenespen gisa, hondakin kopurua murriztu eta hondakinak berrerabiltzeko ekintzak abiarazi behar dira, birziklapen eta balioespen alorretako jarduketekin jarraitzeko. Hondakina bere gutxienera murriztearen aldeko eta ingurumenaren defentsarako helburuak bermatuko ditu.

    NABARMENTZEKOAK

    SHK hondakinen kudeaketaren inguruan formakuntzarik ez zuten pertsonez osatua dagoenez, lehenengo eta behin formakuntza saioak antolatu ziren.
    Ondoren, hondakinen kudeaketaren inguruko bisitak egin genituen.
    Tartean hainbat ekimen martxan jarri dira, “Sopelan tuperra” ezagunena eta arrakastatsuena izan delarik.
    Hurrengo urterako ekintzak zeintzuk izango diren jakiteko, “etorkizuneko dinamika” martxan jarri dugu. Dinamika horretan hondakinen inguruko iraganeko balorazioa eta gaur egunekoa egiten da. Ondoren, norabide honen garapenean etorkizunerako ibilbidea idatziko da.
    • EuskalHerriGardena
  • Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma " data-mosaic-order-date="">
    BilboEraso sexisten aurkako irizpide bilduma
    Bilboko udalak aurkeztutako "emakumeentzako segurtasun gomendioak" liburuxkari aurre egitea ikuspuntu feminista batetik Bilgune Feministarekin batera.

    HELBURUA

    Bilboko EH Bilduk eta Bilgune Feministak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dugu argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik.

    GAKO NAGUSIAK

    Udalak plazaratutako ‘emakumeentzako segurtasun gomendioak’ jasotzen dituen liburuxkaren edukiari aurre egin nahi diogu horrela, emakumeen askatasuna murrizten duen beldurrean eta debekuan oinarritzen baita.
    Bide horretan, lehen urratsa Bilgune Feministarekin harremanetan jartzea izan zen. Bion artean egin genuen gida. Bost mila ale atera genituen auzoetako jaietan zein Aste Nagusian banatzeko.

    NABARMENTZEKO

    Eraso sexistei aurre egiteko erantzukizuna emakumeengan kokatzen du Udalak, pertsona guztiontzako segurua eta egokia izango den hiriaren antolamenduan instituzio horrek duen erantzukizuna saihestuz. Besteak beste, argiztapen eta ikusgarritasun gutxi duten eremuak ekidin behar ditugula esaten digu Udalak, igogailuan pertsona ezezagunekin ez sartzeko eta autobusean edo jende pilaketak ematen diren tokietan ukituak jasanez gero, kalteturik aterako ez garen moduan jokatzeko.
    EHBildu zein Bilgune Feministaren irudiko, emakumeontzako segurua izango den hiria eraikitzeko duen erantzukizunari uko egiteaz gainera, urteetan mugimendu feministak eginiko lanari bizkarra eman dio Udalak. Eraso sexistak oso bestela interpretatu behar dira, eta oso bestela aurre egin behar zaie. Autofentsa Feministaren bitartez, hain zuzen.

    Gida irakurtzeko

    • EuskalHerriMorea
  • Iurreamendi egoitzako egokitzapenak" data-mosaic-order-date="">
    TolosaIurreamendi egoitzako egokitzapenak
    Legealdi hasieran bi gai zeuden enkistatuta egoitzan: gaueko erizaintza zerbitzua berrezartzea eta lanpostu baloraketa. Burututako prozesu guztiak, Iurreamendi egoitzaren kudeaketa eraginkorrerako estrategia planifikatzen hastea ekarri du langile eta zuzendaritzaren artean.

    HELBURUA

    Egitasmo honen helburua egoiliarrei erbitzu integrala eskaintzea da, zaintza zein gutxieneko erizaintza zerbitzuak eguneko ordu guztietan eskainiz. Bestalde, langileen lan gogobetetasuna lortu, gaur eguneko beharretara egokitzen den antolaketa finkatuz.

    GAKO NAGUSIAK


    - Gaueko erizaintza zerbitzua berrezarri.
    - Lanpostu baloraketa egin; lanpostu bakoitzaren funtzioak eta erakundearen organigrama finkatuz.
    - Iurreamendi egoitzaren kudeaketa eraginkorrerako estrategia planifikatu.

    NABARMENTZEKO

    Egoitzaren publikotasunaren garrantzia nabarmentzeko, batez ere aurreko legealdian pribatizatzeko zeuden zurrumurruak gainditzeko, eta egoitzaren kudeaketan zuzendariak zuen karga eta zuzendaritza eta langileen arteko banaketa gainditzeko lan egiteko modua aldatu da; aurretik eramaten ari zen politika edo kudeaketa estiloarekin eten nahi izan da.
    • EuskalHerriGorria
  • Oroimen Historikoa" data-mosaic-order-date="">
    DonostiaOroimen Historikoa
    Funtziorik ez zuen batzorde bat hezurmamitu eta dagokion garrantziaz kudeatu da. Horren guztiaren emaitza: herri-oroimena berreskuratu eta oroimena plazaratu.

    HELBURUAK

    Helburu nagusia Donostian gaur egun oraindik ezkutuan dauden iraganeko eskubideen urraketak gogora ekartzea da. Egia, justizia eta erreparazioa lortzearen bidean Udaletik ekarpena egitea da helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    Donostiako Udalean Giza Eskubideen atala sortua zegoen jada, egitura administratiboarekin eta aurrekontuarekin. Gobernura iristean edukiz bete nahi izan zen. Lau lan-lerro ireki ziren:
    • Giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa landu jendartean.
    • Munduko gatazka ezberdinen inguruko ezagutza eta bake prozesuak bultzatzeko laguntza sustatu.
    • Euskal Herriko gatazkaren konponbidean eta bake prozesuan ekarpenak egin.
    • Oroimen historikoa landu.

    NABARMENTZEKOAK

    • Zenbait omenaldi eta oroimen gune berreskuratu dira: Ondarretako kartzela zegoen tokian, Saguesen, Nautikoaren aurrean, Udal barruko plaka,...
    • Udal funtzionario errepresaliatuen inguruko ikerketa, argitalpena, omenaldia egin da.
    • Donostian 1936ko estatu kolpe osteko gerran eta diktadura frankistan fusilatutako 400 donostiarren omenezko eskultura inauguratu da.
    • Hainbat erakusketa ere egin dira: Ondarretako kartzelari buruz, Gernikako bonbardaketari buruz, ikastetxeetan eta irakasleek pairatutakoak azaltzen dituena,...
    • Ibilbide historikoak antolatu dira ikastetxe eta herritarrentzat, hirian zehar bisita gidatuen bidez oroimen historikoa berreskuratu ahal izateko.
    • Webgune bat martxan jarri da. Bertan orain arte egin den guztia jasoa dago (Sasiain azken alkate errepublikarraren biografiarekin besteak beste).
    • Webguneak hiriaren mapa birtuala jasotzen du bere baitan. Bertan, “bonbardaketa eremuak”, “atxiloketa eremuak”, “ Oroimen guneak”, “fusilamendu guneak”, “gatazka eta frentea izan ziren eramuak”, ikusi ahal dira, historialariek eginiko azalpenek ilustratuta.
    • Bideoak
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Trenbide zaharraren konponketa " data-mosaic-order-date="">
    AntzuolaTrenbide zaharraren konponketa
    Herrian utzita zegoen gune bat txukundu eta herriko behar bat ase da auzolanaren bitartez.

    HELBURUA

    Herriko trenbide zaharra berreskuratuz, herrian falta zen pasealeku lau bat egitea lortu da. Bide batez, Bergararekin oinezkoentzako lotura ere lortu dute. Kilometro batzuk gehiagoa lautadan egiteko aukera dute aurrerantzean antzuolarrek herritarren auzolanari esker.

    GAKO NAGUSIAK

    Herritar talde baten ideia izan zen trenbidea berreskuratzen hastea Auzolanean eta Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herriko hainbat enpresa implikatzea lortu dute proiektuan, beharrezko makinaria eta materiala eskuratuz.Bere garaian bazegoen gune honetarako aurreikusita bidegorri makro-proiektu bat Antzuola Zumarragarekin lotuko zuena. Baina egun proiektua gauza ezina dela ikusita ekin diote herriarentzako gune berri hau berreskuratzeari.

    NABARMENTZEKO

    Herri ekimen honek erakunde publiko nahiz pribatuen elkarlana lortu du Antzuolako herriaren mesedetan. Emaitzak ikusi ahala, hasierako proiektu xumeak, orain, beste dimentsio bat hartu du eta etorkizunean Zumarragaraino zabaldu nahi dute bidea.
    • EuskalHerriGorria
  • Eskolako baratza " data-mosaic-order-date="">
    ItsasondoEskolako baratza

    Itsasondo
    Eskolako baratza

    Eskola Agenda 21ko Udal foroan haurrek egindako proposamen baten haritik sortutako ekimena da, herritar, haur eta gurasoen artean garatua eta tokiko eta sasoiko produktuen ezagutza areagotuko duena.

    HELBURUA

    - Haurrei Ingurumena lantzen irakastea.
    - Elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzea.
    - Ikastetxerako edo etxerako lehengaien ekoizpen tradizionalera hurbiltzea.
    - Bertatik bertara tokiko eta sasoiko produktuak ezagutzea eta talde-lana eta komunikazioa sustatzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Eskolako irakasleen juntak egindako proposamena izan zen eta gurasoen inplikazioarekin Auzolanean aurrera atera den proiektua da.

    NABARMENTZEKO

    2013an negutegiarekin hasi eta eraiki egin zuten.
    2014an baratzeko tresnak gordetzeko etxola muntatu eta lehen landaketarekin hasi dira. Hau guztia haur, guraso eta eskolaren arteko elkarlanari esker.
    • EuskalHerriBerdea
  • Itziarko auzo udala eratzea" data-mosaic-order-date="">
    DebaItziarko auzo udala eratzea
    Itziartarren nahiari erantzunez, Debako Udalak auzo-udala eratzeko prozedura administratiboa abian jarri zuen. Horretarako herritarren zuzeneko parte- hartzea egitasmo horren ardatz nagusia izan zen.

    HELBURUA

    Helburua urteetako Itziar eta auzotarren borondateari erantzun, eta gatazka bati konponbidea ematea, Itziar eta auzotarren nahia errespetatuz.

    GAKO NAGUSIAK

    - Prozesuaren gako nagusia, alderdien arteko adostasuna erdiestea izan da. Horretarako Itziarko mahaia deitu den foroan kontsensua bilatzeko lana egin izan da, proiektuaren aho bateko onarpena lortuz, nahiz eta ondoren posizio aldaketak egon diren.
    - Herritarren nahia ezagutu eta errespetatzea. Horretarako herri mugimenduarekin elkarlana burutu da, eta plataformak antolatuta duen galdeketan udalak giza baliabideak eta baliabide teknikoak jarri ditu.
    - Proiektua konpartitzeko parte hartzea bultzatu. Parte hartze honek fase diferenteak izan ditu: itziarko mahaiean, hasierako onarpenaren ondoren eta alegazio epean.
    - Foru Aldundiarekin elkarlana. Prozesu guztian zehar aldundiko teknikari eta politikariarekin elkarrizketak eta bilerak izan dira prozesuaren inguruan.

    NABARMENTZEKO

    Plataformak antolatutako galdeketan izandako parte hartzea eta lortutako emaitzak bereziki nabarmentzekoak dira. Herri mugimenduak eta udalak elkarlanean auzo-udalaren gaineko galdeketa egin zuten subjektua zein izango zehazteko.
    • EuskalHerriBerdea
  • San Esteban auzoko berregitea " data-mosaic-order-date="">
    TolosaSan Esteban auzoko berregitea
    Gaur egungo arazoei soluzioa eman eta etorkizunari behar bezala eusteko ariketa demokratikoa izan da San Estebanen garatutakoa.

    HELBURUA

    Auzotarrekin batera, etorkizuneko auzoa diseinatzea zen helburu, beren lehentasunak identifikatu eta beraien ahotsa planeamendua egiten hasterako zein zen jakinaz.

    GAKO NAGUSIAK

    Etorkizuna lantzea helburu izan arren, auzo horretan bazituzten egunerokoan hainbat arazo. Ondorioz, arazo horiei ere irtenbidea eman behar zitzaiela eta, udalak zehatz-mehatz arazoak identifikatu eta konpontzeko konpromisoa hartu zuen.

    NABARMENTZEKO

    Parte hartzaileei bilera guztietan parte hartzeko konpromisoa eskatu zitzaien eta 40 pertsonek astero astero, 10 asteetan zehar parte hartu zuten, umore eta aldarte oso onarekin.
    • EuskalHerriGardena
  • 2014. urteko aurrekontuak " data-mosaic-order-date="">
    Astigarraga2014. urteko aurrekontuak
    Partida zehatz bat, herritarrek zertan inbertitu erabaki zuten.

    HELBURUA

    Helburua parte hartze kulturan sakontzea izan da. Horretarako Udalak 100.000 euroko partida jarri zuen eskuragarri eta herritarrek erabaki zuten zein proiektu garatu.

    GAKO NAGUSIAK

    Herritarren eskaerak jaso ziren lehenik, eta hauek teknikoki aztertu ostean, zailtasunak planteatzen zituzten proposamenak alboratu ziren. Ostean, batzar orokor batetan, proposamenen hautaketa irizpideen inguruko azalpenak eman ziren. Lan hau prentsa eta sare sozialen bidez ere burutu zen.
    Hurrengo urratsa teknikoki bideragarritzat jo ziren aukera ezberdinen artean erabakitzea izan zen. Herriko puntu ezberdinetan, mahai bat jarri zen herritarrek euren bozka eman zezaten. Ez zen bozka delegaturik onartu. Hamabi aukeren artean, ikastolako jolastokiaren zati bat estaltzearen ideia izan zen bozkatuena.

    NABARMENTZEKO

    Proiektu honekin, astigarragatarrek, 2014. urteko aurrekontuko 100.000 euro zertan gastatu erabaki ahal izan zuten.
    • EuskalHerriGardena
  • Beasain jasangarriagoa egiten" data-mosaic-order-date="">
    BeasainBeasain jasangarriagoa egiten
    Beasainen arazo bihurtzen ari zen kotxeen gehiegizko erabilera mugatu nahi izan da. Bestelako mugikortasun ereduak lehenetsi nahi izan dira Beasain jasangarri eta garbiago bat erdiesteko.

    HELBURUA

    Honako 3 helburu hauek ase nahi dira egitasmo horrekin:
    - Mugikortasun jasangarriago baten aldeko pausoak ematea.
    - Autoen aurretik oinezkoak eta bizikletak lehenestea.
    - Herria oinezko zein txirrinduentzako erosoago bihurtzea.

    GAKO NAGUSIAK

    Egitasmo honekin bidegorriaren ardatz nagusia osatu; autoen errotazioa lortzeko eta autoak murrizteko TAO sistema ezarri; eta oineztatze lanak egin dira. Horretarako kale bat erabat “peatonalizatu” da, eta trafikoan aldaketa sakonak egin dira.

    NABARMENTZEKO

    Mugikortasuna osotasunean kontutan hartuta landu da. Beraz, oinezko, txirrindu eta autoei begirako neurriak jarri dira martxan.
    • EuskalHerriBerdea
  • Hiriko baratza ekologikoak" data-mosaic-order-date="">
    BerriozarHiriko baratza ekologikoak
    Hiriko baratze ekologikoen bidez herritarrentzako aisialdi eskaintza indartzea eta eskaintza hau bereziki bazterketa soziala pairatzen dutenei, langabetuei eta erretiratuei zuzentzea.

    HELBURUAK

    Hiriko baratze ekologikoen bidez herritarrentzako aisialdi eskaintza indartzea eta eskaintza hau bereziki bazterketa soziala pairatzen dutenei, langabetuei eta erretiratuei zuzentzea. Pairatzen ari garen krisi ekonomikoaren ondorioek bi arlotan izan duten eragin nabarmena Berriozarren; biztanlegoan eta azpiegitura eta hiri garapenean.

    GAKO NAGUSIAK

    Ingurugiro praktika onak bultzatzea: hondakinen kudeaketa, uraren aurrezpena, ekologia, nekazaritza tradizionala, bertako espezien berreskuratzea...
    Ingurugiro arazoen aurrean konpromiso pertsonala sustatzeko ingurugiroaren ezagupena eta errespetua indartzea.
    Herritarrentzako aisialdi eskaintza indartzea eta eskaintza hau bereziki bazterketa soziala pairatzen dutenei, langabetuei eta erretiratuei zuzentzea.
    Izaera ludiko eta heziketa sustatzea, bai eta elikadura osasuntsua.
    Komunitate izaera indartzea elkarbizitza eta elkartasuna sustatuz.
    Jardun fisikoa mantendu.
    Profil ezberdineko lagunak integratzea (gazteak, erretiratuak, langabetuak...). Lur sailen banaketa parekidea izan zen.

    NABARMENTZEKOAK

    Urte asko daramatza Berriozarrek ingurugiro heziketa garatzen eta herritarrak kontzientzia handia dute. Mankomunitateko datuen arabera, Iruñerrian gehien birziklatzen den herrietako bat da gurea. Baratze hauen bidez urrats bat gehiago eman nahi da jasangarritasunerantz. Bestetik, krisialdi testuinguru batean baratza batek ematen dituen aukeretan sakondu nahi izan da.
    Proposaturiko helburuak lortzen ari dira, komunitatea sortzearen helburua bereziki baloratuz. Jendeak elkar laguntzen du lan tresnak, lanak eta formazioa konpartituz.
    50 euroko urteko kuotek 4.000 euroko dirusarrera sortzen dute. Hasierako dire ekarpena berreskuratu ahalko da epe motzean horrela ingurua hobetzeko eta adibidez, lan tresnen gordailu eta aldagelak eraikitzeko.
    • EuskalHerriBerdea
  • Erreboteko eraikinaren inguruko galdeketa " data-mosaic-order-date="">
    SeguraErreboteko eraikinaren inguruko galdeketa
    Kezka sortzen duen eraikin baten inguruan hartu beharreko erabakiak herritarren parte hartzez egin da prozesu honen bitartez.

    HELBURUA

    Errebote plazako eraikinarekin zer egin jakiteko partaidetza prozesua eta galdeketa egin zuen Udalak, bertan dagoen eraikina bota edo txukuntzea erabakitzeko.

    GAKO NAGUSIAK

    2013ko aurrekontuak lantzeko prozesuan herritarren artean pasatako inkesta batean hainbat kezka jaso ziren eraikin horren inguruan, proposamenak egitearekin batera. Galdeketan eraikina bota edo txukuntzea bozkatu zen arren, Udalak jakinarazi zuen aurrez, eraikina botatzea ez dagoela baimendua. Herriko kaskoko beste etxe guztietan bezala, erreforma edo birgaitzea dira baimendutako interbentzio bakarrak.

    NABARMENTZEKO

    519 lagunek parte hartu zuten kontsultan, bozkatzeko aukera zutenetatik %41ak. Laranja koloreko txartelen bidez bozkatuko zuten 16 urtetik gorako herritarrek eta urdin kolorekoez 6-16 urte bitartekoek.
    Udala, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri eta herritarren nahia betearazteko tramiteak egiten hasi da.
    Bitartean bigarren faseari ekingo zaio ondorengo hilabeteetan, hau da, botatzeko baimena lortuko balitz, espazio horretan zer egin beharko litzatekeen herritar guztien artean erabakitzeko.
    • EuskalHerriGardena
  • Lur ez-urbanizagarriaren klasifikazio berritzailea" data-mosaic-order-date="">
    Oiartzun
Lur ez-urbanizagarriaren klasifikazio berritzailea
    Herriko lurren kontsumo neurrigabeari mugak jarri nahi izan zaizkio landa-lurraren babes maila handituz eta erabilerak tasatuz

    HELBURUAK

    Oiartzungo herriak 64 km2ko azalera du. Horietatik 44 km2 herri lurrak dira. Nahiz eta herriaren %85 landa-lurra izan inork gutxik jarri izan du arreta lur horietan Hirigintzarako Plan Orokorren egikaritzan. Beti eremu hiritarretan zentratu ohi izan dira. Kasu honetan, aldiz, horri buelta eman eta landa-lurra xehetasun handiagoz tratatu nahi izan da, 1. sektorerako eremu zabalak aurreikusiz/babestuz, inguruaren zaintza ahalbideratuz, uraren zikloari bermeak ezarriz...

    GAKO NAGUSIAK

    Azken urteetan, burbuila espekulatiboa tarteko, herri guztietan Hirigintzarako Plan Orokorrak berritu dira. Kasu gehienetan hirigintza finantza bide gisara ikusita. Horretarako ingurumen inpaktu azterketak, lurren klasifikazioak,... hainbat eremuren eraikigarritasuna justifikatzeko/ahalbideratzeko tresnak baino ez dira izan. Kasu honetan, aldiz, etxea teilatutik hasi eta horri guztiari buelta eman nahi izan zio lurren kontsumo ez-arduratsuari mugak jarriz eta landa-lurrari dagokion gisako tratamendua emanez.

    NABARMENTZEKOAK

    • Ez urbanizagarria 6 azpi kategorietan banatu da babes mailaren arabera.
    • Kategoria horietako bakoitzari erabilera jakinak aurreikusi zaizkio. Noski, baita zein erabilera garatu ezin diren aurreikusita.
    • Kategoriak eta erabilerak gurutzatuz katalogo oso bat egin da eta horren arabera herriko lur ez-urbanizagarri guztiak antolatu dira.
    • Horrekin guztiarekin, udaleko hirigintza zerbitzuetan herritarren eskaerei eman behar zaizkien erantzunak tasatuta geratzen dira. Jada teknikoen subjektibitateari muga zorrotzak jarri zaizkie.
    • Lanketa guztia anbizioz beteriko parte-hartze programa bat garatuz burutu da. Afektatu zuzenekin errondak, batzar sektorialak...
    • EuskalHerriBerdea
  • www.azkoitia.net/opendata " data-mosaic-order-date="">
    Azkoitiawww.azkoitia.net/opendata
    Open data herritarrek informazioa eta datuak eskuragarri izan ditzaten tresna oso eraginkorra da. Administrazioak dituen datu publikoak gordinik, formatu estandar, libre eta berrerabilgarrian askatu eta argitaratzean oinarritzen da eta ondorioz, udalaren gardentasunean eragiten du

    HELBURUA

    Gobernu irekiaren politikan sakontzea: parte hartzea eta elkarlanarekin batera Gobernu Irekiaren hirugarren zutabea den gardentasuna ahalbidetzea (Udalak dituen datu publikoak gordinik, modu estandar eta berrerabilgarrian argitaratzea).
    Datu publiko horien berrerabilpena bultzatzea: datuak Open Data erara askatuta norbanakoek eta enpresek datu horiek edozein unetan eta edozein tokitatik eskuragarri izatea ahalbidetzen du.

    GAKO NAGUSIAK

    Udaleko arlo ezberdinen arteko harremanetan, erakunde ezberdinekin ditugun harremanetan eta datu eskaeretan, datuak zentralizatuta, eskura, erabilgarri eta eguneratuta izatea ahalbidetzen du.

    NABARMENTZEKO

    Datuak zentralizatuta eta eguneratuta mantenduko ditugu, eta hori webgunean automatikoki islatuko da. Bertan eguneraketak eta aldaketak sartzeaz arduratu beharrik izan gabe.
    Loiola App. San Inazioren sorlekuaren inguruko informazioa biltzen duen aplikazio turistiko honek Open Data gunetik elikatzen du bere Azkoitiko jatetxe eta ostatuen gida. Horri esker aplikazio honek datu fidagarri eta eguneratuak eskainiko dizkio beti erabiltzaileari.
    • EuskalHerriGorria
  • Igeldo herria " data-mosaic-order-date="">
    IgeldoIgeldo herria

    Igeldo
    Igeldo herria

    Hamarkadetako aldarrikapenei so eginez, elkarrizketa eta elkarlanaren bitartez, herritarren grina helmugara eraman da. Bide horretan Herri Galdeketa eta parte-hartzea ardatz nagusi izan dira.

    HELBURUA

    Azken urte luzeetan igeldotarren eskaria/aldarrikapena izan den herri izaera eskuratzea da prozesu honek abiapuntutik izan duen helburua.

    GAKO NAGUSIAK

    Alderdien arteko adostasun ezak gauzak asko konplikatu ditu. Donostiako Udalean ordezkaritza izan duten alderdietako kideak (EH Bildukoak izan ezik) egitasmoaren kontra posizionatu izan dira beti. Eurek kudeatu izan dituzten instituzioak ere horretara bideratu izan dituzte hasieratik. Horrek, emandako hainbat urratsek epaitegietan bukatzea eragin du.
    Herritarren nahia ezagutu eta elkarlanean jardun: legealdi hasieratik herri mugimenduarekin zuzeneko elkarlana burutu da. Foru Aldundiko, Udaleko eta herri plataformako kideek egitasmo guztia kudeatzeko lantaldea eratu zuten. Hori izan da egitasmoa bide zuzenetik gidatzeko gako nagusia.
    Proiektuak gora-behera handiak izan baditu ere helmugaraino eramatea lortu da. Bide horretan nabarmentzekoak izan dira Foru Aldundi, Udal eta herri plataformako kideen konpromiso eta elkarlana.

    NABARMENTZEKO

    Mugarri nagusia Herri Galdeketa izan zen. Nahiz eta beste alderdietako kideak oztopatzen saiatu sekulako emaitzak izan zituen: %72ko parte-hartzea, aldekoak %61 eta kontrakoak %36. Orain, gaia epaitegietan dago azken ebazpenaren zain.
    • EuskalHerriGardena
  • Xorrola eta Taxibus egitasmoak" data-mosaic-order-date="">
    OiartzunXorrola eta Taxibus egitasmoak
    Mugikortasunarazo larri baten aurrean iniziatiba hartu eta garraio publiko sare berri bat jarri du martxan udalak. Horrekin jasangaitzak ziren hainbat arazori erantzun sendoa ematea lortu da.

    HELBURUA

    Oiartzun bataz beste pertsonako kotxe gehien duen herria da Gipuzkoan. Orain arte abian izan den garraio publikoa ez da alternatiba egokia izan oiartzuarrentzat. Horren aurrean, Udalak herriko auzoak elkarren artean lotu eta herritarren mugikortasuna hobetzeko urratsa eman du

    GAKO NAGUSIAK

    Oiartzun 8 auzotan banatzen da. Ez da ohiko herri bat nukleo baten bueltan eratu eta landa eremuan auzo gutxi batzuk dituena. Herria auzoetan banatuta dago. Nukleoa badu baina auzo bat gehiago dela esan daiteke. Gainera, herriko orografia malkartsua da. Horrek guztiak asko zailtzen du herriko mugikortasuna. Ohiko garraio publikoarekin ez dira herritarren beharrak asetzera iristen. Horrek guztiak, halabeharrez, motordun garraiobideen erabilera izugarri handitzen du.

    NABARMENTZEKO

    - XORROLA BUS ZERBITZUA: udalak herri barruko bus zerbitzu berria jarri du abian. Astelehenetik ostiralera dabil herrian zehar eta 5 auzo elkarlotzen ditu industrialde, topo, bus geltoki, merkatalgune eta bestelakoekin.
    - Zintzilik geratu diren 3 auzoei zerbitzua emateko herriko Taxistekin hitzarmen bat sinatu da. Horren arabera, udalak diru kopuru jakin bat ordaintzen dio taxisten elkarteari astelehenetik ostiralera zerbitzua eskaini dezaten. Aitzitik, taxistek London-taxi bat erosi dute zerbitzua emateko.
    - Horrekin guztiarekin, garraio publikoaren erabilera izugarri igo da herrian. Herritarrek izugarri eskertu dute. Lehen mugitzeko sekulako arazoak zituzten hainbat herritarrek euren beharrak ase dituzte.
    • EuskalHerriBerdea
  • Memoria Historikoa" data-mosaic-order-date="">
    LemoaMemoria Historikoa
    Memoria historikoa modu herritar baten lantzeko proiektua

    HELBURUAK

    Memoria historikoa modu herritar baten lantzeko proiektua. Memoria historikoaren inguruko informazio hutsune bat dela eta 2012. urteko abenduan batzorde herrikoi bat sortu zen udalaren laguntzarekin. Bertan, gai hau lantzeko ikerketak, proposamenak eta lankidetza programak garatu dira 2013. urtean eta 2014. urtean jarraipena izan du.

    GAKO NAGUSIAK

    Hausnarketa eginda, aurre-lanketa honetan proposamen bat aurkeztu zen udaleko Euskara, Kultura eta Kirola batzordean. Ondoren herriko jendeari deia egin zitzaion batzorde herrikoi bat sortzeko.
    Gai honekin lotuta udaleko Gazteria zerbitzuak, uda sasoirako nazioarteko auzolandegi programa bat aurrera eraman zuen eta bertan 8 nazio desberdinetako gazteak lanean aritu ziren Lemoako memoria historikoa berreskuratzen.
    Batzorde herrikoiak beste herri batzuetako adibideak aztertu zituen herrian jorratu diren ekintza desberdinak aurrera eraman aurretik.
    Gai desberdinak lantzeko, elkarte eta aditu desberdinen laguntza beharrezkoa izan da. Batez ere lan teknikoa aurrera eraman ahal izateko (Ahaztuak, Aranzadi, Frente Euskadi, Lau Haizetara…) . Aurrekontuari dagokionez 2013. urteko udal aurrekontuan gai hauek lantzeko 6.000 euroko partida ekonomikoa aurreikusten zen. 2014. urtean 7.000 eurora igo da aurreikuspena.

    NABARMENTZEKOAK

    • INSTITUZIOARI BEGIRA: Gai hau jorratzeko EHBildu-tik udaleko Euskara, Kultura eta Kiroleko batzordera aurrez lan taldean landutako proposamena aurkeztu zen. Batzorde horretan gain hau Batzorde herrikoi baten bidez sustatzea erabaki zen.
    • GIZARTEARI BEGIRA: Herrira begira aurkezpen orokor bat egin zen, bertan udalean planteatutakoa herrira hedatu eta batzorde herrikoia sortzeko proposamena luzatuz. Gaiaren inguruan interesa zuen jendea batu zen eta lanean hasteko lehen urratsak eman ziren. Batzordearen barruan proiektua garatu zen eta ekintza desberdinak jorratu dira. Lanaren hedapena egiteko plangintza komunikatiboa landu zen.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • "Auzo eta herriak indartzen" prozesua " data-mosaic-order-date="">
    Donostia
    Eztabaida prozesuaren bitartez auzo herrietako beharrak modu kolektiboan identifikatu eta auzotarrek bere egin dituzte.

    HELBURUA

    Helburu nagusia auzo eta herriek udalerriko politika publikoetan eragiteko ahalmena izatea da. Donostia auzo eta herriez osatutako bizigunea da eta udalak komunitate natural horien berezitasuna eta aniztasuna aintzat hartu beharra du. Ezinbestean, herritarren beharrizan eta interesei eraginkortasunez erantzuteko.

    GAKO NAGUSIAK

    Udal ekimenerako tresna oso baliagarria izan da. Une ezberdinetan auzotarrek tokian tokiko egoera eta beharren analisia egin dute. Bide honetan egindako proposamen batzuk 2012, 2013 eta 2014ko aurrekontuetan jaso ziren.

    NABARMENTZEKO

    Ibilbide honetan prozesua aurrera eramateko metodologia garatuz eta eraginkortuz joan da. Azkenean “Auzo Herriak Indartzen II – 2015 Aurrekontu Parte Hartzaileak” osatzeraino.
    - 1. FASEA: 2012an herritarrek egindako proposamenen egoera azaldu herritarrei.
    - 2. FASEA: analisia eguneratu eta lehentasunak ezarri (bi bilera auzo herri bakoitzeko).
    - 3. FASEA: herritarrek egindako proposamenen azterketa.
    - 4. FASEA: Udal gobernuak erantzun publikoa eman die proposamenei: 2015. urteko Aurrekontu Proposamenean islatuko ditu egingarritzat dituen proposamenak.
    Bitarte horretan, guztira 54 batzar egin dira eta 213 ekarpen jaso. Horretaz gain, bideo eta web orrialde bat ere martxan jarri dira(http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/eu/)
    Prozesua arduradun politiko, teknikari eta auzo elkarteekin elkarlanean egin da. Prozesua egoki garatzeko metodologia parte-hartzailea eta beharrezko bitartekoak jarri dira Udaletik.
    • EuskalHerriGardena
  • Gazteriarentzako espazio propio bat sortzea " data-mosaic-order-date="">
    DonostiaGazteriarentzako espazio propio bat sortzea
    Udalaren(politikari nahiz teknikari) eta gazteen artean lan lerro komunak, interes komunak eta konfiantzak lantzeko egitasmoa izan da hau. Noski, gazteek dituzten behar, printzipio eta nahiak lehenetsiz.

    HELBURUA

    Gazteekin batera proiektu komun bat abiatzea haien aldarrikapen eta beharrei erantzun bateratu bat emateko. Gazteek espazio propioen beharra dute euren aisialdia, sormena, komunitatean garatzeko.

    GAKO NAGUSIAK

    Gazteengandik jasotako eskaria izan zen espazio propioen beharra 2011ko Auzo eta Herriak prozesuan zehar. 2014an egin den bigarren itzulian ere jaso izan den beharra da hori.
    Esperientzia pilotu bat egiteko aukera sortu zen Antiguoko auzoan, zenbait baldintza ematen zirelako: eraikin posible bat zegoen, gazteak antolatuak zeuden, Udalak definitua zuen Gazteria planean gazteentzako ekipamendu bat diseinatzeko egitasmoa zegoen,...
    Kanpo aholkularitza bat kontratatu zen, Gazteria teknikariek eta Antiguoko gazteek batera ekipamendu horren diseinua egin zezaten. 2012an hasi eta urtebeteko prozesua izan zen.

    NABARMENTZEKO

    Lehen lau hilabetetan zehar, Antiguoko gazteekin prozesu parte-hartzailea definitu zen. Ondoren gazteek euren auzoko gazteria osoarekin prozesu parte hartzailea dinamizatu zuten. Antiguo eta Ibaetan erroldatutako 30 urtetik beherako guztiei idatzizko gonbitea iritsi zitzaien etxera prozesura gonbidatuz. Azkenik, prozesuaren emaitza, gaztetxea kudeatzeko elkarte baten eraketa izan zen. Udalak, prozesu parte hartzailea legitimatuz, elkarte honi esleitu zion udal eraikina.
    • KolorezkoEuskalHerria
  • Emakumeen Etxea" data-mosaic-order-date="">
    DonostiaEmakumeen Etxea

    Donostia
    Emakumeen Etxea

    Emakumeen etxea, Emakume elkarte mugimendu feminista eta Donostiako Udalaren artean elkar-kudeatutako proiektu bat da.

    HELBURUAK

    Proiektua Udaleko Berdintasun Sailak eta Elkarteek diseinatu eta garatu dute elkarlanean. Etxe honek helburutzat du emakumeentzako topaleku, eztabaida eta gogoetarako gune izatea. Bizitzaren esparru guzti-guztietan emakumeen eta gizonen artean berdintasun benetako eta eraginkorra xede duten politika, programa eta proiektuetan, eragin eta emakume elkarte eta mugimendu feminista indartzeko tresna izatea.

    GAKO NAGUSIAK

    Legealdi honetan egindako aldaketa nagusia, etxearen kudeaketan Emakume mugimendua sartzea izan da, Kogestioa Udal administrazioaren funztionamenduan sakonago txertatuz.

    NABARMENTZEKOAK

    Emakumeen Etxea, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Elkarte honek, emakumeak norbanako gisa ordezkatzen ditu. Hauetako gehienak, Emakumeen Etxean aktiboki parte hartzen duten elkarteetako ordezkariak dira. Emakumeen Jabekuntzarako Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea, Udalarekin duen hitzarmen baten barruan burutzen ari da bere lana.
    Emakumeen Jabekuntzarako Donostiako Emakumeen Etxea elkarteak, Donostiako emakumeen mugimendu eta feministen ordezkari da.
    Honela, Elkarte legal honi, Udal Berdintasun bulegoa dagoen Emakumeen Etxea eraikin publikoaren lagapena egiten zaio, arratsaldez autonomia osoz proiektua garatzen jarrai dezan.
    • EuskalHerriMorea
  • Parkea martxan" data-mosaic-order-date="">

    Lakuntza
    Parkea martxan

    Haur, gazte eta helduendako aisialdi eta kirol inguruaren eraberritzea modu parte hartzaile batean. Jarduera ezberdinetarako guneak sortu dira, kirol pista, saskibaloi eta futbitoko ateekin, pin ponean aritzeko mahai, eserita egoteko gunean, belar eremu haundia, haurrendako parkea, eskolako baratza...

    HELBURUAK

    Herritar askoren eskaerak kontutan harturik eta haur eta gaztetxoen aisialdi gune baten beharra ikusirik parke edo aisildi gune berria eraikitzea. Horretarako batzordea eratzeko deia luzatu zien udalak herritarrei. Lakuntzako Udalak urbanizazio proiektua egin eta berau ordaintzeko zenbatekoaren aurreikuspena egin zuen 2013.urteko udal aurrekontuetan diru partida sartu ahal izateko.

    GAKO NAGUSIAK

    Herritarren parte hartzea oso handia izan zen. “Parkea Martxan” batzordeak burutu zuen lan handia, bertan udal ordezkariez gain hainbat herritarrek ere parte hartu zuten iraunkorki.
    Proiektuaren definizioa eta prozesua erabat parte hartzailea izan zen, bertan erabaki zen zer egin, nola egin eta ekimen ugari burutu ziren ekonomikoki ere proiektua aurrera atera zedin. (Bigarren eskuko azokak, zozketak, jaialdiak, herriko haurren argazkien egutegien salmenta,..) Ekimen guzti hauek herritarren arteko harremanak dibertsifikatu eta sendotzea eragin zuen.
    Haur eta gazteek ere proiektuan parte hartzeko aukera izan zuten. Gazteekin hainbat auzolan burutu ziren margoketa lanak egiteko. Haurrekin aldiz eurenn interes eta beharrak zehazteko “Jolastu nahi?” tailerrak antolatu ziren.

    NABARMENTZEKOAK

    Parkearen mustutze ekitaldia haur, gazte eta helduen konpromezu bilketa egin zen. Herritar bakoitzak bere sinaduraren bitartez ingurua zaintzeko konpromezua hartzen zuela adierazi zuen.
    • EuskalHerriGardena
  • Udal Plan Agroalimentarioa" data-mosaic-order-date="">
    GasteizUdal Plan Agroalimentarioa
    Gure eredu sozioekonomikoaren garapena marrazten hastearekin batera langabezia murrizteko proposamen ugari txiki jorratzea, adostasun eta parte-hartze zabalean landuta, horrek eraginkortasuna bermatzen duelakoan.

    HELBURUA

    • Agroelikadurako udal plan bat sortzea.
    • Parte hartzeko foro ireki bat sortzea, estrategia agroalimentarioarekin zerikusia duten eragile sozial guztiak, udal teknikariak eta ordezkari politikoak elkartuz.
    • Nekazaritza jarduera Udalerrian sustatu.
    • Gasteiztarrak produktu lokal eta ekologikoen garrantziaz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
    • Hiri ortuak sustatzea, eredu parte-hartzaile baten bidez.
    • Udalak kudeatzen dituen jantokietan bertako produktuak edo jatorri hurbil eta ekologikoa dutenak sartzen joatea.
    • Udalerriko autohornidura sustatzen joatea, batez ere udalerrian bertan ekoitztu daitezkeen elikagaiei dagokienez: laboreak, patatak, arrautzak, esnea eta behi- eta zaldi-haragia.

    GAKO NAGUSIAK

    Elikadura burujabetza, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomoaren sustapena, Gasteizko landa eremuaren natur izaeraren defentsa, merkataritza ibilbide laburrak eta parte-hartzea bere baitan biltzen ditu Plan honek, lain ildo ugari izan ditzakeena eta proiekzio estrategiko argia daukana (azken helmuga 2050. urtean ezartzen da).

    NABARMENTZEKO

    Mozio bat onartu zen aho batez eta kontu batzuk jorratzen ari dira, esaterako udal jantokietako kontratazioetan bertako elikagaiak, ekologikoak edota merkataritza zuzenekoak (produktuaren arabera) hobesteko. Tamalez oposiziotik hau sustatzea oso korapilatsua da, baina aukera eman dugu oso eragile desberdinekin lanean jarduteko (auzo elkarteak, hiri ortuen erabiltzaileak, nekazari talde desberdinak, nekazaritza sindikatuak, kontsumitzaile taldeak…). Gasteizen honen inguruan oso mugimendu zabala dago, hor ere interes eta planteamendu desberdinak eta, batzuetan, kontrajarriak badaude ere
    • EuskalHerriBerdea

Hemen erakusten duguna herrietan egindako proiektuak dira, txiki zein handi, gobernuan egon edo oposizioan. Aukeraketa bat da, denborarekin hazi eta osatuko duguna. Lortzen hari garena erakutsi nahi dugu: Euskal Herria morea, gorria eta berdea lortzeko helburua duten proiektuekin, baina baita ere kolore aniztasuna bultzatu eta gardentasuna helburu duten proiektuekin osatu dugu webgune hau.