Bilboko Areatzan ospatu dugu Bizkaiko kanpainaren ekitaldi nagusia. Areatza oso leku berezia da EH Bildurentzat, orain 4 urte hor bertan izan baikenuen Bilduren legeztapenaren berri. Duela lau urte ehundaka pertsonek bete genuen Areatza ilusio, indar, eta pozez. Gaur erakutsi dugu lau urte hauetan ez dugula poz eta indar hura galdu, alderantziz, herriz herri gorpuzten joan den ilusioa nabaria dela Bizkaian.



 

Oskar Matute izan da hitz egiten lehena. Aste honetan atxilotutako gazteetaz oroitzen ekin dio Matutek hitzartzeari. EH Bildu, gehiengo sozialen interesak eta eskubideak babesten dituen indarra dela azpimarratu du Matutek, eta jendeak hori badakiela, "Haien artean egon garelako denbora guzti honetan: etxegabetzeak geldiarazteko, lan eskubideak aldarrikatzeko, emakumeek beren gorputzaren jabe direla oihukatzeko eta pertsona guztion eskubide guztiak exijitzeko."

Bizkaiko zerrendakideak igo dira ondoren oholtzara. Txalo zaparrada eta Kaxarranka dantza jaso dute hauek.

Josu Unanue Bizkaiko zerrendaburuak hartu du hitza denen izenean. Ezer baino lehen Kaxarranka dantzaren zergatia azaldu du Unanuek: "Ez da izan elementu folkloriko hutsa, esanahi sakona dauka. Urtero-urtero, gure kostaldeko herrietako Arrantzaleen Kofradiek euren diru kontuen barri ematen zioten Udalari. Paper guztiak kaxan jaso, eta Kaxarrankaren zeremoniaren bidez, kontuak argi, zintzo eta garden ematen zituzten, Udala eta Herria jakinaren gainean ipintzeko.EH Bilduren izpiritua horixe bera dela azpimarratu du, "gardentasuna eta zintzotasuna dira gure ikurrak, lehen eta orain."

EH Bildu frogatzen ari da posible dela politika gardena, parte-hartzailea eta herritarra egitea.Unanuek esan du Bizkaiko 113 herrietan milaka direla Bizkaitarrok Garaile izateko ilusioz lanean ari diren emakume eta gizonak. "Asko gara egunez egun dinamika sozialetan, kalean, lantegietan, ikastetxe zein udaletan burujabetzaren eta eraldaketa sozialaren bidean konpromiso txiki zein handiak hartzen gabiltzan bizkaitarrak."

Herrietako alkate eta alkategaien txanda iritsi da ondoren; Bermeo, Durango, Galdakao, Portugalete... denek ideia bera azpimarratu dute: Bizkaia Bilbo baino askoz gehiago da!

Hankapalo eta koloretako banderez lagunduta hartu dute oholtza hamarnaka gaztek. Aldaketaren alde agertu dira hauek ere, "Ez gaudelako prest PNV-PP-PSEk kondenatzen gaituzten prekarietatean bizitzera!"

Eta amaitzeko oholtza bete-bete egin dugu. Bizkaiko 100ndik gora herritako alkategaiak igo dira eta Aitziber Ibaibarriaga Bilboko alkategaiak hitz egin du denen izenean.

Diputazioa eta Bilboko Udaletxea bunkerrak direla esan du Ibaibarriagak eta bunker horietara haize frexkoa sartzeko garaia dela aldarrikatu du. Horregatik, EH Bilduk leihoak ireki eta alfonbrak altxatuko dituela azpimarratu du.

Ekitaldiko irudi bilduma:

 

Bilboko Areatzan ospatu dugu Bizkaiko kanpainaren ekitaldi nagusia. Areatza oso leku berezia da EH Bildurentzat, orain 4...

Posted by Euskal Herria Bildu on Larunbata, 2015.eko Maiatzak 9

#BizkaitarrokGaraile