Duela 52 urte Tafallan jaioa. Egun ere bertan bizi da. Euskaldunberria da. Zuzenbidean lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean (1984). Nafarroako Unibertsitate Publikoan Doktoratua (2001). 1986ean abokatu kolegiatu zen eta geroztik, jardun horretan dihardu.

Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea izan zen 1991 eta 1997 artean. 1997 urteko abenduan espetxeratua izan zen, Auzitegi Gorenak talde armatuarekin kolaborazioaz kondenatua. Auzitegi Konstituzionalak zigorra bertan behera utzi zuen 1999ko uztailaren 20ean.



Herri Batasunako zinegotzia Tafallan (1987-1991). 1991ean Nafarroako parlamentari aukeratua Herri Batasunaren izenean. 1995 urtean berriro izan zen aukeratua. Parlamentari izan zen bitartean, Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziaketa Batzordeko kide izan zen, bai eta Transferentzia Juntakoa.

2002an Sakanako Mankomunitateko gerente postua lortu zuen, oposaketa bidez. 2005 urtean mankomunitateko interbentore izendatua izan zen.

2003tik izan diren ilegalizazio prozesuetan alderdi eta hauteskunde plataforma ezberdinen defentsa juridiko ekipoetako kide izan da.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Bikotekideak etxeari su eman ostean zaurituta zegoen Iruñeko emakumea hil egin da. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du udalak eta mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.