Posta bidezko bozka

NOLA BOZKATU POSTA BIDEZ?



EPEAK

Eskaera egiteko epeak:
CERA erregistroa (Hego Euskal Herritik kanpo bizi direnak): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte
ERTA erregistroa (aldi baterako atzerrian): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte (epe berria)
Orokorra, gaixoak eta ezinduak: maiatzaren 3tik ekaninaren 16a arte

EGOERAK

  • icon
    Bozka
    arrunta
  • icon
    Gaixo eta
    ezinduak
  • icon
    Atzerrian
    (CERA)
  • icon
    Atzerrian
    (aldi baterako)
  • icon
     
    Itsasontzietako
    langileak

Norentzat?

Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete ekainaren 26an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.

Non?

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke.

PROZEDURA

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

2. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:
  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.
Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

3. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:
  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (ekainak 22).
OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Norentzat?

Gaixotasun edo ezintasunen bat izanez gero, edo hauteskunde egunean egoera horretan egotea aurreikusten dutenek

Non?

Herrialde bakoitzeko Notario delegazioan

PROZEDURA

Ezindua dagoen pertsonak ahalorde notariala egin beharko diote aukeratu duten pertsonari ordezkari bezala jardun eta bere posta bidezko bozka tramitatu dezan. Ahalorde notariala doakoa da.

Dokumentua hautesle bakoitzarentzat bana egingo da, beraz, bertan hautesle bat baino gehiago ezingo dira agertu eta pertsona berak ezingo du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

1. Ordezkariak notario delegazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Posta bidezko bozka eskatzeko agiria, gaixo dagoen pertsonaren eta honen ordezkariaren datuak jasoko dituena.
  • Ezindua den pertsonaren NANa
  • Gaixoaren ordezkari den pertsonaren NANa
  • Mediku ziurtagiria. (Medikuen Elkargo Ofizialean eskura egongo den doako inprimakia)
2. Notarioak gaixoa bisitatuko du eta ahalorde notariala egingo dio ordezkariari.
3. Ordezkaria Correosetik pasako da bozka tramitatzera. (Posta bidezko bozka arrunta egiteko bide bera) OHAR GARRANTZITSUA:Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Gaixo dagoen pertsonaren eskaera agiria.
  • Mediku ziurtagiria
  • Ahalorde notariala

4. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:
  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.
Dokumentazio hau ordezkariak jaso behar du zuzenean, horretarako bere nortasuna ziurtatuz.
Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

5. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:
  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (ekainak 22).
OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Norentzat?

CERAn (atzerrian bizi diren egoiliar absenteen errolda) izena emanda daudenak eta hauteskunde prozesuetan parte hartu nahi duten hautesleek boto eskaera egin badute.

Non?

Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia Kontsulatu edota Enbaxadetan jaso daitezke, edo telematikoki jaitsi daiteke Espainiako Kanpo-arazoetarako Ministerioko webgunetik

PROZEDURA

  1. Boto erregutua: Hautesleek hauteskunde agiriak eskatu behar dituzte inskribatuta dauden Errolda Bulegoaren probintzia ordezkaritzan, ekainaren 6a baino lehen. Eskari-inprimakia kontsulatu nagusian eta telematikoki eska daiteke maec.es webgunea.
  2. Agiriak jasotzea: Hautagaitzak inpugnatu ez badira ekainaren 3tik 6ra, eta inpugnaziorik balego, ekainaren 14a baino lehen material guztia bidaliko zaio eskaria bidali duenari: boto paperak (Kongresu eta Senaturako) eta bozketa gutunazalak (Kongresu eta Senaturako), CERAn inskribatuta daudenaren agiaztagiriak (2), bere Hauteskunde Batzordearen helbidea duen gutunazal bat eta Karrera Kontsularraren edo Misio Diplomatikoaren helbidea idatzita duen gutunazala.
  3. Botoa bidaltzea: Hautesleak ekainaren 1etik 21era bidali beharko ditu bere bozketa gutunazalak, errolda egiaztagiria eta pasaportea edo NANaren fotokopia edo Matrikula Kontsularreko Erregistroko agiria bidali beharko ditu posta bidez Kontsulatu edo Misio Diplomatikora.
  4. Hauteslea Euskal Herrian egongo balitz ekainaren 21a baino lehen: Kasu honetan eska daiteke dokumentazio guztia bere Euskal Herriko etxera bidaltzea. Correoseko bulego batean hartu ahal izango dute pasaportea edo NANa erabilita. Ondoren botoa posta ziurtatu bidez bidali beharko du, beti ere ekainaren 22a baino lehen.

Norentzat?

Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek, hauteskunde prozesuaren deialdia egiten den unean eta hauteskunde egunean ere egoera horretan egongo direla aurreikusten dutenek.
Kontsulatuan (Registro de Matrícula Consular) izena emanda duten pertsonek.

Non?

Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia Kontsulatu edota Enbaxadetan jaso daitezke, edo telematikoki jaitsi daiteke Espainiako Kanpo-arazoetarako Ministerioko webgunetik

PROZEDURA

  1. KONTSULATUKO ERREGISTROAN “EZ EGOILIAR” BEZALA IZENA EMAN
  2. ESKAERA INPRIMAKIA BETE: Aldi baterako atzerrian dagoen pertsonak posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia bete eta behin sinatu ostean Kontsulatuko bulegoetan edo Enbaxadako bulegoetan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria edo Pasaportea aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela eta Kontsulatuan izena emanda duela ziurtatzeko. Epea maiatzaren 3an hasten da eta maiatzaren 28an bukatu.
    OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu.
  3. Kontsulatuko bulegoak edo Enbaxadak eskaera Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra (inpugnaziorik egongo balitz ekainaren 14ra atzeratuko da data hau). Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera bidaliko du:
    • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
    • Errolda-ziurtagiria.
    • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
    • Azalpen orria
  4. Bozka
    Behin dokumentazioa jasota:
    • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
    • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
    • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du ekainaren 22a baino lehen.
    OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da. Botoa balioduna izateko gutunazalean agertu behar da dagokion herrialdeko posta bulego baten zigilu-marka edo inskripzio ofiziala, bidalketa epe barruan egin dela egiaztatzeko.

Norentzat?

Alturako arrantza, Merkataritza itsasontzi edo Armadako itsasontzietan lanean egongo direnak, beti ere ontziek Espainiako bandera baldin badute eta itsasontziak hauteskunde eguna baino lehen ezagutzera emandako portu batean ainguratuko bada.

Non?

Posta bidezko bozka egiteko prozedura bera da, baina eskaera irrati-telegrafiaz egin behar da.

PROZEDURA

  1. Eskaera: Aurretik esan bezala, eskaera egiteko irizpideak betetzen dituenak eska dezake, irrati-telegrafiaz. Ekainaren 16a baino lehen egin beharko du.
  2. Materiala jasotzea: Ekainaren 6tik ekainaren 19ra bitarte agiriak jasoko ditu portu baten bidez edo, kasua ematen bada, hautesleak adierazitako ontzi-jabea edo ontziaren izenean.
  3. Botoa bidaltzea: Ziurtatutako posta urgentez bidaliko du, ekainaren 22a baino lehen, botoa emateko dagokion mahaira, ontzia dagoen edozein portutik.