Aukerak benetako aldaketa bat ahalbidetzeko.
EH Bilduk EAEko eta Nafarroako herritarron gehiengoaren itxaropenak beteko ditu: benetako aldaketarako aukerak gure botoen babesa jasoko du.

EH Bilduk EAEko eta Nafarroako herritarron gehiengoaren itxaropenak beteko ditu: benetako aldaketarako aukerak gure botoen babesa jasoko du. Gure botoek, gainera, balio bikoitza izango dute: aldaketa bultzatuko dugu, jakina, baina aldaketa hori berme guztiekin egingo dela ziurtatuko dugu. EAEko eta Nafarroako gizartearen zein gizarte hori ordezkatzen duten erakundeen gehiengoaren babesarekin egin diren eta egingo diren aurrerapen guztiak (gizarte-arloan, ekonomian, kulturan eta hizkuntzan) errespetatuko diren bermearekin. Lan egingo dugu, halaber, Estatuko kolektibo eta herrien eskubide sozioekonomikoak ere errespeta daitezen.

Indarrak batuko ditugu Espainiako gobernu berriak Estatuaren izaera plurinazionala aitortu eta errespeta dezan eta Estatuko nazio guztiek erabakitzeko duten eskubidea bere gain har dezan.

Era berean, indarrak batuko ditugu Espainiako gobernu berriak Estatuaren izaera plurinazionala aitortu eta errespeta dezan eta, ildo horretan, Estatuko nazio guztiek erabakitzeko duten eskubidea bere gain har dezan, nazioetako herritarrei kontsultak egiteko aukera emateaz gain, kontsultetan demokratikoki hartutako erabakiak errespetatu eta gauza ditzan.

Horrela, beraz, ahalegin guztiak egingo ditugu aldaketa horrekin gure herritarren ahotsa, hitza eta erabakiak kontuan har daitezen, Euskal Herriaren etorkizun politikoarekin zerikusia duten erabakiak zein gure jendartearen etorkizun sozial eta ekonomikoarekin, kultura-etorkizunarekin eta hizkuntza-etorkizunarekin zerikusia duten erabakiak.

Horretarako, honako hau proposatuko dugu:

  • Gaur egun Espainiako ordenamendu juridikoaren barruan dauden estaturik gabeko nazioen etorkizun politikoari buruzko kontsulta lotesleak egiteko aukera.
  • Erreferendum horiek berme demokratiko guztiekin antolatuko dira, eta proiektu guztiak askatasun osoz defendatu ahal izango dira.
  • Erreferendum horien emaitzak onartu eta errespetatu egingo dituzte kontsulta egiten den lurraldeko gobernu eta indar politikoek zein Espainiako gobernuak.
  • Inplikatutako erakunde guztiak behartuta egongo dira erreferendumen bidez hartutako erabaki askea demokratikoki bideratzera eta gauzatzera.
Aukerak EAEko eta Nafarroako herritarren eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturaren eta hizkuntzaren arlokoak babestu eta errespetarazteko.
Ez dago erakunde politiko eta judizialik EAEko eta Nafarroako herritarrek demokratikoki aukeratutako erakundeen borondate eta erabakien gainetik dagoenik. Espainiako gobernuak eraso egiten diete behin eta berriz.

Aurrerapen ugari (sozialak, ekonomikoak eta kulturaren eta hizkuntzaren arlokoak) lortu ditugu milaka pertsonaren eta ehunka eragile sozial, sindikal, kultural edo ekonomikoren lanari eta aldarrikapenari esker. Aurrerapen horiek gehiengo sozial eta politikoaren babesarekin onartutako lege eta ekimen ugaritan ere islatuta daude. Eta lege horiek gure gizarte-ongizatea finkatzen eta hobetzen dute.

Honako oinarri hau dugu abiapuntu: ez dago erakunde politiko eta judizialik EAEko eta Nafarroako herritarrek demokratikoki aukeratutako erakundeen borondate eta erabakiaren gainetik dagoenik. Borondate eta erabaki horiei esker, aurrerapen eta lorpen sozial ugari egin dira, baina Espainiako gobernuak eta haren zerbitzura diharduten estamentu judizialek (hala nola Konstituzio Auzitegiak) eraso egiten diete behin eta berriz.

  • Konstituzio Auzitegian Nafarroako Parlamentuak onartutako 17 legeren eta Eusko Legebiltzarrak onartutako 9 legeren aurka aurkeztutako errekurtso guztiak berehala bertan behera uzteko eskatuko diogu gobernu berriari.
  • Gure udalek, aldundiek eta/edo kontzejuek hartutako erabaki subiranoen aurka gobernuaren ordezkariek aurkeztutako errekurtso guztiak bertan behera uzteko eskatuko dugu.
  • Gobernuaren ordezkariaren figura desagerraraztea eskatuko dugu, EAEko eta Nafarroako erakundeen lana oztopatu eta erakunde horietako ordezkari gehienek demokratikoki hartutako erabakien kontrako errekurtsoak jarri baino ez baitute egiten.
  • Deuseztatutako legeak berme guztiekin indarrean jartzeko eta garatzeko eskatuko dugu eskuragarri ditugun tresna politiko eta juridiko guztiekin.
Errekurritutako legeetako batzuk

Nafarroa

  • Etxebizitza Legea
  • Frackingaren kontrako Legea
  • Etxegabetzeen kontrako Legea
  • Kanabisaren Legea
  • Polizia Foralaren eta Lokalaren Legea
  • Eskuin muturreko taldeen eta funtzionario publikoen biktimak aitortzeko Legea
  • Elizaren IBIa ordainarazteko Legea
  • Osasun zerbitzuen doako asistentziarako Legea
  • Ordutegi Komertzialetarako Erregulaziorako Legea
  • EiTBren kaptazioaren baliogabetzea
  • ...

CAV

  • Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea
  • Lurzoruaren kutsadurarako prebentzioaren Legea
  • Emakume eta gizonen arteko Berdintasun Legea
  • Uraren Legea
  • Kontsulten Legearen
  • Frackingaren kontrako Legea
  • Etxebizitza Legea
  • Prebisio Sozialaren Entitateen Legea
  • Segurantza Sozialaren Sistemaren Ordenazioaren Legea
  • Euskara Ordenantzen kontrako errekurtsoak
  • Donostiako part-hartze Dekretuaren kontrako errekurtsoa
  • Anulación ordenanza de participación de Donostia
  • Trebiñu EAEn integratzeko erabakiaren kontrako helegitea
Aukerak gure eskubide sozial eta ekonomikoei eraso egiten dieten bidegabeko legeak indargabetzeko.
PPk eta PSOEk onartu dituzten lege askok Euskal Herriko eta Estatuko herritarren eskubiderik oinarrizkoenak murriztu dituzte hainbeste urtetan lortu ziren eskubideak lapurtu nahi dizkigute.

PPk eta PSOEk onartu dituzten lege askok Euskal Herriko eta Estatuko herritarren eskubiderik oinarrizkoenak murriztu dituzte. Lege horiek zuzenean egin diote eraso gehiengo sozialari, eta Espainiako elite ekonomikoen, haien bankuen eta enpresa handien interesak babestu baino ez dute egin, politika haien zerbitzura jarriz. IBEX35aren eta gehiengo soziala euren irabazien zerbitzurako eskulan merke bihurtu nahi duten patronalen neurrira egindako legeak dira. Lege horien bidez, haien krisia guk ordaintzea eta, gainera, isil eta otzan geratzea eta gehienok gutxi batzuen onurarako pairatzen ditugun askatasun-murrizketak eta austeritatea “saihetsezinak” direla onartzea nahi dute. Lege horien bidez, azken batean, hainbeste urtetan lortu ziren eskubideak lapurtu nahi dizkigute.

Hori guztia dela-eta, EAEko eta Nafarroako gizartearen onerako, gure ongizate sozial eta ekonomikoan atzera egitea dakarten lege guztiak indargabetzea. Ildo horretan, honako hauek bertan behera uztea eskatuko dugu

  • Lan-erreformak: dauden hitzarmen propioak eta haiek ezartzen dituzten lan-baldintzak baztertzen dituzte, eta gure lan-baldintzak ezegonkortzen, kaleratzea merkatzen, negoziazio-esparruak suntsitzen, langabezia areagotzen eta langile-klasea pobretzen duten erreformak inposatzen dizkigute.
  • Pentsioen erreforma: pentsio duinak ukatzen dizkigute, ahalmen ekonomikoa izanik ere zenbatekoak Madriletik inposatzen dizkigutelako.
  • LOMCE: EAEko eta Nafarroako herritarrek ez dute hezkuntzaren lege hori onartzen, eta ez diote obeditzen, merkantilista, pribatizatzailea eta baztertzailea delako, asmo politiko nabarmena duelako eta gure hizkuntza-eskubideak ukatzen dituelako.
  • Abortuaren Legea: norberaren gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea ukatzen die emakumeei, Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoak emakume guztien eskubide hori errespetatzen eta babesten badu ere.
  • Konstituzioaren 135. artikulua: PPk eta PSOEk berrespen demokratikorik gabe inposatutako Konstituzioaren aldaketa horrek lehentasuna ematen dio herritarrok sortu ez dugun zorraren ordainketari, premia sozial eta ekonomikoetan egin beharreko inbertsioaren gainetik. Inposaketa horrek Europako elite ekonomiko, banku-elite eta finantza-eliteei baino ez die mesede egiten.
  • Banku Fundazioen Legea: gure herrialdeko sare industrial, ekonomiko eta sozialaren zerbitzura jardungo duen banka publiko bat edukitzea eragozten digu lege horrek.
  • Farmazia-koordainketa: zigor gehigarria da etengabeko arreta medikoa behar duten pertsonentzat, eta osasun-zerbitzuak eta horien ondoriozko tratamenduak doan eta kalitate egokiarekin eskuratzea eragozten du.
  • Aurrekontu-egonkortasunaren Legea: nola eta zenbat inbertitu dezakegun ezartzen eta gizarte-aurrerapena eragozten du lege horrek, gure premia eta errealitate sozioekonomikoak kontuan hartu gabe. Zerbitzu publiko eta sozialen gastua murriztea eta zorigaiztoko eredu ekonomikoak sortutako zorraren ordainketari lehentasuna ematea da Legearen helburu bakarra, era horretan Europak ezarritako defizit-mugak betetzeko.
  • "Eguzkiaren Zerga" – Autokontsumoari buruzko Dekretua: PPk onartutako dekretu horrekin, “Eguzkiaren zerga” ezarri eta energia berriztagarrien bidezko energia-trantsizioa geldiarazi nahi da, herritarrek eguzki-energia fotovoltaikoa eskuragarri izan ez dezaten. Dekretuak energia-konpainia handien interesei ematen die lehentasuna, eta haien etekin neurrigabeak areagotzea ahalbidetu eta kontsumitzaileen faktura elektrikoa garestitzen du.
  • Tokiko administrazioaren erreformak eta administrazio orokorraren erreforma: Gure erakunde eta administrazio publiko propioak eduki, arautu eta kudeatzeko eskubidea.
Aukerak gure ongizate sozial, lan-ongizate eta ongizate ekonomikoan aurrera egitea ahalbidetuko duten tresnak eskatzeko.
Gure ongizate sozial eta ekonomikoan aurrera egin nahi dugu ezarri nahi diguten langabezia, pobretzea eta kolokatasuna atzean utzita.

Gure ongizate sozial eta ekonomikoan aurrera egin nahi dugu, eta aurrera egin dezakegu, ezarri nahi diguten langabezia, pobretzea eta kolokatasuna atzean utzita. Badaukagu horretarako behar adinako ahalmena eta indarra. Azaldu dugunez, gehiengoaren onurarako garapen ekonomikoa eta justizia soziala lortzeko urrats gehiago egiteko dugun ahalmen sozial eta politikoa hainbat ekimen eta legetan geratu da islatuta. Horien bidez, honako hauek ziurtatu nahi dira: guztientzako etxebizitza duina, adinekoen bizitzaren euskarri izango diren gutxieneko pentsioak, denok sortzen dugun aberastasuna hobeto banatuko duten zerga-politikak, pobreziari eta bazterketari aurre egiteko politika sozialak eta langileentzako baldintza duinak ziurtatuko dituzten lan-hitzarmenak.

Gure bizi-baldintzak hobetzeko eta guztiontzako herrialde hobe baterantz aurrera egiteko, gero eta tresna propio eta subirano gehiago behar ditugu.

Hori dela-eta, gure bizi-baldintzak hobetzeko eta guztiontzako herrialde hobe baterantz aurrera egiteko beharrezkoak diren erabakiak hartzea ahalbidetuko diguten gero eta tresna propio gehiago eta gero eta tresna subirano gehiago behar ditugu, era horretan baldintza ekonomiko bidezkoagoak eta gure herriko herri-klase eta langile-klaseentzat lortu nahi dugun etorkizun duina eraikitzen jarraitzeko.

Beraz, egunez egun hobetzen jarraitzeko eta denok kezkatzen gaituzten arazoei erantzuteko, transferentzia eta tresna propio berriak eskatuko ditugu:

  • EAEko eta Nafarroako Lan Harremanetarako Esparrua. Esparru horrek lan-harremanak eta enplegu-politika pasibo eta aktibo guztiak arautzeko eskubidea bermatuko du, eta, era horretan, negoziazio kolektiboa berreskuratuko da eta soldata- eta lan-baldintza hobeen unibertsalizazioa lortuko da, 1.200 euroko gutxieneko soldatarekin hasita.
  • EAEko eta Nafarroako pentsio-sistema propioa: gure finantza propioak kudeatzeko ahalmena izatea, gure produkzio-sarearen euskarri diren enpresa txiki eta ertainak eta gure industria bultzatzeko eta produkzio-eremua eusten duen ugalketa- eta zainketa-lana duin bihurtzeko; horretarako, funtzio sozialeko banku eta/edo kutxa publikoak sortu behar dira.
  • Fiskalitatearen eta aurrekontu-arloaren inguruko eskumen guztien transferentzia: erabateko zerga-subiranotasuna, herrialdeko aberastasuna era bidezkoagoan banatu ahal izateko.
  • EAEko eta Nafarroako finantza-sistema propioa: tener la capacidad de gestionar nuestras propias finanzas para impulsar nuestra industria y las pequeñas y medianas empresas que sustentan nuestro tejido productivo, para dignificar el trabajo reproductivo y de cuidados que sostiene el ámbito productivo, creando para ello “crear” los bancos y/o cajas publicas de función social propias.
  • Hezkuntza-arloko eskumen guztien transferentzia: guztientzako hezkuntza-eredu propio eta kalitateko bat garatzeko aukera izatea.
  • Garoñaren behin betiko itxiera eta ingurumenaren eta energiaren arloko erabateko transferentziak: enpresa gutxi batzuk gure ingurunearen eta gure osasunaren kontura aberastu ez daitezen. Energia berriztagarrietan oinarrituta egongo den eta bere burua aski izango duen energia-eredu baterantz aurrera egiteko, eta gure industria hain neurri handian kaltetzen duen energia-gastua murrizteko.
Aukerak bakea eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeko.
Etorkizuna eraikitzeko konponbidea eman behar zaie gatazkak gure herrialdean eragin dituen ondorio guztiei, egun dirauten sufrimendu guztiak aitortu eta erreparatuz.

Euskal Herrian etorkizun demokratiko bat bakean eraikitzea EAEko eta Nafarroako gizarte osoaren premia da. Etorkizun hori eraikitzeko, konponbidea eman behar zaie gatazkak gure herrialdean eragin dituen ondorio guztiei, eta, horretarako, gaur egun dirauten sufrimendu guztiak aitortu eta erreparatu behar dira.

Estatu espainolak gatazka konpontzeko prozesuan ezartzen duen blokeoa gainditu beharra dago, gatazka erabat eta behin betiko konpontzeko urratsak egiten jarraitzeko eta zauri guztiak ongi ixteko, horixe baita gertatutakoa errepikatuko ez dela ziurtatzeko bermerik onena. Garaia da, halaber, Estatu espainolak konponbideen ateak zabaltzeko eta EAEko eta Nafarroako gizarteari pertsona guztien eskubide guztiak errespetatu eta zainduko dituen fase demokratiko baterantz aurrera egitea ahalbidetzeko.

EH Bilduk bitarteko guztiak erabili eta ahalegin guztiak egingo ditu hainbeste urtetako gatazkak gure herrian eta bertako jendearengan izan dituen ondorio mingarriak gainditzeko.

Beraz, hainbat neurri proposatuko ditugu oraindik ere badirauten korapiloak askatzeko:

  • Sakabanaketa-politika desagerraraztea: sakabanaketa-politika ankerrari eusteko salbuespen-legeak indargabetzea proposatuko dugu, EAEko eta Nafarroako preso independentista guztiek beren zigorra gizarte- eta familia-ingurunetik ahal bezain hurbil bete ahal izan dezaten.
  • Espetxeen eta espetxe-politikaren arloko transferentzia: EAEk eta Nafarroak espetxeen arloko transferentzia lortzeko ahaleginak egingo ditugu, espetxeetan preso dauden pertsona guztiei bidezko eta gizalegezko tratua emateko.
  • Preso independentisten salbuespen-egoerak desagerrarazteko legezko neurri guztiak aplikatzea:
    • gaixotasun larria duten presoak espetxetik irtetea.
    • zigorraren 2/3 edo 3/4 bete duten presoak espetxetik irtetea
    • Europak agindutako zigor-metaketa aplikatzea, zigorrak bidegabeki luza ez daitezen
  • Gatazkaren biktima guztien oroimena aitortu, erreparatuko duen eta oroimen horri balioa emango dion biktimen lege bat onartzea.
  • Auzitegi Nazionala auzitegi berezi gisa desagertzea.
Aukerak herritarren eskubide eta askatasun guztiak babesteko eta horiek deuseztatzen dituzten legeak indargabetzeko.
Pertsona guztiek beren eskubide zibil guztiak baliatzeko eta horiekiko errespetua jasotzeko, askatasun osoz bizitzeko, askatasuna lapurtzen digutenen aurkakotasuna adierazteko eta, gainera, askatasun osoz adierazteko aukera izatea da EH Bilduren asmoa.

Espainiako azken gobernuek (PSOEkoek zein PPkoek) gurutzada bat hasi dute askatasun eta eskubide zibil eta politikorik oinarrizkoenen aurka. Estatuak EAEko eta Nafarroako herritarren aurka aplikatutako mozalak eta askatasun-murrizketak ongi ezagutzen baditugu ere, oraingoan “legezko” bilgarri bat eman diote Estatu espainoleko demokraziarik ezari. Eta, hori guztia, Estatuko “demokrazia” faltsua eta giza eskubiderik oinarrizkoenekiko errespeturik eza gehiengo sozialaren kritikez eta aldaketarako grinaz babesteko.

Gaur egun ezin da protestarik egin, ezin da informaziorik eman eta ezin da kalean manifestazio bat egin. Beren herrialdetik kanpo etorkizun hobea bilatzen duten pertsonak bigarren mailako herritar gisa tratatzen dituzte, eta eskubiderik oinarrizkoenak ukatzen zaizkie. Eta hori gutxi balitz, biziarteko espetxe-zigorra errealitatea da gaur egun Estatu espainolean. Lege horien ondorioz, Estatu espainola gero eta gorago dago Europa osoko demokraziarik kaskarreneko estatuen sailkapenean.

Pertsona guztiek beren eskubide zibil guztiak baliatzeko eta horiekiko errespetua jasotzeko, askatasun osoz bizitzeko, askatasuna lapurtzen digutenen aurkakotasuna adierazteko eta, gainera, askatasun osoz adierazteko aukera izatea da EH Bilduren asmoa.

Askatasuna murrizten duten legeak indargabetzeko gehiengo parlamentarioak bilatuko ditugu:

  • Mozal Legea: Euskal Herrian hainbat hamarkadatan aplikatu den askatasun- eta eskubide-murrizketari lege-apaindura eta apaindura juridikoa ematen dion legea da. Lege hori aplikatuta, jende asko atxilotu, isundu edo epaitu dute adierazpen-askatasuna baliatu izanagatik.
  • Atzerritarren Legea eta errefuxiatuekiko politika:Atzerritarren Legeak pertsonen jatorriaren araberako berdintasunaren printzipioa urratzen du, eta horrek ondorio aurreikusezinak eta dramatikoak dakartza etorkizun duina baino bilatzen ez duten pertsonentzat. Era berean, errefuxiatuek gainerako herritarren oinarrizko eskubide berak eduki behar dituzte, baina aldatu behar dugun Europako ereduak ukatu egiten dizkie eskubide horiek.
  • Espetxealdi iraunkor berrikusgarria: biziarteko espetxe-zigorra da praktikan. PPk eta PSOEk onartutako neurri hori zuzeneko erasoa da giza eskubideen aurka, zigorrak luzatzea eta presoak berriz sozializatzeko aukerari uko egitea dakar, eta areagotu egiten du Estatu espainolean zigorrak gertakarien zentzu ideologikoaren arabera aplikatzearen bidegabekeria. Neurri horrek euskal preso independentisten aurka ezarritako zigorrak ere hartuko ditu eraginpean.
  • Heriotza duina – Kode Penaleko 143 artikuluaren aldaketa: Kode Penalaren 143 artikulua aldatuko dugu, heriotza duinerako eskubidea bermatzeko, eutanasia eta lagundutako heriotza despenalizatuz horretarako. Beste pertsona bati bizitza kentzen laguntzea helburu hori lortzeko ekintzen bidez, bizitzen jarraitu nahi ez duenaren bizitza bertan behera uztea, eta beraz bere buruaz beste “eutanasikoa” egitea (sufrimenduagatik eskari berezia), gaurko egunean legeak izapide orokorrarekin zigortzen du, sei hilabete eta bi urtetako zigorrarekin bere buruz besteko kasuetan, eta sei hilabetetik sei urtetara arte eutanasiaren kasuetan.
Aukerak ustelkeria desagerrarazteko, gardentasunarekin konprometitzeko eta Estatu espainoleko egitura antidemokratikoak onbideratzeko.
Proiektu politiko gisa ustelkeria eta bizi-aseguru ekonomiko gisa ate birakariak dituztenak, kargu eta soldata ikaragarri baten truk enpresa handientzat gobernatzen dutenak eta erakundeak beren interesak babesteko baino erabiltzen ez dituztenak herritarrak ordezkatu behar dituzten espazioetatik desagertzeko

Estamentu eta egitura guztiak ustelduta dituen Estatu batean bizi gara. Ustelkeria eta klientelismoa bizimodu bihurtu dituen Estatu batean. Bulegoetan pribilegioei gutun-azalen bitartez eusten dien eta, aldi berean, gehiengoari lege eta dekretuen bitartez eskubideak lapurtzen dizkion Estatu batean. Eremu publikoa arpilatu eta sakelak bete dituztenean ez ikusiarena egiteaz gain hori ahalbidetu eta bultzatu duen, eta ahalbidetzen eta bultzatzen duen Estatu batean.

Botere judiziala, Estatuko segurtasun-kidegoak, komunikabideak, legegintza-aparatuak... Estatuko zutabe guztiek aldaketa sakona behar dute. Zutabe horiek diktaduran ezarri ziren, eta oraindik ere demokrazia eta askatasuna suntsitu nahi izan zituztenen esku dauden botere gisa funtzionatzen dute.

Garaia da, beraz, proiektu politiko gisa ustelkeria eta bizi-aseguru ekonomiko gisa ate birakariak dituztenak, kargu eta soldata ikaragarri baten truk enpresa handientzat gobernatzen dutenak eta erakundeak beren interesak babesteko baino erabiltzen ez dituztenak herritarrak ordezkatu behar dituzten espazioetatik desagertzeko, Estatu espainolean zein Euskal Herrian.

Hori dela-eta, gehiengoak proposatu eta bilatuko ditugu honako hauek lortzeko: >

  • 0 ustelkeria, 0 klientelismoa: erakunde publikoetan zein haien mendeko organo edo enpresetan kargu publiko bat betetzen duten pertsona guztiek onartu beharreko konpromiso etiko bat onartu behar da. Estatuko, Autonomia Erkidegoko, lurralde-mailako eta toki-mailako egitura guztietan ustelkeria eta klientelismoa desagerraraztea izango da horren helburua.
    • Daukan posizioa bere interesei lehentasuna emateko erabili izanagatik inputatuta dagoen pertsona edo kargu oro kargugabetu egingo da automatikoki, posizioa edo kargua edozein izanik ere.
    • Interes pribatuak interes publikoaren gainetik jarri izanagatik salatu duten pertsona oro kargugabetu egingo da.
    • Kontratuak edo lanpostuak esleitzeko ezarrita dauden baldintzak bete gabe inguruko pertsonen kontratazioa erraztu izanagatik salatu duten pertsona oro kargugabetu egingo da.
  • Gardentasuna: Kargu publiko guztiak (erakundeetako kargu publikoak edo haien mendeko organismo eta/edo enpresetako karguak) eraginpean hartuko dituen Gardentasunaren Lege berri bat proposatuko da.
    • Legegintzaldi bakoitzaren hasieran eta amaieran, egoera ekonomiko xehatua aurkeztu beharko da, eta, horretarako, karguek Estatuan zein atzerrian dituzten diru-sarrerak, ordainsariak, inbertsioak, ondasunak eta higiezinak zehaztu beharko dira.