Zer egin dugu gaur?

Gaur Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan izan gara, herri mugimendu anitz eta askoren ikur izan den plazan. Otero: “Mugimendu sozialean ahotsa izango gara Madrilen” -> hemen albistea

Arratsaldean Marian Beitialarrangoitia Azpeitiko ekitaldi politikoan izan da: Beitialarrangoitia: “Igandean euskal herritarrok errezatzera bidali behar dugu Fernandez Diaz Nodotik ateratako ministroa” -> hemen albistea

Momentu txiki asko uzten dizkigu kanpainak egunero, herri eta auzoetatk jasotzen ditugun argazkiekin galeria osatzen ari gara Facebooken -> hemen galeria

Instagrameko kontua ireki dugu, kanpainaren kontakizuna bertan ere egiteko: -> Hau da gure perfila

Nafar hauek artista hutsak dira! #AupaBakartxo erabiliz kartelak sortu eta sareratu dituzte. Faceboken galeria egin dugu kartel gahiagorekin, sartu eta kuxkuxeatu!-> hemen galeria

‪#‎AupaBakartxo‬-k izandako arrakasta ikusirik, ‪#‎AupaMatute‬-rekin animatu dira batzuk. Gora herri sorkuntza! -> hemen galeria

Herri sormenak ez du mugarik. Egunero egunero ikusten ditugu zuek sortutako kartel, pankarta eta irudi zoragarriak eta horiek dira, dudatik gabe, kanpaina gehien aberasten dutenak. Horregatik, galeria honetan biltzea pentsatu dugu. Zuen sorkuntzarekin, #KanpainaZabaltzera goaz! -> hemen galeria