Zer egin dugu gaur?

Gaur, Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, Errenteria-Oreretara etorri gara harresirik gabeko Euskal Herria nahi dugula aldarrikatzera. Beitialarrangoitia: “Ekainaren 26an sentitzen duzuen bezala bozkatu; zaretena bozkatu” -> hemen albistea

Arratsaldean Oskar Matute Basaurin egindako ekitaldi politikoan izan da: Matute: “Espainiako estatuko alderdiak Rajoyri oxigenoa ematen ari dira azken 6 hilabeteetan; aldaketarako berme bakarra EH Bildu da” -> hemen albistea

Momentu txiki asko uzten dizkigu kanpainak egunero, herri eta auzoetatk jasotzen ditugun argazkiekin galeria osatzen ari gara Facebooken -> hemen galeria

Instagrameko kontua ireki dugu, kanpainaren kontakizuna bertan ere egiteko: -> Hau da gure perfila

Nafar hauek artista hutsak dira! #AupaBakartxo erabiliz kartelak sortu eta sareratu dituzte. Faceboken galeria egin dugu kartel gahiagorekin, sartu eta kuxkuxeatu!-> hemen galeria

‪#‎AupaBakartxo‬-k izandako arrakasta ikusirik, ‪#‎AupaMatute‬-rekin animatu dira batzuk. Gora herri sorkuntza! -> hemen galeria