Zer egin dugu gaur?

Irunen eman diogu hasiera hauteskunde kanpainari. Ilusioa eta lanerako gogoa pilatu zaizkigu plazan, goraino bete arte. Plazer bat da kanpainari horrela ekitea: Arnaldo Otegi: “EH Bilduren botoak balioko du frankismoa babestu zutenak gobernutik botatzeko”-> hemen albistea

Gasteizen egin dugun ekitaldian Mikel Oterok Arabako Kongresurako zerrendaburuak eta Eva Lopez de Arroyabe Arabako Senaturako zerrendaburuak hartu dute lehen hitza: Mikel Otero: “Eguzkia ateratzen ari da berriro ezker subiranistarentzat eta Araban lehia bozka gutxi batzuetan egongo da” -> hemen albistea

Azkenik, indarrak hartzeko afari goxoa egin, erratzak eta kuboak hartu, eta kaleak apaintzera irten gara! Galeria honetan bildu ditugu herri eta auzoetatik bidali dituzuen argazki ederrak: -> hemen galeria