Correosen egin den kudeaketa kaxkarraren ondorioz atzo arte, legez eskubidea den arren, milaka bizkaitarrek ez zuten euren etxeetan EH Bilduren bozkak eta hautes-propaganda jaso.

EH Bilduren propaganda pasa den ekainaren 14an laga zen Correosen. Propaganda honen kudeaketa eta banaketan irregulartasunak antzeman zirenean, LABek Correosko funtzionario batek dokumentazio hau atxikitzen ari zela salatu zuen. Horren ondotik EH Bilduk erreklamazio bat ezarri zuen, kexa horretan funtzionarioak dokumentazioa egunetan dokumentazioa gorde zuela zehazten da, hain zuzen ere jarrera hau delitua izan daitekeela eta ofizioz Correosek ez zuela nolako ikerketarik ireki gertatutakoa argitu eta dagozkion ardura penalak egozteko.

Correosek gertatutakoa beste barik “gorabeheratzat” kalifikatu du. Atzo arte EH Bilduren boto-txartel eta propagandaren %5a banatu gabe zeuden Bizkaian eta Bilbori dagokionez %7. Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak Correosi eskatu dio antzemandako irregulartasunengatik bidali ez den dokumentazioaren banaketa bermatu dezala.

EH Bildurentzat ez da onargarria bere ardura izanik, salatutako irregulartasunak Correosek ofizioz ez ikertzea eta ez bermatzea salatutako gertakarien antzekoak berriro hurrengo hauteskundeetan gertatuko ez direla.