Hautagaiak

  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Nafarroa
 
KONGRESUA

1- Iker Urbina
Gasteiztar abokatua, El Pilar-eko auzoan hazi zen. Egun, bertan du bulegoa. Jatorri anitza duen famili batean jaioa, ama Leongoa du eta aita Urkabustaizekoa. Ikerrek, ikasketak Ikasbidea ikastolan burutu zituen. Gero, Donostian Zuzenbidea ikasi zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaztetik izan da herri mugimenduko kidea.
Kirolzalea da oso. Baskonia-ko jarraitzailea, korrika egitea oso gustuko du eta, aurn Behobia – Donostia maratoian hartu du parte. Sei hilabete daramatza maratoia prestatzen. Zazpi urteko semea dauka: Guratz.
 

2- Esti Besa
Ardogilea eta enologoa. Eskuernagako bizilaguna, nekazaritza ekologikoan aditua da. Arabarako Errioxarako sor marka propioaren aldekoa, Candido Besa Upategiko jabea da, familiarekin batera. Arabar Errioxan lan handia egin du euskara eta kulturaren alde, enpresaren esparrutik, ikastolatik, eta herritik.
 

3- Pablo Gorostiaga
Laudioko alkate eta Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izandakoa da Pablo Gorostiaga. 18/98 makrosumarioan ezarritako zortzi urteko espetxe zigorra bete zuen. Gorostiaga 74 urte ditu.
2013ko Laudioko San Roke jaietan pregoilari izateko hautatua izan zen herritarrek hala aukeratuta. Bai 2013ko udazkenean berriz, Gorostiagaren emazte Judith Uriarte hilzorian zegoela, Laudiora gerturatzeko eskaera egin zuten senideek. Nahiz eta eskaera onartu, Gorostiagak ezin izan zuen emaztea agurtu hil aurretik eta omenaldirako iritsi zen.
 

4- Yolanda Cuadra
Amurrio. Klinika laguntzailea, pertsonak zaintzen egiten du lan. Erabakitze eskubidearen aldeko lan talde ezberdinetan aritu da.
 
ORDEZKOAK

1- Iñaki Martin
Sindikalista. Pentsiodunak lanean kolektiboko kidea da. Martxoak 3ko borrokaldietako kide historikoa, Mercedes Benz-eko langile ohia da.
 

2- Maider Gª de Vicuña
Agurain. Sexologia. Aguraingo alkate ohia. Bi seme–alaba ditu.
 

3- Gorka Ortiz de Guinea
Gasteizen jaioa baina Zalduondoko bizilgauna ekonomian lizentziatua eta kooperatibista da. EH Bilduko bozeramailea izandakoa Arabako Batzar Nagusietan.
 
SENATUA
Lorena López de Lacalle
Itzultzaile gasteiztarra, La esperanza kalean hazi zen. Itzultzaile lanak mundu osotik zehar egin ditu eta, besteak beste, Ginebra, Brusela edo Estrasburgoko unibertsitateetan aritu da lanean. Kultura eta arkitektura oso gustuko ditu baina bere profilean alor solidarioa nabarmentzen da. Boluntariotzan Egipto edo Suitzan aritu da, Alejandriako leproseria batean egon zen adibidez baina, baita Suitzara iristen ziren espainiar estatuko langileei harrera egiten, ahal zuen guztian laguntzen, alegia.
Bi seme ditu, Martin eta Adrian eta, hau izango da bere lehenbiziko legealdia Madrilen. Egun Arabako Batzar Nagusietako kidea da baina Arabako Kultura diputatu izan zen ere.
Lorenak euskara eta gazteleraz gain, frantsesez, portugesez, italieraz eta ingelesez hitz egiten du.
 
Aitor Bezares
Gasteiz, 1974 Aernnovako langilea, LAB sindikatuko delegatu gisa dago komitean. Biltzar Nagusietako kide izan zen 2007 – 2011 legealdian. 90.ko hamarkadan intsumisoa izandakoa, futbolzalea eta Alaveseko bazkidea da. Sukaldatzea gustuko du eta, horregatik, elkarte bateko kidea da. Bi seme-alaba ditu: Maider (8 urte) eta Urko (bost urte)
 
Izar Mendiguren
Laudio, 1988. Kazetaritzan Lizentziatua, euskara eta komunikazioaren alorrean egiten du lan. Bertsolaria da eta Aiarako Bertso-eskolako irakasle eta arduradun izan da, baita barnetegi eta bertso-udaleku begirale Laudioko eta Airaldeko herri mugimendu ezberdinetako kidea da.
 
KONGRESUA

1- Onintza Enbeita Maguregi
Muxikan jaioa, 1979an.
Kazetaritzan lizentziatua eta bertsolaria. Agroekologian eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan graduondoko bana eginda.
Berria egunkarian egin du kazetaritza lana batez ere. ETBko programa batzuetan ere ibili izan da erredaktore. Nekazaritzan saiatua, baina oraindik torpe samarra.
Espainiako Gorteetan diputatu ibili da 2011tik Amaiur koalizioaren izenean.
 

2- Jon Iñarritu García
Leioan jaioa 1979an. Legelaria. Nazioarteko eta Europako zuzenbidean aditua. Arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioen aurkako militantea. Arrazakeriaren eta Antisemitismoaren Kontrako Nazioarteko Ligako kidea.
2011tik Amaiur koalizioa ordezkatzen du Madrilgo Kongresuan.
 

3- Leire Pinedo Bustamante
Sopelan jaioa, 1976an Ekonomian lizentziatua, finantza sektorean garatu du bere lana. Sopelako zinegotzia izan da (2007-2015) baita Gasteizeko parlamentuan legebiltzarkidea 2012tik.
 

4- Iñaki Antigüedad Auzmendi
Bilbon jaioa 1955an. UPV/EHUko Hidrogeologia Katedradunada. Ingurumenaren kontuetan aditua.
Eusko Legebiltzarrean parlamentaria izan da 1990 eta 2001 urte bitartean, Bizkaiko Batzar Nagusietan batzarkidea izandakoa (1995-1997) eta Espainiako Kongresuan 2011gn urtean hautetsia izandakoa.
 

5- Diana Urrea Herrera
Armenia (Colombian) jaioa 1987an, baina Laukizen bizi da egun. Turismoan diplomatua da. Feminismoa eta nazioarteko lankdidetza dira bere lan eta militantzia esparruak.
Legebiltzarkidea da Gasteizen 2012tik.
 

6- Abel Muniategi Elorza
Ereñon jaioa, 1942an Zuzenbidean lizentziaduna. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Bizkaiko Foru Aldundiaren abokatua izan da. Idazkari gisa aritu izan da Bermeoko Udalean baita ere.
Eusko Jaurlaritzako Justizi kontseilari ordea (1999-2001) zein Lurralde-antolamenduaren kontseilari ordea izan da (2001-2005). Euskaltzain urgazlea da 1981 urteaz geroztik. Bertsolaria eta idazlea. Bizkaiko Bertsolarien Txapelketak irabazi zituen 1964 eta 1966an, baita Euskadikoa 1982an.
 

7- Eba Ferreira Martinez
Mamarigan jaioa, 1973an
Athletic-eko jokalari ohia. Athletic femeninoan lau urteetan Liga txapelduna izandakoa (2002-2003-2004-2006), kapitaina izateaz gain, horietako bi urteetan taldeko pitxitxia izan zelarik
 

8- Ion Andoni del Amo Castro
Durangon jaioa, 1974an. Gaur egun EHUko irakaslea. Telekomunikazioetako ingeniaritza eta soziologia ikasketak burutu ostean, Gizarte Komunikazioan doktoratua. EHBilduko zinegotzia.
 
SENATUA

1- Irantzu Varela Urrestizala
Portugaleten jaioa 1974an, Basaurin hezia. Sardiñeren alaba eta biloba.
Kazetaria eta militante feminista. Kooperatiba sozial batean egiten du lan hezitzaile eta emakumeen kontrako biolentziaren aholkulari gisa, baita komunikazio eta nazioarteko lankidetzan.
Komunikabide desberdinetan kolaboratzen du. Faktoria Lilan, feminismoaren inguruko blogean, idazten du eta El Tornillo saio feminista aurkezten du La Tuerka telebistan.
 

2- Tontxu Campos Granados
Barakaldon jaioa, 1962an. Ekonomia eta Enpresa-Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitatean irakasle gisa aritzen da egun.
Barakaldoko zinegotzia izandakoa (1990-1991), baita Bizkaiko Foru Aldundian zein Eusko Jaurlaritzan hainbat kargutan aritu izandakoa. 2005-2009 bitartean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen.
 

3- Yolanda Jubeto Ruiz
Sestaon jaioa, 1961ean. EHUtik Ekonomian doktorea da. Bertan Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean irakasle baita nazioarteko ekonomiako eta ekonomia feministako hainbat master klaseak ematen ditu ere.
Hegoarekin batera hainbat proiektutan parte hartzen du, betiere ikuspegi feministatik, bertoko Zuzendaritza Batzordeko kidea izateaz gain.
 
KONGRESUA

1- Marian Beitialarrangoitia
Urte seinalatuan jaio zen Legazpin, 1968an eta bertan eman zuen gaztaroa. Oso gazte zela, nerabezaroan euskaltzaletasunak Hots aldizkarian eta Hoska irratian murgiltzera eraman zuten, eta baita honek bere bidea moldatu ere. Ingeniari ikasketak egiteko asmotan zen gazteak, gerora ofizio eta afizio izan duen kazetaritza mundua ezagutu zuen eta baita honi lotu ere.
Hortik aurrera Bilbo, Bergara eta Hernani izan ditu geltoki. Unibertsitateak lotu zuen Bilbora eta Bergara erdibideko geltoki eta bizitoki izan zuen ikasketa garaian, Egin Irratiak Hernanira eraman zuen arte. Ordutik bertan bizi da, eta pertsona aktiboa izan da herri mugimenduan.
Egin Irratia itxi ostean, Euskadi Irratiko esatari izan zen, 2007an Hernaniko alkate aukeratu zuten arte; Gipuzkoako Foru Aldundiko Komunikazio Zuzendaria izan zen ondoren eta azken hiru urteetan Gasteizko Legebiltzarkidea. Zaletasunak: irakurtzea eta zinema. Ibilaldiak eguneroko zama arintzeko gustuko ariketa.
 

2- Rafa Larreina Valderrama
1956an Gasteizen jaioa. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresen Goi-mailako Ikasketen Ikastetxean graduondoa egin zuen. Eusko Legebiltzarkidea eta azken lau urteetan Amaiurreko ordezkaria Madrileko Kongresuan.
 

3- Maite Sarasua Letemendia
1959an Zarautzen jaioa. Idazkaritza profesionalaren ikasketak eginak ditu eta baita Oratoria, Informatika, Administraritza eta Gizarteari dagozkion ikastaroak. Udaltzaingo lanetan aritu zen Zarautzen 1999 arte eta ondoren Zarauzko Udalaren Gizarte Zerbitzuetan administrari izan da. Familia ugariaren lehengoa da eta bi seme-alaba ditu.
 

4- Ander Rodriguez Lejarza
32 urteko arrasatearra, egun Donostian bizi da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Foru Diputatua izan da aurreko legealdian. Aurrez, Arrasaten zinegotzia eta alkateordea. Guretze Gorriko boluntarioa izandakoa da eta baita ikasle sindikatuko kidea ere. 2008an Iraken nazioarteko brigadetan parte hartu zuen. Egun, historiako ikaslea da EHUn.
 

5- Igone Lamarain Cobo
34 urteko eibartarra. Elikagaien Industriak ikasi ondoren laborategi mikrobiologiko batean lanean aritu bazen ere, euskalgintzan eman ditu laneko urte gehienak. Hizkuntza-proiektuaren arduraduna izan da Gipuzkoa eta Bizkaiko eskola banatan. Herri mugimendua eta auzolana izan dira bere militantziaren zutabe.
2014ko maiatzetik da EH Bilduren zinegotzia Eibarren. Zerrendaburua izan zen maiatzeko udal hauteskundeetan eta Eibarko EH Bildu Udal Taldearen bozeramailea eta koordinatzailea da orain.
 

6- Gotzon Elizburu Beristain
27 urteko Soraluzearra. Kazetaritzan lizentziatua eta Multimedia Komunikazioan Masterra egina du EHUn. Ikasle eta gazte mugimenduko kidea ohia. Irrati eta prentsa munduan aritu da kolaborazio lanetan eta Soraluzeko Udalean Komunikazio teknikaria izan da. Egun Iratzar Fundazioko kidea.
 

7- Amaia Miren Maddalen Larrañaga Galdos
1957an jaioa Arrasaten. Magisteritzako eta pedagogiako ikasketak ditu eta irakaslea da.
 

8- Naike Diez Urruzola
24 urterekin zerrenda kide gazteena. Donostian jaio eta bizi da. Egun Ingenieritza Industrialeko ikaslea. Gazte Mugimenduko kide aktibo eta kartzelan duten Rafa Diezen semea.
 

9- Arantxa Arruti Odriozola
1946. urteko otsailean Zarautzen jaioa eta egun ere Zarautz du bizileku. Gaztetatik herri honen askatasunaren aldeko borrokan murgildua, bere militantzia zela eta Burgoseko prozesuan auziperatzean kartzelaratua. Frantseseko eta Ingeleseko irakasle izana, ostera urteak igaro ditu Osakidetzan lanean haurtzain eta erizain laguntzaile gisa. Orain urte batzuk jubilatua.
 
SENATUA

1- Urko Aiartza Azurtza
45 urteko Donostiarra. Donostiako Alde Zaharreko biztanlea. Izatez abokatua, baina azken lau urte hauetan Amaiur Koalizioaren ordezkaria Madrileko Senatuan.
 

2- Maider Carrere
33 urte dituen donostiarra. Historian lizentziatua eta Kultur Ondarearen ikerketan eta kudeaketan aditua. Gaztaroan gazte mugimenduan murgilduta, egun LGTB mugimenduko militantea da Bizigay erakundean parte hartuz.
 

3- Pavel Viñas Zapirain
39 urteko Oiartzuarra. Jatorriz euskalduna, baina arbaso euskaldun eta gallegoduna. Zuzenbidean Lizentziatua eta Praktika Juridiko ikastaroduna (Gipuzkoak Abokatuen Elkargoan). Euskal Herriko Udal Intsumituen Mankomunitateko koordinatzailea (EUDIMA) 2007 arte. Gipuzkoako EHNEn abokatua 2011 arte. Oiartzungo Alkatearen aholkulari juridikoa 2013 arte eta Gipuzkoako Batzan Nagusietan EHBilduko batzarkideen aholkulari juridikoa 2015 arte.
 
KONGRESUA

1- Sabino Cuadra
Amurrion jaioa. Abokatua, internazionalista. Azken lau urtetan Madrilgo Kongresuan Amaiurreko parlamentaria izan da.
 

2- Bakartxo Ruiz
Iruñean jaioa. Irakaslea. Azken lau urtetan Nafarroako parlamentaria eta bozeramalea.
 

3- Pello Gurmindo
51 urte. Lehen hezkuntza irakaslea. Atarrabiako alkatea (2007-2011) eta gaur egun zinegotzia Atarrabian.
 

4- Zurine Goikoetxea
30 urte. Psikologiako ikasketak egin ditu eta administrazio ikaslea da.
 

5- Amaia Izko
Iruñean jaioa. AEKn euskara ikasi eta bertan irakasle urtze batzutan. Zuzenbide ikasketak bukatu eta euskal presoen abokatua izan da. Gaur egun ere, epaiketa politiko batzuetan parte hartzen ari da.