Onintza Enbeita Bizkaiko zerrendaburuak eta Iker Casanova legebiltzarkideak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Barakaldon. Enbeitak aipatu duenez "Estatu espainiarraren parte izateak krisi egoera areagotu du Euskal Herrian". Horregatik "gure politika ekonomikoa bertan erabaki behar" dugula esan du.

"Bai Madrilen, zein Euskal Herrian, bertako gehiengo langileriaren kontrako politikei aurre egingo dizkio EH Bilduk".

Iker Casanova: Euskal Herrian industria aurreratua edukitzeak politika propio eta ezberdinak garatzea eskatzen du eta horretarako tresna politikoak behar ditugu

Politika ekonomiko propio eta ezberdinak behar ditugu. hemen erabaki nahi dugu politika ezberdinak egin ahal izateko, gure gizarteari eta behar ekonomikoei egokituak, gure herriaren gehiengoaren borondatearekin bat egingo dutenak. Gaur EH Bilduk defendatzen duen eredu produktiboaren ardatz den elementuaz hitz egin nahi dugu, industria, alegia.

Horregatik etorri gara hona, Barakaldora, Ezkerraldera, Euskal industriaren egoera salatzeko. Ezkerraldean, garai batean Euskal industriaren erdigunea izan zena, gaur egun BPGren %8 besterik ez da sortzen industriaren sektorean, EAEn %20 baino gehiago denean. Krisi garaian 75.000 mila enplegu suntsitu dira euskal herriko industriaren sektorean, eraikuntza arloan baino gehiago.

Horregatik industria eredu berria aldarrikatu nahi dugu. Lau ezaugarri nagusi eduki behar duen eredua:

gizarte mailan konprometituaingurugiroaren ikuspuntutik jasangarriateknologia arloan aurreratuazerga politikari dagokionean arduratsua