Ingurugiroari lotuta lanean eta borrokan ari diren hainbat eragiletako kideekin bildu da Josu Juaristi Gasteizen. Hauen kezkak eta ekarpenak entzun ondoren, EH Bilduk lan guzti hori Europara eramateko konpromisoa duela berretsi du Juaristik.



Zaragozan egindako ekitaldi politiko batean, euskal diputatuak esan du "Herriek erabakitzen dute" koalizioak espainiar estatuko zein Europa osoko herrien erabakitze eskubidea aldarrikatzea duela helburu.

"Gure herriek burujabe izateko eskubidea dute, autodeterminazio eskubidea dute, eta baita independentzia eskubidea ere" esan du Puyalon de Cuchas alderdiak Zaragozan antolaturiko ekitaldi batean.