2014ko hauteskunde europarrei begirako aliantzak eratzeko aukerak aztertzeko, nazio ezberdinetako indar politikoekin bilerak egingo ditu EH Bilduk aste honetan zehar.

Josu Juaristik gaur Ibaetako campusean hainbat gazte eta ikaslerekin batera programaren ardatzen eztabaida egin du. Euskal gazteria konprometituaren ahotsa eta proposamenak eraman nahi ditugu Europako Parlamentura.