Josu Juaristi Bermeon izan da gaur, arrantzale eta herritarrekin bildu da sektorearen egoeraren berri izateko eta, ondoren, agerraldia egin dute.



Sentsibilitate ezberdinetako langileek manifestu bat aurkeztu dute gaur Nafarroan EH Bildurentzako botoa eskatuz. "Langileriaren interesak eta zerbitzu publikoak defendatuko dituen hautagaitza bakarrari emanen diogu boza: EHBildu-Herriek erabaki", adierazi dute.



Gaur arratsaldean Basaurin egin dugun ekitaldian Josu Juaristi eta Maribi Ugarteburuk hitz egin dute.



Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.