Kanpainako lehen egunean Barakaldon egin dugu ekitaldia, kapitalismoak gogor kolpatutako herri langilearen adibide argia baita. Josu Juaristi eta OSkar Matutek hitz egin dute bertan.



Gaur arratsaldean ekitaldia egin dugu Donostian. Ekitaldi berezia izan da, Josu Juaristiren hitzartzeaz gain, Galizako eta Herrialde Katalanetako lagunen partehartzea ere izan dugulako. BNGko Xavier Campos eta CUPeko David Fernandezek hartu dute hitza Juaristirekin batera.

Josu Juaristi



Herriek Erabaki - Els Pobles Decideixen hautagaitzaren aurkezpena egin da gaur Bartzelona, Paisos Catalans-en nazio aldarrikapenen leku historiko den Fossar de les Moreres-en. Bertan izan dira Josu Juaristi zerrendaburua, Lorena Lopez de Lacalle zerrenda-kidea eta Rosana Perez, BNGko diputatua Madrilgo kongresuan.