EH Bilduk Iruñean egindako ekitaldi baten bidez eman dio hasiera Europako Hauteskundeetarako kanpainari. Bertan, Josu Juaristi zerrendaburuak, Eva Aranguren Iruñeko zinegotziak eta Maite Iturre zerrendakideak hitz egin dute.

Josu Juaristi



Arantza Tapiak, Confebask-ek eta ADEGIk aste honetan Gipuzkoaren aberastasun handien iruzur fiskalaren apologia egin dute.

Arantza Tapiaren kasua bereziki larria da, Industria kontseilua delako eta industriaren sustapenarekin eta langabeziarekin dugun arazoetaz kezkatuta egon baino, fortuna handietaz oso kezkatua dagoelako eta hori onartezina da. Eta gaur ADEGIren aurrean ikusi duguna horren lekukoa da: Urkulluk eta PNVk Ertzaintza iruzurgileak atxilotzera bidali beharrean, EH Bilduren ekitaldi batera ekarri dituzte.