Europako Hauteskundeetarako EH Bilduren programa aurkeztu dute Maite Iturre eta Josu Juaristi hautagaiek gaur Iruñean.



GARAk eginiko elkarrizketa. (Argazkia Sylvain SENCRISTO)

Nolakoa izan da bidea Europako Parlamenturako hauteskundeetako EH Bilduko zerrendan agertu arte?

Eskaera egin zidaten Lapurdiko biztanlea naizelako. Parte hartzeko asmoa nuen galdetu zidaten, eta ea prest ikusten nuen nire burua Josu Juaristirekin zerrendan izateko; eta baietz esan nuen.

Zergatik esan zenuen baietz?

Eman ditut hilabete batzuk erabakitzeko, baina azkenean atzeman dut EH Bilduko zerrendan Lapurdiko biztanle bat ere izateak garrantzia ematen diela koalizioak defendatzen dituen balioei; hau da, nazio bat garela eta zazpi probintzietako biztanleria ordezkatu nahi dugula.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.