Josu Juaristi Abaunz
Jaiotze data: 1964
Herria: Azkoitia.
Ikasketak: Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. (1989) eta Europar Integrazioan diplomatua EHUn (1996).
Lan eremua: Kulturako erredaktorea izan zen EITBn (1986-1990), Kultura eta Nazioarteko erredaktorea Egin egunkarian (1990-1998), "Europan" hilabetekariaren editorea Eginen (1997 – 1998), GARA egunkariko Nazioarteko sailburua (1999 – 2004), GARAko zuzendaria (2004 – 2011) eta azkenik GARAren 7K aldizkari-igandekariaren editorea da (2011-tik).
 
Lorena Lopez de Lacalle Arizti
Jaiotze data:1959
Herria: Gasteiz.
Lan eremua: Hizkuntza anitzetan iaioa. Europako Aliantza Askeko eta Alkartasuna Fundazioko Lehendakari ordea izanik, esperientzia luzea du Europako gaietan, Bruselaseko nahiz Estrasburgoko Europako Parlamentuko egoitzetan hamarnaka urte lanean egon eta gero. Egun, Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea da Bilduren eskutik.
 
Maite Iturre Llano
Jaiotze data: 1979
Herria: São Paulo (Brasil)
Ikasketak: Zientzia Politikoetan lizentziatua Nazioarteko Harremanetako espezializazioarekin (EHU, 2006); Espainiako Estatuko 2005-2006ko Karrera Amaierako Lehen Sari Nazionalaren irabazlea. Nazioarteko Harremanetan Ikasketa Aurreratuen Diplomaduna (EHU, 2008) eta Politika- eta Hauteskunde-Komunikazioaren Kudeaketan Masterduna (UAB, 2008). Zazpi hizkuntz hitz egiten ditu..
Lan eremua: Unibertsitate-irakaskuntzan eta ikerketan aritua Euskal Herrian, Ingalaterran, Norvegian eta Portugalen. Egun, Baztango zinegotzia eta Udalbiltzako lehendakari-ordea eta nazioarteko arduraduna.
 
Igor Nabarro Brea
Jaiotze data: 1978
Herria: Gasteiz.
Ikasketak: Historian lizentziatua (Gasteiz, 2004)eta Gizarte Langintzan diplomatua (Gasteiz, 2011) EHUn.
Lan eremua: Garapen eta Komunitate Parte-hartzean Unibertsitate Aditua eta Sexologoa formatze-prozesuan, Sexualitatea eta Aniztasun Funtzionala espezialitatean. 16 urte zituenetik, hainbat gizarte nahiz herri mugimenduei lotua; aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen aldeko borrokan bereziki.
 
Urko Aiartza Azurza
Jaiotze data:1970 
Herria: Donostia
Lan eremua: Abokatua eta senataria Amaiurrekin 2011tik aurrera
 
Iria Epalza Makoartu
Jaiotze data: 1984
Ikasketak: Komunikazio ikasketak.
Lan eremua: Bruselako Parlamentuan egon zen Mikel Irujorekin, CMC fundazioan gero, eta handik Txilera egin zuen salto. Urte bete Txilen egon ondoren Euskal Herrira itzuli zen, eta geroztik Donostian dago, Batzar Nagusietan prentsa eta protokolo arduradun Bildurekin.
 
Alex Larragoiti Gonzalez de Mendibil
Herria: Otxandiokoa, egun Zigoitian (Araba) bizi da.
Ikasketak: Enpresa ikasketak, eta Garapen eta kooperazioan espezialista naiz UPV-EHUn.
Lan eremuak: Kooperatiba baten egiten du lan. Ekialde hurbileko gaietan jorratua.
 
Mikeldi Diez Aldama
Herria: Bilbo. Gaur egun Altsasun bizi da.
Lan eremua: orokorrean eraldaketa sozialaren bidean lanean diharduten taldeetan ibilia. Sakana Abian plataforman krisialdiaren hastapenetatik eta gero langabetuen asanbladan. Bitartean azpiegitura erraldoien aurkako borrokak ere zuzenetik jarraitua, errausketa, abiadura handiko trena eta goi tentsioa.
 
Ester Korres Bengoetxea
Jaiotze data: 1967
Herria: Zulueta
Ikasketak: Euskal Filologian lizentziatua (EHU, Gasteiz); eta Itzulpengintzan masterra, Deustuko unibertsitatean.
Lanbidea: Irakaslea.
 
Luis Casado Abella
Jaiotze data: 1983
Herria: Gasteiz
Lan eremua: Fracking-aren aurkako aktibista. Egun Arabako EHBilduren batzarkidea
 
Yolanda Jubeto Ruiz
Jaiotze data: 1961
Herria: Sestao.
Ikasketak: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean ikasia. Ondoren, Europako Batasunari buruzko gradu-ondoko bat egina Amsterdamen
Lan eremua: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Irakaslea. Irakaslea zenbait masterretan, garapenaren ekonomiaz, gradu ikasketetan, edota ekonomia feministaz.
 
Aitziber Salazar Arresti
Jaiotze data: 1988
Herria: Gasteiz.
Ikasketak: Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Masterra Bake eta Gatazka ikerketan.
Lan eremua: Nazioarteko erakunde ezberdinetan esperientzia: Europar Batasuna (Singapur/ Brusela) eta Nazio Batuak (Peru).
 
Iraide Lejarreta Goiartzun
Jaiotze data: 1989
Herria: Basauri.
Ikasketak: Zientzia Politikoen ikasketak EHUn.
 
Peio Gurbindo Jimenez
Jaiotze dara: 1964.
Bizilekua: Atarrabia.
Ikasketak: Magisteritzan diplomatua (Zaragozako Unibertsitatean).
Lanbidea: Irakaslea Cardenal Ilundain ikastetxe publikoan. Bilduko zinegotzia Atarrabiako udalean eta alkate ohia.
 
Patricia Perales Hurtado
Jaiotze data: 1975
Herria: Iruñea
Ikasketak: Gizarte lana Diplomatura, Irakaslea Diplomatura.
Lan eremua: Iruñeko Bilduko zinegotzia.
 
Diana Melon Varga
Jaiotze urtea: 1973
Herria: Bilbo.
Ikasketak: Magisteritza
Lan eremua: 17 urte darama irakaskuntzan, eskola publikoan.
 
Marian Beitialarrangoitia Lizarralde
Jaiotze urtea: 1968
Herria: Legazpi
Ikasketak: Kazetaritzan lizentziatua
Lan eremua: lanbidez kazetaria, egun Gasteizko Legebiltzarkidea da eta nagusiki Ingurumen, Garraio eta Etxebizitza arloko gaietan aritzen da.
 
Carlos Díaz Zubia
Jaiotze data: 1974
Herria: Barakaldon.
Ikasketak: ertainak
Lan eremua: Ambulancias Bizkaia entreperesako langilea. LAB sindikatuko ordezkaria Ambulancias Bizkaia entrepresan. Entrepresa horretan ohizkoak dira langileen eskubideen urraketak zein sindikatu borrokalarien kontrako jarrrerak. Bere lan sindikala garatzeagaitik hainbat alditan jazarpena eta baita ere kanporaketa pairatu du, baina borroka kolektiboaren bidez berriro lanean onartuta izan da da.
 
Elorri Arin Elizagoien
Jaiotze urtea: 1991
Herria:Azkaine
Ikasketak: Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen ikasle. Feminismoaren Masterra egiten ari da.
Lan eremua: LEKORNEKO Ama Ikastolan irakasle.
 
Ikoitz Arrese Otegi
Jaiotze data: 1987
Herria: Santutxu - Bilbo
Ikasketak: Kazetaritza ikasketak hasi zituen UPVn. Pedagogiako ikaslea UNED-en.
Lan eremua: Ikasle Abertzaleak-eko bozeramaile izandakoa. Hezkuntza mugimenduko kidea.
 
Garazi Labiano Burguete
Jaiotze data: 1989
Herria: Irunberri
Ikasketak: Haur Hezkuntzako goi zikloa eta Haur Hezkuntzako gradia NUPen
Lan Eremua: Agoitzeko haur eskolako zuzendaria
 
Asier Gomez Barrenetxea
Jaiotze data: 1986
Herria: Bilbon.
Lan eremua: Informatikoa eta mugikortasun teknikaria. Gazte Abertzaleen Nazioarteko Politika idazkaria.
 
Gurutze Etxeberria Iraola
Jaiotze data: 1947
Herria: Zarautz
Ikasketak: Geografia eta Historian lizentziatua
Lan eremua: Irakasle jubilatua. "DUINTASUNA Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunak" elkarteko idazkaria
 
Jose Luis Otamendi
Jaiotze data: 1959
Herria: Azpeitia.
Lan eremua: Irakaslea eta idazlea
 
Irati Anda Villanueva
Jaiotze data: 1982
Herria: Gasteiz
Lan eremua: Eskalatzailea, kirol teknikaria eta entrenatzaile pertsonala.