Gaurkoan opor fiskalengatik ezarritako isunaren berri izan dugu. 30 milioi, guztion artean ordaindu beharko ditugunak, EAJren politika arduragabearen ondorioz. Urteetan garatu den politika fiskal atzerakoi eta eskuindar baten adibide gordina da gaurkoa. Hemen ere, Gipuzkoan, EAJk ere aplikatu duena hamarkada luzeetan.



EAJ eta PPren ereduan, sektore oso konkretu batzuk dira onuradun: patronala eta fortuna handiak. Eta aldiz, herritarren bizkar geratzen da zergen zamaren gehiengoa.

EH Bilduk beste eredu bat defendatzen du, eta ez hori bakarrik, beste eredu bat ere garatzen du eta horretan sakonduko du: gehien dutenek, gehiago ordaindu dezatela. Aplika dezagun justizia soziala, zerga politikan ere.