2014ko hauteskunde europearrei begirako aliantzak eratzeko aukerak aztertzeko, nazio ezberdinetako indar politikoekin harremanak indartuko ditu EH Bilduk aste honetan zehar.

Larunbatean egin zen Xose Manuel Beiras gidaturiko Anovarekin Iruñean erronda honekin lehen bilkura. Aurrerago beste indar politiko galiziar batzuekin ere burutuko dira bilkurak. Gaurkoan, Aragoira eraman du bere proposamena EH Bilduren ordezkaritzak.

Lorena Lopez de Lacalle eta Maite Ubiria EH Bilduko ordezkariak bilkurak egin dituzte Chunta Aragonesista-ko Juan Campos eta Juan Martin eledunekin, bai eta Puyalon de Cuchas-eko ordezkariekin.

Bilkura hauetan EH Bilduk hautagaitza amankomun baten aukeraren inguruan lan egiteko borondatea adierazi du, beti ere erabakitzeko eskubidean eta Troikak bultzatzen duen austeritate politikan oinarritzen den eredu ekonomikoaren eraldaketa erradikalean oinarrituta, esparru finatzieroen kontrolik gabeko potereak sortutako krisia izan baita Europako millioika herritarren sufrimenduaren arrazoia EH Bilduk Aragoiko bi alderdiei bere diagnostikoa plazaratu die, borondateak batzeko beharra adieraziz, beti ere gure nazioen proiekzioa indartzeko eta Europako eremuan iraultza demokratiko bat bultzatzeko helburuarekin.

EH Bildutik kontaktuekin jarraituko dugu bihar Principaten, Pernado Barrenak, Ricardo Otxoak eta Lorena Lopez de Lacallek ERC, Solidaritat eta CUPekin
egingo dituzten bileretan.