AGENDANo Calendar Events Found or Calendar not set to Public.

Miren Larrionek esan du EH Bilduk bultzatzen dituen herri akordioek ilusioa piztuko dutela euskal gizartean. Gaur goizean, Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait alkaterekin elkartu da Larrion. Agertu duenez, “ezberdinen artean eraikitako herri partekatua egiteko akordioen aukera etsigarria dela diote batzuk. Guretzat, ordea, ilusionagarria da. Igandean EH Bildu indartsua badaukagu, gaur etsita daudenak ere ilusionatu egingo dira”.

EH Bilduren Arabako zerrendaburuak adierazi du Gasteiz eta Iruñea eredu direla Euskal Herriarentzat. “Gasteiz eta Iruñea, Araba eta Nafarroa eredu bilakatu dira han eta hemen kapazak izan garelako ezinezkoak ziruditen aliantzak eta akordioak josten, betiere jendearen beharrak eta ametsak lehenetsita”.

Josena Asironen, bere aldetik, gogoratu ekarri du “akordioetarako eta elkarlanerako gaitasunaren bitartez” Nafarroan eta Iruñean aurrera agitea lortu dela. “Eta gizartean ilusioa sortzea lortu da. Nafarroan abian jarritako bidea Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoarentzat lagungarria izango dela eta igandetik aurrera euskal gizartea berriz ilusionatuko dela sinetsita nago”.

Storymap

  • 1
TWITTER