AGENDANo Calendar Events Found or Calendar not set to Public.

Maddalen Iriartek kanpainako gaurko mezua zuzendu die bereziki “herria geldituta ikusten duten abertzaleei, etorkizuna lanabesik gabe ez dela posible ikusten dutenei eta euren etorkizuna bermatua ikusi nahi duten gazteei”. Eta sektore hauen eskarien aurrean konpromiso argia hartu du: “EH Bilduk beharrezko diren motorrak piztu eta lanabesak hartuko ditu guztia martxan berriro jartzeko”.

Maddalen Iriartek adierazpen hauek ditu gaur eguerdian Zarautzen EH Bilduk antolatutako ekitaldian. Berarekin batera Laura Mintegi Bizkaiko zerrendakidea eta idazleak eta Naiara Carbajal Gipuzkoako zerredakideak ere parte hartu dute ehunka pertsonen aurrean egindako ekitaldian.

Herri hau martxan jartzeko lehentasunak “enplegu duina, kalitatezko hezkuntza eta osasun zerbitzu egokiak” direla azpimarratu du Iriartek. Eta horrekin batera indarkeria matxistari aurre egiteko beharra eta nabarmendu du: “Hiru emakumetik batek eraso sexuala jasango duela diote ikerketek, begiratu zuen ingurura, eta begiratu hiru emakumeri, neskari, neskatori, horietako batek eraso sexual bat jasango du bere bizitzan zehar. Ezin dugu onartu, ezin dugu onartu gure arreba, ama, maitale, alaba, lagun direlako, ezin dugu onartu uda honetan gertatu dena”, azkeneneko asteotan Euskal Herrian batez ere jaietan izandako eraso sexistak gogora ekarriz.

Laura Mintegik, bere aldetik, “Euskara Euskal Herrian hitz egiten diren 130 hizkuntzen elkargune eta zubi" izan behar dela adierazi du. Era berean, "Euskaraz ez dakitenentzat Euskarara etortzeko bideak zabaldu” behar direla gehitu du. Euskaraz ikasteko herritarrek dituzten motibazioen eztabaidan ere sartu da Mitengi eta azaldu du Euskaraz batzuek “kontu identitarioengatik” ikasiko dute baina beste askok “bizitza hobetuko dielako” Euskara jakiteak.

Storymap

  • 1
TWITTER