AGENDANo Calendar Events Found or Calendar not set to Public.

Maddalen Iriartek azaldu du Kultur arloan ere “tresna propioak” behar ditugula “euskal kulturak eta euskal herritarrok ditugun beharrak asetzeko”. Iriarteren esanetan,“tresnak falta zaizkigu Euskal kulturak behar dituen politikak egiteko”. Eta adibide zehatz bat jarri du: “ezin dugu BEZa ikutu, Rajoyk ezartzen digu BEZ kulturala”, ez hanka ez bururik ez duen zerga horri aipamen zehatza eginez. “Guk kudeatu beharko genuke hori, guk behar ditugun kultur politikak egiteko” gehitu du Gipuzkoako zerrendaburuak.

Maddalen Iriarte Gipuzkoako zerrendaburuak adierazpen hauek egin ditu Osoigo plataforma digitalak Garoa liburu-dendarekin batera gaur arratsaldean antolatu duten hitzaldian. Aretoa bete egin da eta Iriartek publikotik egindako galderak erantzun ditu.

Gaurkoan, eta liburu-denda batean egonik, kultura eta euskararen inguruan mintzatu da batez ere Iriarte anderea, bakegintza, subirautza eta beste kontu pertsonalak ahaztu gabe.

Kultura arloan Maddalen Iriartek “orekaren alde” egin du, kultur politikan “handitasunaren arriskuak” mahaigaineratuz. Iriarterentzat kultura egunero egiten da eta sormena sustatzeko lekuak eskatu ditu.

Euskal Kulturaren Zentroa

Zentzu horretan, EH Bilduren programan proposamen zehatzak egiten dira. EH Bilduren aburuz, Euskal Herrian kulturarentzako estrategikoa zer den kultur sistema osatzen dugun eragile guztion artean eztabaidatu, adostu eta gauzatu behar dugu. Hau da, herri-mugimenduak, sortzaileak, Erakunde publikoak, industria, Komunikabideak, Kulturzaleak... ados jarri behar dira. Eta horretarako, Euskal Kulturaren Zentroa eratu behar da.

Hezkuntzaren atalean, hizkuntz inmertsioaren alde egin du Iriartek, eta Catalunya jarri du eredu. Hala ere, “hezkuntzarekin bakarrik hizkuntza jakintza eta eskubideak ezin direla bermatu” gogoratu du Gipuzkoako zerrendaburuak, eta beste hizkuntz politikak eskatu ditu.

Iriarteren ustez, “mingarria” izan da euskararen inguruan PSEk kanpaina honetan plazaratu duen bideoa. “Bi botoen truke zatiketa eta gorrotoa aldarrikatzea” leporatu dio idoia Mendiari, beste behin. “Euskarara deitu behar da jendea” adierazi du gaia ixteko.

EH Bildu Lehendakaritzara iritsiko balitz “Hizkuntz politikari aparteko garrantzia” emango diola esan du Maddalen Iriartek. Izan ere, gaur egun indarrean dagoen Euskararen legea 1982koa da, 34 urte ditu eta zaharkitua geratu da. Euskararen normalizazio prozesuak indarra galdu duela uste du EH Bilduk, berreskurapenaren abiada geldotu da, impasse egoeran gaude, eta atzera jotzeko arriskua dago. Hori dela eta Euskara lege berria eskatuko du EH Bilduk.

Storymap

  • 1
TWITTER