AGENDANo Calendar Events Found or Calendar not set to Public.
Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte preso gaixoen senitartekoekin

Gaur, arratsaldeko lehen ordutan, Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte gaixorik dauden hainbat presoen familiekin elkartu dira. Beraiekin batera Etxerat elkarteko ordezkariak izan dira bileran.

Gaixorik dauden euskal presoen egoeraren inguruan informazioa senideengandik era zuzenean jasotzeko aukera izatea zen bileraren helburua, eta horrekin batera orain arte egindako bidearen berri izateaz gain, EH Bilduren izenean babes eta konpromiso osoa eskaini dute euskal presoen afera lehen lerroan mantentzeko.

Bilera honetan Txus Martín, Ibon Iparragirre, Gorka Fraile, Josetxo Arizkuren,  Jose Ramón López de Abetxuko, Aitzol Gogorza, Jagoba Kodo, Ibon Fernández Iradi, Iñaki Etxebarria eta Garikoitz Arruarteren familiak izan dira.

Storymap

  • 1
TWITTER