AGENDANo Calendar Events Found or Calendar not set to Public.

Maddalen Iriarte EAEko hauteskundeetako Gipuzkoako bigarren zerrendaburua aurkeztu du EH Bilduk, Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian, ondoan Arnaldo Otegi lehendakarigaia zeukala. Iriartek esan duenez, “ohorea” da berarentzat EH Bilduren hautagaia izatea, eta lan berri horretan “pasioz eta azala utzita” arituko dela agindu du.

30 urte telebista publikoan lanean aritu ostean, politikako lehen lerrora jauzia egitea erabaki du. Hain justu, herri honek ere “jauzia” egin behar duela azpimarratu du, “berdintasunean oinarritutako gizarte justuagoa izan ahal izateko”.

Era berean, gogoan izan ditu herri honetako irakasleak, medikuak, langileak, zientzilariak, enpresariak... “Horiek guztiak, euskal herritar guztiak, behar bezala aritzeko baldintzak jartzea da nire helburua. Herritar guztiak Europan eta mundu mailan goreneko mailan egon ahal izatea da nahi dudana”.

Storymap

  • 1
TWITTER