EH-Bildu propone una renovación profunda del sistema sanitario vasco sustentada en tres ejes fundamentales:

• Nueva filosofía a desarrollar, en la que el concepto de la sanidad se amplia a todos los campos preventivos de la salud.

EHBildurentzat osasuna herri oso baten ondarea da. Osasungintzaz hitz egiten dugunean ez gara huts-hutsean osasun-harretaz edo Osakidetzaz ari, baizik eta, adibidez, osasun-determinanteez, gaixotasun kutsakorren prebentzioaz, lan-arloko osasunaz, elikadura-higieneaz, ohitura toxikoez eta ingurugiroaren baldintzez ere bai.
Azken urteetan, elkarren arteko loturarik gabeko espazio itxietan mailakatu dute osasungintza.
Aldiz, Osasunaz dugun ikuspegi honek, departamentu ezberdinen arteko elkarlana eta Osasun Sailaren egitura aldaketa eskatzen du. Testuinguru honetan, lan-osasunari berebiziko garrantzia ematen diogu horregaitik Osalan Osasun Sailaren barnean kokatzea proposatzen dugu. Helburua Euskal Gizarte Segurantzaren berezko sistema sortzea da, gaixoen eta lanagatik ez-gaitutako pertsonen gizarte-eskubideak areagotuko dituena.

• Una reforma en Osakidetza que afecta profundamente a la gestión y a la modificación de la relación profesional-sociedad potenciar el cambio en la relación asistencial, promocionando el trato personal directo entre la ciudadanía y los profesionales y desburocratizando la atención.

Consideramos una injerencia externa la reforma sanitaria emprendida con el Real Decreto 16-2012 que no podemos asumir como país; no aceptamos, además, la falsa creencia de que el sistema público no es sostenible.Se establece el copago y se justifica con fines disuasorios o recaudatorios, porque se nos repite reiteradamente que existe una elevada utilización de los servicios sanitarios incentivada por su gratuidad y una tendencia al crecimiento incontrolado, lo que no se nos dice es que ha existido una gestion partidista economicista e ineficiente de la sanidad pública que nos ha llevado a la situación actual.
EH Bildutik Konfidantzako karguz betetako kudeaketa partidista alde batera utzi eta osasun arloko baliabide guztiak planifikatu eta kudeatuko dituzten organuak ezarriko ditu, organu hauetan maila asistentzial guztiak, administrazio ezberdinak eta gizartea egongo direlarik.

• Euskal Herrirako osasun sistema subiranoaren oinarriak ezartzea:

EH Bildurentzat funtsezkoa izango da egun Euskal Herrian indarrean dauden osasun sistemen arteko harremanak ezartzea. Horretarako hitzarmenak bilatu eta osasun programa bateratuak eskeiniko ditugu. Era berean lehentasunezkoa izango da herritarrei benetako euskarazko zerbitzua eskaintzea eta horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriko ditugu.

Euskarazko ikerketa bultzatzeko osasun sailak urtero ematen dituen dirulaguntzetan euskeraz egindako ikerketei zuzendutako zatia egongo da eta osakidetzako kontsultetan erabiltzen diren programa informatiko ezberdinen euskararatzea ere ezinbestekotzat daukagu.
Entendemos el sistema de salud público como un elemento básico en nuestro proyecto político y por ello lo consideramos un eje fundamental de nuestra acción política a favor de la transformación social de Euskal Herria.

Euskal Herria Bildurentzako osasungintza sistema publikoa Euskal Herriaren eraldaketa sozialera bideratzen dugun jarduera politikoaren ardatz ezinbestekoa da. Uste baitugu osasunerako eskubidea, hezkuntzarako eta babes sozialerako eskubideekin batera, ongizatearen oinarrizko zutarria dela. Horregatik, osasungintza sistema publiko hurbilekoa, gardena eta eraginkorra behar dugu, beharrezko baliabideez hornitutakoa.

Kontziente gara azken urteotan euskal osasungintza sistemak jasan duen gainbeheraz. Beharrezko baliabideen eskasiak eta kudeaketa kaskarrak artatzearen kalitate jaitsiera nabarmena eragin dute, osasungintza pribatuaren mesedetan, eta osasungintza publikoaren eskumen galera eraginez. Itxaron-zerrendak hazten eta osasun sistemako langileen lan baldintzak kaskartzen joan diren bitartean, osasungintzako administrazio ezberdinak sistema publikoa deskapitalizatzen joan dira, gaur egungo gainbehera eta ahalmen galera egoeraraino iritsi arte.

Sistemaren krisi eszenatokian eta zerbitzu publikoen kaskartze egoera honetan ezarri beharko dira, beraz, artatzearen kalitatea berreskuratzeko neurriak, eta osasun asistentzia publikoa sendotzeko neurriak, jendartea eta pertsonak ipiniz sistema horren erdigunean.

Zentzu horretan, edukiz bete behar ditugu honako kontzeptu nagusiak: ekitatea, doakotasuna, unibertsaltasuna, eskuragarritasuna eta asistentziaren kalitatea. Horretarako, printzipio nagusi horiek bermatuko dituzten baliabideak eta antolaketa neurriak hartuko ditugu.

Gure apustua, beraz, bertako herritarren beharrizanen neurrira eraikitako osasun eredua eta osasungintza sistema publikoaren aldekoa izango da. Kanpoko injerentziarik gabe, eta osasunerako eskubidea herritarren oinarrizko eskubidea dela oinarrizko printzipio nagusi modura hartuta. Eskubide unibertsal hori euskal jendarte osoak eta gobernuak berak ere, bere ekinbidearen bitartez, babestu beharrekoa da. Horregatik guztiagatik, uste dugu beharrezkoa dela osasungintza politikak herritargoaren parte-hartzea aintzat hartuta diseinatzea, horretarako neurri eraginkorrak ezarriz.

Duela 35 urte Bilbon jaioa, egun Igorre (Bizkaia) du bizileku.

Medikuntzan lizentziatua (EHU), Familia espezialista medikua (MIR Galdakaoko ospitalean) eta Zaintza Aringarrietan espezializatua (Valladolideko Unibertsitatean).

Medicos de Bizkaia eta FREMAP enpresetan aritu izan da lanean, bai eta Eusko Jaurlaritzaren OSALAN-en lan-osasun arloan.

2007tik etxeko ospitalizazio zerbitzuan dihardu lanean, Galdakao-Usansoloko ospitalean.