Koalizioak elkartasuna adierazi dio Saharako Erresistentziari.

Atzo ezagutu ziren Marokok Gdiem Izik kanpalekuan parte hartzeagatik preso dauden militante sahararrei ezarritako zigorrak. Biziarteko kartzela-zigorra 7 lagunentzako, 20-30 urteko zigorrak beste 13 lagunentzako. Bi libre gelditu dira ezarritako 6 urteko zigorra dagoeneko gaindituta dutelako. Euskal Herrian ondo baino hobeto ezagutzen dugu justiziaren erabilera errepresio politikorako erabiltzea zer den. Ez dugu urrutira joan behar, oraintxe bertan mahai gainean ditugu Altsasuko gazteen aurkako eskaera fiskala. Horrexegatik bere eskubideen alde borrokatzen duen Sahara bezalako herri batek horrelako zentzugabekeriak jasan dituenean, gureak egiten ditugu beraien mina eta amorrazioa.

EH Bilduk sententzi hauen aurrean zera adierazi nahi du:

  • Gure elkartasuna berriro Sahara herriari eta bere askatasunaren alde borrokatzen diren militante guztiei. Zuekin gaude.
  • Salatu nahi dugu egindako epaiketa, nazioarteko hainbat eta hainbat erakundeek egin duten bezala. Epaiketa fartsa bat izan da, Sahararren erresistentziaren aurkako epaiketa.
  • Nazioarteko begiraleek esan bezala, irregulartasunez beteriko epaiketa izan da, zigorrak gogorrak bilatzen zuena soilik. Garbi dago, saharar erresistentzia zigortzeko, ahultzeko eta puskatzeko sententzia bilatzen zutela. Gorrotoan oinarritutako eta izua zabaltzeko epaiketa bat izan da.
  • Epaiketan garbi gelditu da torturapean lortutako deklarazioak izan direla proba bakarrak. Presoek beraiek ere ez zuten ezagutzen bere sumarioek zer zioten. Ezaguna egiten zaigu metodoa. Amnistia International, Human Rights Watch, Centro Robert F. kennedy, Acción de los Cristianos para la Abolición de la Tortura eta torturaren aurkako beste hainbat nazioarteko erakundeek salatu zituzten tortura hauek, guk salatzen ditugun moduan.

Konbentzituta gaude Saharak lortuko duela bere askatasuna, Euskal Herriak lortuko duen bezala. Bidean horrelakoak sufritu beharko ditugu. Askatasun bide horretan bidelagunak izan nahi dugu, eta gure elkartasuna eta laguntza eskaintzen dizuegu berriro.

Kanpo-Harremanak izeneko Kontseilaritza Euskal Herriak duen helburu historikoari erantzun nahian sortu da, hots, beste herri eta kultura batzurekin soberanian oinarritutako egitura batzuk partekatzeko asmoz, elkarrenganako errespetu osoarekin.

Entre los ejes de actuación inmediata en esta Consejería propuesta por EHBildu, planteamos la organización de sendas conferencias internacionales. Una Conferencia Internacional sobre el Derecho de Autodeterminación y, la segunda, la Conferencia Internacional sobre la creación de la "Euroregión de Euskal Herria", en base a los principios de la soberanía compartida.

Junto a ello, la Consejería de Relaciones Exteriores dirigirá su labor hacia el apoyo a Lehendakaritza en todo lo relativo a la faceta internacional para contribuir a avanzar en la resolución definitiva del conflicto y el nuevo ciclo político abierto en Euskal Herria.

Era berean, eta diasporari dagokionez Gazteriaren Osoko Plan bat garatzea proposatzen dugu alderdi guztien eskuartzea lagunduz eta bereziki gazteriaren formazio kulturala eta ikasleen trukaketa bultzatuz.

Turismoari dagokionez, "Euskal Herria" herri marka sortzea du helburu EHBilduk, nazioarteko foro eta azoketan ezaugarri propioarekin azaltzeko asmotan.

Era berean, Turismo Jasangarriaren Osoko Plana garatuko dugu. Natura turismoa, turismo kulturala eta turismo gastronomikoa izango lirateke gure politikaren ardatzak; xendazaletasun eta mendi ibilbideak sortu eta daudenak hobetzearen alde gaude; gazteentzat kanping eta aterpeak egokituko ditugu; Santiagora bideak hobetu eta bultzatuko ditugu, eta baita ere, ondare material eta inmateriala. Ekoturismoa ere EHBilduren politikaren ardatza dugu.

En relación a la cooperación, EHBildu creará la infraestructura de coordinación para situaciones de desastres naturales, ayuda alimentaria o sanitaria con la marca Euskal Herria. Se aumentará dentro de lo posible y de manera creciente y sostenida el porcentaje total de ayuda a la cooperación dentro de una estrategia que rompa con la lógica Norte-Sur, incluyendo nuevos sujetos como son los movimientos sociales.

We, the basque people, have a dream... euskaldunok eta euskal herritarrok orohar, badugu gure ametsa. Aske bidaiatzea da, kanpora irten eta munduari erakustea nor garen eta nolakoak garen. Niregain dagoen saila, Kanpo Harreman, Turismo eta Kooperazio saila, lortzen badugu, gauzak ikusteko beste era baten isla izango da. Gobernura iristea lortzen badugu, zalantzarik gabe gure herriarentzako beste fase batean egongo gara. Europarrek, atzerritarrek, gure izenez deituko digute, mapan behatzarekin zehatz seinalatuko gaituzte, euskal herritar bezala ezagutuko gaituzte. Madrili baimenik eskatu gabe bidaiatuko dugu, zuzeneko hegaldietan. Gure proiektuez hitz egingo diegu denei, gure mezua distortsionatzen duten bitartekaririk gabe.

Turismoari dagokionean, munduari gure itsasoa erakutsiko diogu, haizearekin eta surfarekin, eta gure mendi berdeak, bailarak, ibaiak eta lamien bizileku diren haitzuloak. Jende gaztea erakartzeari garrantzia emango diogu, jakin baitakigu gu ezagutu ahala, beraien lagun eta senideak hona erakarriko dituztela, iman baten gisan.
Eta horrela, naturaltasun osoz, kooperazioa ere sortuko da; Europako eta nazioarteko testuinguruan, gu bezala, beraien toki propioaren bila dabiltzan herri eta nazioen artean, guztientzako onura iturri izango diren enpatiak sortuz. Eta, argi dago, berdinetik berdinera kooperatuko dugu Europako eta nazioarteko instituzioekin, modu eraikitzaile, positibo eta zintzoan, mendeetan gure ezaugarri izan ditugun hitzezko izaera eta izpiritu ekintzailea banderatzat hartuta.

Egin ahal dugu, eta elkarrekin egingo dugu. Aurrera.
Milesker, muchas gracias.

Duela 53 urte Zumaian (Gipuzkoa) jaioa, egun Elgoibar -en (Gipuzkoa) bizi da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua (1982).
Université Catholique de Louvain-eko (Lovainako Unibertsitate Katolikoa) Zuzenbide Fakultatean Europar Zuzenbidean lizentziatua (1987).
Bruselako flamendar Vrije Universiteit Brussel-eko (Bruselako Unibertsitate Librea) Zuzenbide Fakultatean Nazioarteko Zuzenbide eta Konparatuan Masterduna (1987).
Université Catholique de Louvaineko Zuzenbide Fakultatean Europar Kontsumo Zuzenbidean diplomaduna (1991).

Basque Studies Program, Boise State University eta Boise Community School-ek osaturiko programaren barruan euskara irakasle aritu zen Boisen, Idaho, AEB (1982-1983).

Lazkaoko FESA enpresan Esportazio Zuzendari bezala egin zuen lan (1987-1990).

1988 eta 1994 urteen artean Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eta Donostiako Enpresa Zientzien Fakultatean Europar Batasuneko Zuzenbide irakasle bezala aritu zen.

1990etik aurrera, Gipuzkoako Abokatu Elkargoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Praktika Juridikorako Eskolan, Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Europar Zuzenbide Prozesala irakasten du.

1990 eta 2006 urteen artean Gipuzkoako Abokatu Elkargoko Euskara Batzordeko Koordinatzailea.

2006 eta 2010 urteen artean "Eusko Ikaskuntza"ko Zuzenbide Saileko lehendakaria.

2003tik aurrera, UZEIko lehendakaria (UZEI: Terminologia eta Lexikografia Zentroa www.uzei.com).

Lanbidez, abokatua, europar eta nazioarteko gaietan aditua.